Basaizea, Baigorriko kultur batasunaren gomita

PrintFriendly and PDF

WhatsApp Image 2021-07-14 at 12.48.12

Basaizea

Heldu den asteburuan bi hitzordu antolatuak dira Baigorrin. Ibiakoitzean, uztailaren 24an, Dominique Campistronen liburuaren aurkezpena egina izanen da Baigorriko Bixentainean, arratsaldeko 18:00etan, « Bertsolari bekatorosak » deituriko saioan Maialen Lujanbio eta Odei Barrosorekin. Igandean, uztailaren 25ean, atsaldeko 19:00etan, Urmuga, mendiak eta musika egitasmoa, Baigorrirat heldu denez, Etxauzian Tenpora, Ruper Ordorika, Chill Mafia, Donostiako Orfeoia, Gorka Benitez Quartet, Miren Narbaiza eta Alex Sardui entzuteko parada ere izanen dugu.

WhatsApp Image 2021-07-14 at 12.48.12(1)

Urmuga abentura bat da. Bidaia bat.

Denbora-pasa. Jendea ezagutzea. Euskara. Soinuak deskubritzea. Haizea aurpegian. Amets egitea. Herrigintza. Ez-muga… geuk nahi duguna. Izan ere, mendiak batu egiten gaitu. Musikak batu egiten gaitu. Eta, batez ere, Urmugak, tantaz tanta, batzen gaitu.

Udan, egun batzuez, mendirik mendi, Euskal Herriko ez-muga hori zeharkatuz, kulturaz eta mendiaz gozatzeko modu bat da Urmuga. Esperientzia horrek, baina, berez dakar herrigintza, saretzen da euskal kultura, sortzen ditu harreman sozialak, kulturalak, politikoak… hor ba! ekimen poetiko-politiko bat sortzen da naturaren kapritxo batetik!

Denak gonbidatuak dira urmugalari izatera: hemengo nahiz hango. Kontzertuko ikusle zein egun bateko ibiltari, urmugalari izango zaituztegu. Errespetua da ezarriko den baldintza bakarra, mendi eta musikarekiko errespetua.

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video