Arma-lurra

GerlaHotzaGerla Hotza noizpait gelditu al zen? Usteak erdi ustel! Bai, bai, justu « erdi » ustel. Orain Errusia Frantziarekin adixkide da! Putin! (frantses eskla-mazioa). Baita Amerikako Estatu Batuekin ere mintzo da Putin! (errusiar eskla-bista). Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan ormatzen.  Agintariek maska berriak janzten dituzte: ongi etorri Obamazke! Oe Oe… Barka… Ta hori guzia maskatasunaren izenean.

Alta, bada arazo bat. Estatu Islamikoak erabiltzen dituen armak errusiarrak, estatubatuarrak eta europearrak dira, hauek, etsai gobernamentaler ebatsiak. Bestalde, Frantzia arma ekonomiaren bigarren lekuan dugu : Golfeko Kooperazio Kontseiluarekin 16 miliar euroko salmenta burutu zuen apirilean. Bainan, nor dago Golfeko Kooperazo Kontseiluan? Estatu Islamikoak ebasten dituen estatuak! Hara hara! Maita zak belea, aterako daik begia! Hala ere, bere merkatu-sarearen egiten ari da frantses army-arma! Hori al da bestalde pairatzen ari den armen mina, edo hobeki erran, armina : iz. urduri edo gaixo denaz esaten da (Elhuyar Hiztegia). Armamentismoa arraro… ekonomian armasei miliar euro…Liberté, Egalité, Fraternité ar-Marianne deno…armistizioa urrun ono!

Beraz, aliantza martxan da! Sekuritate batuaren aldeko urratsak gero eta azkarragoak ditugu orain. Propaganda ez da aipatu behar ere! Azken James Bond-a ikusterat abian bazizte, inkesta elgarrekin eremaiten ikusiko dituzue 007, Maigret, Derrick eta Columbo.

Columbo eta Maigret ikamikan jakiteko ze erre behar den : zigarroa ala pipa?. Columbo James Bond-etaz jelos, trumilka emazte « xopatzen » dituelako eta bere emaztea ez delako agertzen.  Maigret-ek Derrick-en Mercedes-a ez erabili nahi, berak Renault edo Peugeot baizik ez dituelako gidatzen, hots, frantses erosten baitu.

Ze aliantza! Ez gira heldiak!… Ezta helduak! Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan armatzen! Denak haien erligioaren xededun, bainan armetan fededun.

Armen!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).