Bertako erreferendumetaz

Nonalayrauport

Frantziako politikari eta herritar askoren artean erreakzio desberdinak ondorioztatu ditu François Hollande presidenteak hain polemikoa den Notre-Dames-des-Landes (NDDL) aireportuari buruz erreferendum baten egin nahi izateak. Harrigarriago da proiektu horren aldekoen eta kontrakoen artean erreferenduma ukatzen dutenak atzematea. Benetako demokrazia maite duen estatu batean poza baino ez luke ekarri beharko gobernuak erreferendum baten egin nahi izateak. Erreferendumaren aurkakoek gobernuaren jarrera ahul bat ikusten dute; beste herritar andana batek dionez, ez luke erreferendum horrek ezer eraginen, gauzak dauden bezala geratuko litezkeela.

Beti bezala, proiektu erraldoi batek herritar guztien onarpena ez du eragiten. Hori ikusten ari gara urte hauetan Sirvensgo aintziraren kasuan, eta ikusia dugu Larzac-eko gune militarrearen kasuan (1972) eta Golfech-eko (Kaskoinan) gune nuklearraren arazoa zela-eta (1995). 1983-garren urtez geroztik indarrean dauden ingurumenaren legeen arabera, edozein proiekturi – handia zein txikia – lotu behar zaio ingurumenari buruzko ikerketa berezi bat, zeinaren arabera inguru naturala eta gizartezkoa  deskribiturik, horri egindako kalteak aztertu ondoren, konpontzeko neurriak eta ekintzak proposatu eta abian jartzen baitira. Baserritarrek lurrak galtzea eta gaur denboretan sektore horrek nozitzen ari denaz ohartuta,  lurra galdu ondoren gizartean lanpostu dezente baten atzematea gauza zaila dela konturatuz gero, NDDL aireportuaren kasuan bertakoen etorkizunaz batek baino gehiagok izugarrizko kezkak nabari ditzake. Aireportuaren aurkakoek diotenez, azterketa hori gaizki eginik dago. Eta askotan interes ekonomikoak eta estatuen arazoak herriaren borondatearen gainetik bide ezkutatu batez jartzen direnez, ez litzateke harrigarria bertakoen etorkizunaz gobernua ez kezkatu izana.

Erreferendum horren oztopatzen duen beste arazoa zein mailatan egin behar den datza: eskualdearen mailan, departamentuarenean, bailarenean ala sinpleki udalarenean?

Hain eraginkorra izanen ez den aireportu horren aldekoen kopurua distantziatik doa segurik: zenbat-eta aireportutik urrunago, hainbat jende gehiago horren alde. Bertako erreferendum bat egitekotan horren hurbilen bizi den jendeak parte hartu beharko luke, berauek baitira kalteak nozituko direnak. Horregatik udalaren mailan egin behar delakoan nago, bestela demokraziari iruzur handia litzateke.

Erreferendumaren egitea gauza ona izanen da, baina askoz garrantzitsuago izanen da gobernuak emaitzaren baliatu eta onartzea. Golfech-eko zentral nuklearra zabaltzearen kasuan, bertakoek kontra bozkatu zuten arren, eraikuntza egin zuen gobernuak, erreferenduma bera konstituzioaren aurka zelakoan. Baina antikonstituzionaltasun hori ez zuten erreferenduma egin baino lehenago aipatu. Gauza bera gertatu zen Trebiño Araban sartzeari buruzko konsulta egin zutelarik.

Beste kasu batzuetan ideia on bat aldezten duen erreferendum batek porrot egiten du, bertakoen ezaxolarengatik. Jende oso gutxik parte hartu zuelakoan, Alsaziako bi departamentuen elkartzeko aukera galdu zen; baina orain ondikotz nortasuna gal dezaketen herrialde erraldoi batean geratzeko beharra dute alsaziarrek.

Bertako erreferendumak edo konsultak jendeek nahi dutenaren isla da eta edozein gobernu demokratikoak zentralismoaren gehiegikeriak utzi beharko lituzke herriak hauta dezan baimentzeko. Bestetik herriak bere botua emanez, partehartzaile izan behar du.

Xehetasun gehiago : www.acipa-ndl.fr/actualites/communiques-de-presse/item/632-notre-dame-des-landes-un-referendum-pour-qui-comment-pourquoi

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).