Berri onak

 

Krisi denbora hauek badute batzutan onik ere. Bordeletik Hendaiarateko abiadura haundiko trenbide berriaren egitasmo eroa ehorztekotan da gobernu Frantziarra. Horren adierazgarri keinu batzu agertu zaizkigu azken egunetan.

Jean-Louis Bianco, ministro ohiak zuzentzen duen lan taldearen txostena agertu da joan den astean. Frantses gobernuak Bianco-ri galdatu zion Frantziako trenbide sistemaren erreformatzeko proposamen zehatzak egin zitzan. Alabaianan, RFF eta SNCF-ek miliar bat et’erdi galtzen dute urtero, eta biek 32 miliareko zora dute bizkarrean.

Sistema osoaren goitik behera ber-antolatzea proposatzen du txostenak. Bainan, gu hemen gehien interesatzen gaituen gaia da AHT Bordeletik Hendaiarat eginen duten ala ez. Biancoren erantzuna argia da: orain Frantzian eraikitzen ari diren lau AHT zatiak bukatuak izan dadiela eta kitto. Besterik ez. Hots, Tours-etik Bordelerateko AHT buka dezatela eta handik hegoalderatekoak ahantz. Ordez, dauden burdinbideak lehenbailehen berritzea, eta lehenbizikorik eguneroko joan-etorrietan erabiliak diren trenbideak, gomendatzen du Bianco-ren txostenak. Berritze hauen gastuak AHT berrien egitea baino askoz ere apalagoak direlako eta eguneroko tren erabiltzaileen % 90-ak ez duelako sekula abiadura haundiko trenik hartzen. TER, RER, metro edo tranbietan ibiltzen dira.

Ez dute errexki amor emanen.

Bere aldetik, beste lan talde bat ari da lanean. Hau da Mobilité 21 komitea, frantses gobernuak izendatua hau ere, Philippe Duron, Calvados-eko deputatu sozializta buru duela, sei legebiltzar kidek eta lau adituk osatzen dutena. Lan talde honen ibilbidea Blanco-rena baino hertsiagoa da: Sarkozy-ren gobernuak asmatu garraio egitasmo erraldoi horietan hautuak egitea eta lehentasunak behextea galdegina zaio. Hexagonako finantza publikoen estatua dela eta, ez dira aitzineko gobernuak planifikatu azpiegitura erraldoi guziak (245 miliar) nehundik ere diruztatzen ahalko. Duron-ek xostena gobernuari aurkeztu ta, honek hautuak eginen ditu, diru eskasak hala manatzen baitu.

Berrikitan jakin denez, Mobilité 21 komiteak jadanik hautu batzuk eginak lituzke. Hala nola, Bordeletik Hendaiarateko eta Bordeletik Tolosarateko bi abiadura haundiko trenbide berrien artean hautua egina omen luke, Tolosaratekoaren alde. Horrek erran nahiko luke Hendaiaratekoa gibelatua litzatekeela, abandonatua ez bada. Egia erran, nehork ez daki nun eta nola aurki bi trenbide berri horien eraikitzeak eska lezakeen diru zama ikaragarria (12 miliar euro , 2013-ko diru, eta beraz 15 edo 20 hemendik hamar urte barne).

Bixtan da ez dugula goizegi atsegin hartu behar. Bigarren txosten hori ez da oraino agertua, frantses gobernuaren erabakiak zein izanen diren ez dakigu. Dakiguna Rousset-ek ez duela amor emanen eta bere eragin sare guziak aktibatuko dituela, Frantzian eta Europan.

Akitaniako lehendakariaren postura ezin ulertua da. Produktibista hutsa dela badakigu. Ez duela, aitzinapenaren eta garapenaren izenean, egitura erraldoi horietan baizik sinesten badakigu ere. Iduri luke obra publikoetako multinazionalentzat (Bouygues, Vinci …) mutil lanetan ari dela.  Dena den, eragin haundiko gizona da eta RFF-en lagun haundiak baditu. Nola esplika bestenaz, Bordeletik Hendaiarateko abiadura haundiko trenbide berria justifikatzeko ez bada,  dagoen burdin bidea hobetzeko kasik ezer ez duela egiten RFF-ek? Hona erraiten dugunaren froga. Baionatik Akizerat 50 kilometre egiteko oren erdi bat emaiten du trenak, Akizetik Bordelerateko 150 kilometreak oren bat eta bost minutaz egiten dituelarik. Nola mila debru posible da hori?

AHT berriaren justifikapen faltsuak.

Bi arrazoin daude egoera horren gibelean. Joan den urtean Baionatik Akizerateko kasik burdinbide osoa erreberritu zuten, railak eta balasta aldatuz. Zergatik kasik ? Akize aintzin, zati ttipi bat utzi baitute egin gabe. Zati hori berritu arte, gaineratikoan deus egina ez balitz bezala da, trenen abiadura eta frekuentziari dagokienez. Emekitze gune bat eragiten baitu zati zaharkitu horrek.

Bigarren arrazoina : berant baldin bada berant, ERTMS (European rail traffic management system) Europako seinale sistema bateratua ezartzen ari da RFF Hexagonako 1.800  kilometre burdinbidetan. Sistema horrek Europan orai dauden 27 seinale sistema ezberdinak ordezkatuko ditu, Europa osoko trenbide sarearen koherentzia, kudeagarritasuna eta, ondorioz,  erabilgarritasuna azkarki hobetuz. Jakin behar da, egitasmoaren plangintzaren arabera, sistemaren egokitzea normalki aurten bukatzekoa dela. Europako herrialde gehienek lanak bukatu dituzte, salbu Frantziak.

Hain xuxen, RFF sistema europearra ezartzen ari den 1.800 kilometre horietan ez da kilometre bakar bat ere Bordeletik hegoalderat. Are txarrago, Akize eta Baionaren artean BAL (Blocs automatiques lumineux) sistema ezartzen ari da RFF. Sistema hau 1946-eko sistema zahar bat da, ERTMS sistema ezarriko dutenean deusetako izanen ez dena.

Denek aspaldi ulertua dute zein den RFF eta Rousset-en-en helburua: Akize eta Baiona arteko burdinbidea, ahal bezain luzaz ez osoki erreberritzea, kapazitatea murrizteko eta, molde hortan, ahalik eta tren guttien ibilarazteko. Eta, bixtan dena, horrela abiadura haundiko trenbide berria justifikatzeko.

RFF-en jokotriak ez du nehor engainatzen. Gauzak dauden bezala, egunean 160 tren iragan daitezke dagoen trenbidetik, ez osoki erreberritua izanik ere. Gaur egun 80 bat pasatzen da, bi sentsuak kondatuz. Orduan ageri da errexki bikoitz daitekeela gaurko harat-hunata.

Eta trenbide osoa erreberritua eta egokitua izanen denean, Hendaiatik Bordelerateko bidaia bi orenez egiteko ordez oren bat eta erdiz eginen da. Ametsetako abiadura haundiko trenbidean bezala bezala.

 

Rousset-ek ez du amor emanen
eta bere eragin sare guziak aktibatuko ditu
Frantzian eta Europan.
Eragin haundiko gizona da
eta RFF-en lagun haundiak baditu.

 

 

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).