Argi bat itzali da

ArgiBat

Jakes zendu da. Ipar Euskal Herri honek altxor bat galdu du. Abertzaletasunaren argi bat itzali da. Argi hori orain dela hirutanhogoi urte piztu zen, Jakesek eta beste gazte multzo batek, Iparraldeko lehen mugimendu abertzalea sortu zutenean: Enbata. Bai ta lehen aldizkaria ere, izen berarekin. Zinez argi bat izan dira Jakes eta bere lagunak. Zenbat trufa, zenbat laido ez zuen Jakesek jasan urte haietan! Nola bada euskaldun ez zen bat, fededun ez zen bat, gainera Miarritztar bat, izan zitekeen euskaltzale?

Kritikatzaile horiek ez zuten Jakes ezagutzen, haren inteligentzia, haren bertutea, eta guziz haren fedea, katolikoa ez bazen ere: euskaldunek beren hizkuntzaren eta kulturaren geroa bere gain hartu behar zutela.

Bere bizi osoan ez du besterik egin Jakesek, mugimendu politiko abertzaleak sortu, erakunde kulturalak eta ekonomikoak eraiki edo sustatu. Beste batzuk nik baino hobeki aipatuko dituzte Jakesen ekintza horiek oro.

Hiruzpalau hamarkada behar izan ziren Iparraldeko gizarteak eta frantses botereak euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta euskararen defentsa onar zitzaten. Jakesen argia baitezpadakoa izan zen bideak eta izpirituak argitzeko.

Ez zen bakarrik, ez, bainan ororen aintzindari eta eredu bai, dudarik gabe. Garai haietan gazte ginen askok Jakesi zor diogu abertzaletasunaren bideetan barna abiatu izana.

Beste ainitz bezala, Jakesen bidelagun izan nintzen lehenik Euskal Batasunaren sortzean, gero Abertzaleen Batasunaren ibilbidean.

Enbata aldizkaria egiten lagundu dut Jakes, urte luzez. Ze gozamena izan den haren kultura, haren zorrotztasun politikoa eta jendartekotasuna partekatzea astero. Ainitz ikasi dut haren saietsean.

Nola ez oroit Enbatako laguntzaile hasi nintzan lehen urtetako astelehen iluntzetako bilkuretaz. Bilkura hortan egiten genituen Tartaroak, Roger Idiart eta Ttanttorekin (zorigaitzez biak goizegi zenduak). Ze irri karkailak, nigar egiterainokoak, egiten genituen, zeinek astakeria haundiena aterako zuen aritzen ginela. Beharrik hor genuen Jakes, beti argitzaile, beti moderatzaile ere, ez ginezan nehor laidosta edo zikint. Alabainan, bazekien zenbat gosta izan zitzaizkion garai batez frantses estatuarenganik jasan behar izan zituen mehatxu eta kondenak.

Aita batek bere haurra zaintzen duen gisan zaintzen zuen Enbata bere umea. Jakesek eritzi ezberdinak, ikuspegi arraroak, bilduko zituen aldizkaria nahi zuen. Oroz gainetik, abertzaleen arteko eztabaiden kokaleku izan zedin nahi zuen. Beti zion ere Hegoa eta Iparraren arteko elgar ezagutza baldintza ezinbestekoa zela Euskal Herri bateratu bat eraiki nahi bazen egun batez.

Zenbat abertzalek ez dute aitortu Hegoaldeko berrien jakiteko iturri bakarra Ellanderen kronikak zituztela. Hegoalde eta Iparraldearen arteko zubi ikusten zuen Enbata Jakesek.

Berdenboran, euskal gizarteari idekia zitzaion aldizkaria nahi zuen. Azken urte hauetan, Enbatak Iparraldeko gizarte ainitzari hitza gehiago ematen dio, guziz Aldaren bitartez. Bihurgune hori Jakesen izpiritu zabalaren izpilu da ere. Zubiak eraiki sinesteak ukatu gabe.

Oscar Wildek erran zuen, bere umore zorrotzarekin, hilharriak beren burua baitezpadakotzat zaukaten jendez beteak zirela. Jakes ez zen bere buruaz hartua, ez du bere burua sekulan baitezpadako ikusi, bainan bere ibilbide osoa baitezpadakoa izan da abertzaletasunaren erroak Iparralde hontan finkatzeko eta, polliki polliki, abertzaleenganako gizartearen ikuspegia aldarazteko.

Egin duzun guziarendako milesker Jakes, agur eta ohore zuri.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

3 réflexions sur « Argi bat itzali da »

  1. Bi ohar:
    1. « euskaldun ez zen bat » horrek nere iduriko ñabardura behar du. Duela guti, Hedoi Etxartek oroitarazten zituen horri buruzko Joxe Azurmendiren hitzak: «Zein da euskalduna? Galdera konplexua da. Euskalduna izatea proiektu bat da, izan nahi izatea. Bizitza euskaraz egin nahi lukeena ere euskalduna da. Euskalduna da, berak agian ez, baina bere haurrek bizitza euskaraz egitea nahi lukeena. Komunitate honek noizbait bere bizitza euskaraz egin ahal dezan ahalegina egiten duena, etab. Izan ere, datu zoologiko edo biologikoetan ez bezala, fenomeno sozialen kontzeptuak euren dinamika barnebildu behar du, dinamika historikoa. Ni ez naiz euskalduna, baina nire haurrek euskara ikasteak, neu euskalduntzen nau: alegia, komunitate horrekin lotzen nau, nire identifikazioa komunitate horrekin haurraren bidez egiten dut.»
    Komunitate honek noizbait bere bizitza euskaraz egin ahal dezan Jakesek egin ahaleginari buruz, uste dut dena errana dela.

    2. « Zenbat abertzalek ez dute aitortu Hegoaldeko berrien jakiteko iturri bakarra Ellanderen kronikak zituztela. » Hori adierazle kezkagarria da, nolazpait erran nahi baitu abertzale horiek ez direla euskarazko hedabideak irakurtzeko gai, eta frantsesezko sintesiak igurikatzen dituztela. Arazo horri buruz argi izan behar da: Hegoalde eta Iparraldearen arteko zubia gure hizkuntzarik gabe (eta hizkuntzarekin batera doazen erreferentzia kulturalik gabe) oso hauskorra da, eta ezin dugu herri bat eraiki elkarren arteko hizkuntza indartu gabe. Horrek behartzen gaitu euskaraz gehiago irakurri eta idaztera, eta horretarako baliabideak aspaldidanik badaude gure zain. Ibiltzea ibiliz ikasten den bezala, euskarazko gaitasuna irakurriz eta idatziz indartzen da. Aldizkari honetan haien zutabe guziak frantsesez idatzen dituzten euskaldunek badute zer pentsa 😉

  2. “Euskalduna ez zen bat” idatzi dutanean, bixtan dena, ez nuen Jakesen euskalduntasuna zalantzan ezarri nahi. Euskalduna hitza erabili dut erraiteko ez zela euskaraduna, hau da ez zuela euskara mintzatzen. Nik untsa ezagutu eta bizi izan dituztan orduko garaietan, Iparraldeko gizartearen zati euskaradunaren begietan, euskara mintzatzen ez zuen norbait ez zen euskalduna. Horrek ez zuen batere pertsona hura Iparraldeko gizarteko partaide osoa izatea zalantzan ezartzen. Bakarrik, 60. hamarkadan, Iparraldeko euskaradunen gehiengoari euskararen eta Euskal Herriaren nortasunaren defendatzaile agertzea euskararik jakin gabe bitxikeria zitzaion, ezin ulergarria, ezin onetsia.
    Gerla ondoko Iparraldeko gizarteko zati euskaradun hortan sortu ginenok badakigu jende horrek frantsestasuna zenbatetaraino beretua zeukan, euskaltasunari uko egiterainokoan. Orduan, Jakes eta kideek beren buruak abertzale bezala agertu zituztenean, ez zen harritzekoa trufak eta laidoak jasan zituztela. Are gehiago ez bazuten bere burua “fededun” agertzen. Ez uste ukan garai hartan “euskaldun fededun” aitorpen hori debaldetakoa zenik, elizaren eragina, guziz barnekaldeko herrietan, ikaragarria baitzen, apezen beldurra jendeen gogoetan barna sartua baitzen.
    Ahal bada, garaian garaiko ikuspegi, eritzi eta pentsamoldeak konduan hartuz aztertu behar dira iraganeko gertakariak.

  3. Bai noski, nere ohar hori egitean ez nintzen zure ikuspegiari buruz ari (hasteko, zuk Jakes ezagutu duzu ta nik ez), baizik eta iritzi hori zutenei buruz. Duela guti Azurmendiren hitz horiek ikusi nituela eta, iduritu zait oso finki adierazten dutela euskaldun izatearen aniztasuna eta konplexutasuna, eta bereziki egokiak iduritu zaizkit Jakesen ibilbideari buruz. Hori da erran nahi nuena.
    Bertzela bai, Azurmendik deskribatu kontzeptu hori aski berria da. 1960etako gizartea ezagutu ez badut ere, oroitzen naiz 1980etan gizon zahar batzuk oso zalu zirela euskaraz oraindik ez nakien haurrari « kaskoina » errateko adibidez, era berean garrantzitsuena eskolan frantsesa ongi ikastea zela erraten zutelarik. Bertze mundu bat.

Les commentaires sont fermés.