Angelu, Donibane Lohizune eta Mugerren gardentasun gehiagorendako herritarren ekintza

Uztailaren 13an, ostegunarekin, Ipar Euskal Herriko hainbat herritar Angeluko, Donibane Lohizuneko eta Mugerreko Herriko Etxeetara joan dira arrantzarako kanaberekin eta salabardoekin berriketa. 3 Herriko Etxe hauek Bizik argitaraturiko Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat galdatu informazioa ematea errefusatu dute. Itxoinak ziren datu gehienak, hala ere, legearen arabera beren webgunean argitaratuak izan behar ziren.

Botak eta euritakoa jantzirik, Angelu, Mugerre eta Donibane Lohizuneko herritarrak arrantza-kanaberaz eta salabardoekin saiatu ziren arrainak harrapatzen Herriko etxeko informazio hauekin: eraikin publikoen energia-kontsumoa, konpost kolektibo kopurua edo Herriko Etxeko energia berriztagarri ekoizpen kopurua. Herritarrak beren Herriko etxeko egoera ekologikoaren adierazle horiek atzemaitera saiatu ziren, jakinez Herriko Etxe hauek informazio horien transmititzea errefusatu zutela Bizi elkarteak zabaltzen duen Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenarentzat.

« Herritarren informazioa, legea errespetatu! » mezuak agerian emanez eta « Klima: herritarrak jakinean atxik! » Herri horietako biztanleek legeak eskatzen duen gardentasun betebeharra gogorarazi nahi izan dute. Alabaina, Errepublika digital baterako legearen arabera, “3.500 biztanle baino gehiago dituzten eta 50 funtzionario (edo denbora osoz ari litaizken 50 lanpostuen baliokidea) baino gehiago enplegatzen dituzten tokiko kolektibitateek sarean ezarri behar dituzte […] datuak, erregularki eguneratuak, beren argitaratzeak interes ekonomiko, sozial, sanitario edo ingurumenaren arlokoa duelarik” (6. art.)

Gauden larrialdi klimatikoari buru egiteko, onartezina da auzapezek beren Herriko Etxeko egoera ekologikoaren berri emateari uko egitea, dio sumindurik Mathilde Dubois-k, Angeluko ​​bizilagun eta begirale ekologikoak. Herritarrek eskubidea dute beren hiriaren jardun-mailaren berri izateko, Herriko etxeko aldizkariko komunikazio-elementuetatik harago!

Elkarteak kolektibitateen informazioa beharrezko baldintzatzat hartzen du biztanleak, zientzialariek beren txostenetan argi uzten duten klima-erronkaren araberako lurralde eraldaketan inplikatzeko. Horregatik, kargkualdi-erdiaren karietara, Herriko Etxeei emanak izan diren sarien artean, beren ekintzen inguruan isilik egoiten ziren Herriko Etxeak saritzen dituen Urrezko Karparen kategorian 3 hiri izendatuak izan ziren. Izendatuak izan ziren Herriko Etxeetan Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren sinatzaile bakarra den Mugerreko Herriko Etxeari, espantu guti egiteko parada ematen duen sariaren irabazelari, Herriko Etxean berean saria emana izan zaio.

Herritarrek, azkenean, gutun bana utzi zuten Herriko Etxe bakoitzean legea gogora ekarriz eta larrialdi ekologikoaren heinean jarduteko deia eginez. Asmo berdinarekin, segituak diren beste 53 Herriko Etxeak bezala, Euskal Elkargoko trantsizio energetikorako eta plangintza ekologikorako Idazkaritza Nagusi berriarekin harremanetan sartzera gomita luzatu zaie. Eta beraz, azken honi bere laguntza eskatzeko Klima Plana molde egituratzailean Herriko Etxe mailan deklinatuko duen ekintza-plan bat garatzeko eta gauzatzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).