Askatasunaren bidean

AskatasunarenBideanMaiatzaren 21ean Bilbon Askatasunaren bidean izeneko ekimena publikoki aurkeztu dute preso eta iheslari ohien batzarrak. Horren bitartez azken denboretan sumatzen ziren ezker abertzalearen ildo politikoarekiko desadostasun sakonak ofizializatu dituzte. Hona hemen ekimen berri honi buruzko azterketa bat. 

Pasa den udatik prentsan, behin eta berriz, preso eta iheslari ohien batzarra eta ezker abertzaleko erakunde batzuen arteko akusazio trukaketak agertu ziren eta erreprezioaren kontrako frentean borroka bizia piztu zen, amnistiaren inguruan besteak beste.

Emandako urrats berri honekin, urraketa hedatu eta sakontzen da. Manifestuaren izenpetzaileek akusazio gogorrak botatzen dituzte beren ustez ezker abertzalearen gidaritza hartu duen “frakzio erreformistaren” kontra.

Borroka armatuaren amaieraz gain, mugimendua “likidatzeko” eta sisteman integratzeko jukutria leporatzen diote. “Askatasun sozial eta nazionalaren aldeko borroka bloketau, ahuldu eta indargabetu” duela diote.

Errepresaliatuen batzarreko kideek egiten duten desmarkatzearen heina emaiteko, estrategia aldaketa parekatzen dute Euskal Herriaren historiako hainbat  gertakari esanguratsuak : Bergarako “besarkada”, Santoñako paktua edo ETApm-EIAko damutze prozesua.

Are gehiago, beste garai bateko ohiturak berpiztuz, klase dimentsioa emaiten diote estrategia aldaketari, euskal langileria eta burgesia txikiaren arteko borroka islatzen duela baieztatuz. Bi ildoen arteko talka antagonikoa dela diote, “sistema kapitalista frantses eta espainolaren joko, arau eta instituzioetan integratu” nahi duten eta sistema zapaltzaile hau “errotik birrindu nahi” dutenen artean.

Deialdi batekin bukatzen dute manifestua, haiekin konforme diren militante zintzoak herriz herri antolatzera animatuz hiru helbururen inguruan: borrokaren duintasuna mantendu, belaunaldi berriei etorkizun hobea eraikitzeko ateak ez itxi eta errepresaliatu guztiei babesa eman, oro har ENAMen berreraiki. Manifestua
Iparraldeko militante batek frantsesez irakurri badu ere, izaera nazionala eman nahian, Iparraldea ez da berreziki jorratzen eta estrategia berriaren etapak irudikatzeko izendatzen diren ekimenetan EH Bai sorrera ez da aipatzen.

Jarrera gogorrak

Zer erran, zer pentsa holako iniziatiba bati buruz?

Lehenik aitortu edozoin militanteri bezala, printzipioz errespetua zor zaiela borroka honetan eta borrokagatik erreprezioaren gogorra pairatu duten militante horiei. Kritikatzeko eta beren asmoak publikoki adierazteko eskubidea ezin zaie ukatu. Beren jokamoldea  justifikatzeko, Ezker abertzalean dizidentzia onartzen ez dela diote. Hori ez da arras berria haatik eta seguraski hauek ere ezker abertzalearen barnetik beste garaietan kritiko izan zirenekin jarrera gogorrak izan zituzten. Maila honetan kultura eta praktika aldaketarako ez dute disposizio handirik erakusten. Alabainan, ildo nagusiaren kontra holako anatemak botaz gero, eztabaidarako aukera gutti uzten dute.

Bigarrenik, asmo-auzitan sartu gabe, konstatazio batzuk. Ezaguna da gaur egun ezker abertzalearen barnean izan zen lehia politiko gogorra, estrategia aldatzeko eta borroka armatuari amaiera emaiteko. Nahiz eta gehiengo zabal batek aldaketa babestu, sektore batzuk galtzaile sentitu dira eta emandako urrats guztiak frustrazio handiz bizi izan dituzte. Badea benetako arrisku edota joera bat mugimendu abertzale ezkertiarra sisteman integratzeko ? Baliteke. Nola ukatu edozoin egoeratan desbideratze arriskuak badirela ? Beste mota bateko arrisku guztiz errealak eta frogatuak ere baziren estrategia politiko-militarra garatzen zen bitartean. Alta kolektibo horrek ez du aipamen autokritiko bihirik egiten, aurreko faseari buruz. Gustatzen ez zaion fase berri honen kontra maiuskulez beteriko lelo beroak eta ideologia hutsa jartzen dizkio.

Nola saihestu desbideratzeak ? Nola eragin gehiengoak sustengatzen duen ildoa aldatzeko ? Nolako estrategia emankorra sortu ? Galde guzti horiei ez dute  erantzunik emaiten.

Askatasunaren bidea asmatu behar da

Are gehiago, “frakzio erreformistaren” deskalifikazio gogorrarekin ez dute inongo malgutasunik atxikitzen politikan ezinbestekoa den indar metaketarako, aliantziak egiteko, hots estrategia alternatibo bat disenatzeko. Azken finean, sinesgarritasuna galtzen dute. Umezurtz sentitzen direla diote eta hala da emaiten duten irudia, iraganeko kontu, mitifikazio, berotasun, sufrimendu eta segurtamen guztien dolua ezin gaindituz.

Azken finean,sinesgarritasuna galtzen dute.
Umezurtz sentitzen direla diote
eta hala da emaiten duten irudia,
iraganeko kontu, mitifikazio, berotasun,
sufrimendu eta segurtamen guztien dolua
ezin gaindituz.

Alta arazo politiko eta estrategikoak ez dira falta bizi dugun momentu honetan eta erabateko hausturak baino, ongi etorriak lirateke ekarpen guztiak. Bakar batzuk aipatzeko : nola aztertu Hego Euskal Herrian bertan Podemosen arrakasta; zer nolako hutsune agerian uzten duen ezker abertzalearen aldetik ? Nola uztartu  instituzioetan egin daitekeen lana eta herri borroka? Nola saihestu instituzioetan, eta bereziki herriko etxeetan parte hartzearen ondorioz indar militanteen xurgatzea ? Nola egituratu estrategia independentistak beharrezkoa duen aliantzia zabala ?

Askatasunaren bidea ez da aurretik idatzia. Iragana ahantzi gabe egunez egun asmatu behar da tronpatzeko arriskua asumituz nola ez, eta horretarako indar eta energiarik ez dira sekulan sobran!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).