
Bateraren Biltzar nagusi sortzailea bururatu eta urtebetera, hitzordua dugu joan den urteko bilana egiteko eta heldu diren hilabeteetako perspektibak gogoetatzeko! Hitzordua, maiatzaren 9an, 9:00etatk goiti, Itsasuko Sanoki gelan.
Urte hau mamitsua izan da: Lurralde kolektibitatearen aldarrikapena eramateko plataformaren berregituraketa, gogoeta Foroaren antolaketa, eta, lehen aldiz, herriko bozetako eta Elkargorako hautagaien interpelazioa. Lehen bilana egin dezagun eta etorkizunera proiekta gaitezen!
Alsaziar adibideak erakusten digu deszentralizazio lanak abian direla. Maiatzaren 9ko biltzarrak parada emanen digu ondoko hitzordu garrantzitsuak oroitarazteko eta Lurralde kolektibitaterantz joateko eztabaidan kolektiboki nola eragin gogoetatzeko.
Herritar, hautetsi, erakunde, elkarte… denok dugu hitzordua Itsasun maiatzaren 9an!
Ez duda, informazioa zabaldu!
Milesker zure presentzia hemen baieztatzeagatik: https://elkarte.eu/galdeketa/index.php/538155


par