« Arazoa demokratikoa da eta ereduen arteko hautua »

MikelNoval
Mikel Noval

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako aurrezki kutxen aldaketa 2011an hasi zen. Hastapenetik, eta garaian bakarrik denen kontra, ELA sindikatuak argi uzten zuen ez zela ados pausu berri honekin, zeren pribatizazioari bidea idekitzen zion. Mikel Noval-ek, ELA Sindikatuko Gizarte Politika, Ingurumena eta Azterketa bulegoko arduradunak pribatizazio honen fase ezberdinei buruz zehaztasunak ekartzen dizkigu.

 

Zein izan da Kutxabanken eginkizuna orain arte?

EAEn, Aurrezki Kutxek eginkizun inportante bat ukan dute azken 100 urteetako finantza sisteman.  Finantza merkatuko %40a kudeatzen zuten. Tresna zehatz batzu izan dira kontrol publikoaren alde erabiliak. Garrantzia hori nehork ez du ukatzen, eta oraino guttiago gaur egun finantza sistemaren gehiegikeri espekulatiboen ondorioz pairatzen ari giren sistema kapitalistaren krisi garaian girelarik.

Zer ikusmolde ukan du ELAk Aurrezki Kutxa hauei buruz?

ELAk defenditu ditu Aurrezki Kutxa hauen jatorrizko eginkizunak. Hots, tokiko aurrezkiaren kudeaketa euskal sare produktiboari eta jendarteari bideratua izan zadin.

Zer gertatu da Aurrezki Kutxekin 2011an?

Urte hortan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aurrezki  Kutxak bateratu dira. Ez zen fusio sinple bat izan. Haien jitea aldatu zen. Ez ziren gehiago Aurrezki Kutxak. Bankoak bilakatu ziren, gaur egun dugun “Kutxabank”ak.

Karia horretara, zein izan da ELAren jarrera?

Aurrezki kutxetako 3 Biltzar Nagusietan Bildurekin adostu zen banku bilakatze horren kontra bozkatu zuen erakunde bakarra ELA izan zen.

Kutxabank2Geroztik zer gertatzen ari da?

Aurten, otsailean, Kutxabank-eko lehendakariak publiko egin du Kutxabank-en kapitalaren %70a kontrolatua izanen dela bost urte barne kapital pribatuaz. Gaur egun, Kutxabank-en kapitalaren %100a Aurrezki Kutxen esku da.

Horrek erran nahi du pribatizazio prozesu bat aintzin ikusia dela eta euskal finantza entitate nagusiarren geroa kapital pribatuaren esku uzteko xedea dela. Instituzioek ez lukete gehiago kontrolatuko. Pauso bat gehiago emana litaike usaiako banku pribatu komertzial bati buruz. Espekulazioa luke helburu, bezeroen bizkar etekinak haunditzea, tokiko inbertsioetarik urrunduko litaike, etab. Nahi dute BBVA eta Banco de Santander bezala… beste banku bat bilaka dadin.

Zein da ELAren iritzia horri buruz?

Jendarteari gezurra erran dute. Erran ziguten pribatizazio hori ezin zela saihestu. Orain onartzen dute alternatibak badirela, baina ez dute haietaz hitz egin nahi. PNV, PSOE eta PPk akordio bat egin dute, bertan zehazten dute Kutxabank-en kapital pribatua sartzeko mekanismo bat.

Ondorioz, zer mobilizazio mota plantan eman dira ?

ELAk, beste hainbat erakunde sindikal eta sozialekin manifestaldi bat antolatu du ekainaren 21an. Kutxabank-en pribatizazioa gelditzen ahal dugu. Eta bi aldarrikapen nagusi ukan ditugu manifestaldi horretan:
•Engaiamendu politiko bat, non Kutxabank-en kapitala Aurrezki Kutxen esku egonen dela segurtatuko den.
•Ekainaren 30an, BBK eta Vital (Bizkaia eta Arabako Aurrezki Kutxak) ez ditezen Banku Fundazio batzutan eralda. Nahi dute erabaki hori presaka hartu, eztabaida sozialik gabe, zeren gaur egun erabakiak hartzen dira Biltzar Nagusietan (parte hartze haundi batekin eta kontrol publiko eta sozial batekin). Aldiz, Banku Fundazioetan, Patronatu bat plantan emaiten da (finantza “adituz” betea, eta presentzia publiko eta sozial ttipiago batekin). Banku Fundazioetan eraldatzeak erran nahi du errexten dela ondotik bidea kapital pribatuaren sartzeari.

ELA Sindikatuaren jarrera gogorki salatu du EAJ alderdiak…

Ukan ditugun erantzun publikoetan, EAJ-rena da beste guzien gainetik agertzen. Erran zigun gezurretan ari ginela (ahantziz esplikatzerat non ziren gezurrak). Gai horri buruz hitz egiteko eskubidea ezeztatu zigun, nagusiek hortaz hitz egitea, Kutxabank burtsara joaitea gomendatuz, edo beste sindikatuek, CCOOk bezala, baitezpadakoak zirela holako aldaketak erraitearekin ez zitzaiolarik gaizki. Azkenik, EAJ-k azpimarratzen du ezker abertzalearekin bat egiten dugula. Horren helburua da eztabaidaren arreta guk ezarri dugun zentrotik ateratzea: Zer finantza-entitate nahi dugu? Zer interesen alde ? Eztabaida hori behar da sakondu. Arazoa demokratikoa da eta ereduen arteko hautua.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).