Sivens geldi !

SivensGeldi!Sivens-eko urtegiaren aurkako mobilizazioak bihurgune dramatikoa hartu du 2014 urriaren 15ean Rémi Fraisse militante gaztearen hiltzearekin. Bazen zenbait ilabete Testet-eko ZAD-a (zone à défendre) okupatua zela eta egunero borrokak bazirela jendarma mobilekin. Lekuko batzuek zioten gertatutakoa iragarria zela hain baitzen giroa laztua jendarmen heinez kanpoko egiteko moldeen gatik. Obrak hasiz geroztik ZAD-eko militanteek hainbat ekintza bazituzten eginak oihan aurtikitzearen eta lur azalaren kentzearen oztopatzeko.

Urtegi horrek 40 hektare lur ito beharrak zituen 30 laborariri ureztatzeko manera emanez. Hortarako proiektuaren aurrekontua 8,4 milioi eurokoa zen. FADER-ek (Fonds Européen agricole pour le développement rural) horrek bi milioi ekartzen zituelarik. %100 diru publikoa! Ekintza pribatuarentzat.

Lurralde hortan jadanik badira 185 urtegi ttipi. Laborari gehienak jadanik moldatu dira daukaten urari. Bainan bada beti gehiago nahi duten zenbait eta Tarn-et-Garonne eskualdean egiten den bezala, Testet-eko aldean batzuk arto hazitakoa garatu nahi dute diru iturri ederra ikusten baitute ekoizpen hortan. Harrigarriena da behi meheen garai huntan oraino batzuk gisa hortako proiektua lantzea. Geroztik jakin da ederrik!

Ekologiaren ministeritzak eskatu txosten baten arabera “anomalia” ikaragarriak badira proiektu hortan :
• ingurumenari buruzko ikerketa obra egileak berak egina du,
• Tarn-eko kontseilu orokorreko lehendakari sozialista den Thierry Carcenea beti ukatzen ari da edozein eztabaida kontradiktorio,
• ur beharren estimazioa gain baloratua izan dela,
• Fadear-en diru ekarpena ez litaikeela batere segurra obra horren izaitea beraren gatik besteak beste.

Beraz, horiek hola zer? Ekaitz mediatikoaren erdian entzun ahal izan diren prentsa tituluek laburbiltzen zituzten bi egoera, bi ikusmolde isladatzen dira. Barrage de Sivens : “un mort pour un projet inutile” edo “une mort inutile pour un barrage utile…

Joan den astean oraino Fnsea-k eta hautetsi ainitzek manifestaldi bat antolatu dute “beren” proiektua defendiatzeko.

Proiektua bultzatzeko Tarn-eko laborantza ganbarak aho batez aldeko botoa eman zuen, Confédération paysanneko bi ordezkariak haatik ez ziren planoan azaldu.

Ekologia ministeritzak aldi huntan zer eginen du obrak mementoko geldiarazi ondoan? Fnseako hautetsien lobbyak lortuko ahal du bere leloaren egiaztatzea. Laissez-nous produire, laisser irriguer, laissez nous faire n’importe quoi… Payez et laissez-nous faire ! LGV edo AHT-ren kasuan bezala hemen froga bat gehiago badugu Sivens-ekoan administrazio bideak, instituzio bideak ez direla nahikoak funtsgabekeria batzuen aintzinean. Herri mobilizazioak hemen bezala edo zenbaitzuenak han bezala behar direla alerta emaiteko, kontrapodere gisa aritzeko. NDDL-en bezala, 1.000 behien kasuan bezala, Rémi hortako hil da.

Zorigaitzez hortaraino heldu behar izan da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).