Nondik datoz euskaldunak?

Akitanierazko izenak aurkitu diren tokiak, eta horietako batzuk.
Akitanierazko izenak aurkitu diren tokiak, eta horietako batzuk.

Euskaldunen berezitasuna hizkuntzan dago. Berezitasun horrek galdera hau dakar jende askorenganik: nondik datoz euskaldunak? Eta maiz etorki misteriotsu bat bilatzen zaie urrunean. Teoria desberdin andana bat sortu da denboran zehar, haatik ustekeria guztiak ondozka ezabatuz joan dira.

Euskaldunez arraza bat egin nahi ukan da, bereziki odoleko O multzoak gutartean duen maiztasun handia ikusiz. Bainan Europako beste toki batzuetan ere gertatzen da: Sardinian, Korsikan, Eskozian, eta abar…gu bezalako europar zaharrak ekialdetik etorritako populu berriekin guti nahasteki diren guneetan. Odolkidetzak areagotu duke hastapeneko diferentzia txikia. Gaur oraino, bortu aldeko ibar batzuetan, kusien arteko ezkontzak ugari daude. Beraz gaurko biologoen erantzuna klar da: euskal arrazarik ez dago.

Arkeologiak “franko-kantabriar zibilizazio” delako baten arroa marrazten baitu, eremu horretan paleontologiak batasun handia edireten du lehengo biztanleen gorpuzkin aztarnetan; halaber jarraipen segurua salatzen du alde batetik Cro-Magnon, Otsozelaia, Altamirako hezurkien eta bestetik oraiko euskaldunek duten hezurduraren artean, bereziki Barandiaran zenaren ikerketei esker: aro batetik bestera hausketarik ez dager, imigrazio masiborik ez, jendetzaren ordezkatze orokorrik ez. Imigrazio partzialik gertatu da, baina biztanleriaren funtsezko gehiengoa zinez aldatu gabe. Eta eremuaren zehar bezala, denboran barna, kidetasun handi bat ageri da gaurko euskaldunen eta inguruko biztanleen artean. Beraz euskaldunak ez datoz atzerritik, hemengoak dira, hemen daude aspalditik, auzoko jendeak bezala, bereziki gaskoinak bezala, eta horien ber etorkikoak dira, arbaso berdinen ondokoak.

Gure aitzinekoak beste nonbaitik etorri zirelako usteak ez du funtsik, balizko oinarria hizkuntzaren berezitasunean dauka. Bainan euskarak uharte batek bezala iraun du hizkuntza erromanikoen artean, eta horrek esplikazio argi bat aurkitzen du historian barna. Hizkuntza dugu hor gakoa, euskarak gaitu inguruko biarnes, landes eta beste gaskoinetarik bereizten, nahiz bestalde haiekin kidetasun handirik badugun, ezustean. Oraiko europar hizkuntzetarik zaharrena dugu; bere baitan zahartasun handi baten aztarnarik badu, gutienez neolitikoan oinarritzen dira, hala nola (h)aitz (harri) erroa tresna ebakitzaile batzuen izenean (aitzur, aizkora, aizto (ganit, ganibet), aiztur edo guraize, zulakaitz (pikotz)…) ; bestalde urtean bi urtaro, uda eta negua, baina bakoitza bi hilabetetako hiru azpisasoitan banatua : udaberria, udamina, udazkena…

 Ummesahar fi(lius) // Narhungesi Abi/sunhari filio /ann(orum) XXV t(itulum) p(osuit) s(umpto) s(uo).
Ummesahar fi(lius)
// Narhungesi Abi/sunhari
filio /ann(orum) XXV
t(itulum) p(osuit) s(umpto)
s(uo).

Lehenago hizkuntza horrek gaurko Euskal Herritik at eremu zabalak bete ukan ditu, Zesarren Akitaniako eta Pirinioetako toponimiak erakusten duenez. Julius Zesarrek, De Bello gallico liburuan, Galia hiru zatitan banatzen du: Akitania (Garonaraino), Galia zeltiarra (askoz ere zabalena), eta Belgika (Paristik berehala hasia): “hizkuntzaz, usaiaz eta legez” oso desbardinak zaizkio. Berantxago Strabon greziar geografoak idazten du akitaniarrak “hizkuntzaz eta itxura fisikoz” galiarretarik baino hurbilago direla iberiarretarik. Bestalde Akitanian zehar ehunka ediren dira “erromatar harriak”, idazkunak, epigrafoak, ex-voto eta epitafoak, latinez idatziak, baina maiz euskal izen baten inguruan: andere, bihox, cizon, nescato, sahar, sem(b)e, umme, ummesahar…Euskararen lehenbiziko lekutasun idatziak ditugu, gutiz gehienetan gaurko Euskal Herritik urrun aurkituak, bereziki bortu zolako Garonari buruz, eta zenbait haratago ere, Ariège departamenduan barna, adibidez Saint-Lizier udalerrian, baita Ebro ibaiaz harainditik Soriako mendian. Bortu katearen hego aldetik, nagusiki Nafarroa Garaian, erromatar eta greziar idazleen lumapean, euskaldunen arbasoak baskoiak (wascones) deitzen dira. J.K.ren ondoko 600. urte inguruan izen hori Zesarren Akitaniara hedatuko da: Baskonia deituko da, eta laster bilakaera linguistikoz Gaskonia. Latinizazioaren ondorioz, baskoien Akitania horretako parte handiena hizkuntzaz aldatuko da. Euskal aztarnarik badaukan gaskoin hizkuntza sortuko du: 1000. urte inguruan, Gaskoniako parte handiena latinizatua dago. Hor akitaniar eta baskoi zaharren hizkuntza galdu da. Baina bizirik dirau oraikoa baino zabalago den eremu batean.

Hortik dator euskadunen bereizketa: erran ohi da latinizatuak ez direla ; gehiegi erratea da, euskarak oraiko hiztegiaren parte handi bat latinari zor omen baitio. Egia zuzena hau da: euskaldunak ez direla gaskoinak bezain latinizatuak. Akitaniar zaharren hizkuntza bizirik atxiki dute, haatik bilakaera bati esker. Latinari buruz hein handi batean iraun dute, ingurukoek ez bezala. Iraupen horrek bereizten gaitu, eta ez odolak edo holako beste zerbaitek. Ber gauza gertatu da mugaren beste aldetik hizkuntza neo-latin batzuekin, bereziki gaztelania eta katalanarekin: baskoi eta nafarren hizkuntza zinez atzeraka joan da haien aurrean ere, baina hango lau euskal lurralde historikoetako parte batzuetan bizirik iraun du, hemengo hiruetan bezala, eta hizkuntza nazionala zaigu mundu zabaleko euskaldun batzuei, agian askori.

Galdera bat gure historiako zati honen bukatzeko: latinak euskarari ez ote dio zerbait zor? Eñaut Etchamendyk bere doktoregoko tesian erromatarren hizkuntzak gureari hartu likizkion hitzen andana gaitz bat dakar azalpen askorekin. Ikerlan izigarri horretan ez bainaiz sartu, aipamenera mugatzen naiz hemen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).