Bake negozioez

Rajoy
« Gutxiengoan izanik, bere lekua azkartu behar du PP-ak eta ETA-ko mamu zaharraren arrapiztea bide makala ez dela iruditzen zaio. »

Gaur egun ikusten ditugun gertaera latzekin bakegintza gauza garrantzitsua bihurtu dela ohartzen dira zenbait gobernu eta politikari. 1990-garren urtean bloke komunistaren bukaera gertatu zenean, denbora luzerako bakea lortu genuela usten genuen, bereziki gerla hotza eta bigarren munduko gerla ezagutu dugunok. Lehenagoko arazo zaharrek oraindik irauten dutela eta arazo berri eta larriagoen sortzearen lekukoak gara.

Jarraitzen duten arazo larrien artean Israel-Palestina liskarra dugu, eta bake konferentzia makina bat egin arren, ertaineko epean behintzat, irtenbiderik gabekoa dirudi aferak.

Arazo berrien artean, islamismoa, Munduan zehar hedatzen ari zaigun Txinarren inperialismo ekonomikoa  eta Asiaren Hego Ekialdean  gero eta nabariago den herrialde beraren nagusitasun militarra baditugu.

Aurrerapen ohargarriak egin dituzten arazoetan ahoan bilorik gabe Kolonbia eta Irlandakoak aipa ditzakegu. Lehengoa klase borroka hutsa da; bigarrena Europako kontinentean aspalditik dirauen arazo nazional bat.

Euskal Herriko arazoa Irlandakoaren mailakoa izan arren, nazio arazoa alegia, ez dira gauzak hain ongi aitzinatzen. Irlandakoari aitzi, Europako bi estatu boteretsuen  artekoa da Euskal Herrikoa, Kataluniakoa bezalaxe.Euskal Herrian eta Katalunian borroka armatua eta gatazka politikoa hurrenez -hurren izan arren, ez dira gauzak hobeago aurreratzen ez batean ezta bestean ere.

Euskal Herrian lehenago ETA Euskal Herriaren kanpotik zuzendurik zegoela zioskuten; erakundearen borroka armatua ahulago zelarik eta suetena aldarrikatu ondoren erakunde abertzale eta euskaltzale andana bat « ETAkoak zirelako » lema zabaldu dute edonora.

Katalunian aldiz, bertako erakundeek aurkezten duten aurrerabide guztiak – konsultak; alderdi bateko aldarrikapenak; ikurren erakustea… – deabrutu ondoren politikarien espetxeratzea dute ihardespen bakarra Madrileko agintariek.

ETA-ren suetenak bost urte iraun arren eta nazioarteko adituek gauzak ahal bezain ongi aurrera arazten dituzten arren, jarrera ezin higituzkoetan geratzen dira Parisen eta Madrilen. Gauzak okerrago bihurtzeko saiatzen ari dira. Joan den astean Azkainen egin dituzten atxiloketak horren froga badugu behin eta berriz. ETAren buruzagia harrapatu dutelako berria zabaltzen digute norabide guztietara, aspaldiko lelo ezaguna errepikatuz. Baita ETA-ren desagerpena exijitzen dute, arestian aipaturiko Irlanda eta Kolonbiaren bi kasu horietan  egiten ez dena. Edozein liskarretan, negoziazio prozesua hasi ondoren, zatien arteko konponketa baten bila dabiltza protagonistak, baina ez dute bata edo bestearen desagerpena eskatzen, mugimendu faxista edo totalitarista baten kasuan ezik. Nazi taldeen edo DAESH-aren desagerpena exijitu daiteke, baina gizarteko injustizia baten kentzeko, edo nazio baten askapena eskatzen duen mugimendu baten desagerpena nahi izateko eskubiderik ez dago, errealitateari jaramonik egin gabe egotea esan nahi baitu.

Azkaineko atxiloketa Madrileko gobernu berri-zaharrak egin nahi duen ikuskizun mediatiko batekin lotu behar delakoan nago; hiru ehun egun geratu da Espainiako Estatua gobernurik gabe, Franco hil zenetik sekulan gertatu ez zen kinka politiko bat alegia. Bigarren aldiz gobernu buru izatera iritsi da Rajoi  jaunak, PSOE-ak presiopean abstenitu ondoren; hots oposizio zaharraren jukutria eta estatu kolpe gozo baten ondorioa. Gutxiengoan izanik, bere lekua azkartu behar du PP-ak eta ETA-ko mamu  zaharraren arrapiztea bide makala ez  dela iruditzen zaio.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).