Bilatu.eus, bilaketa bai, biluzketa ez

BilatuBilatu.eus bilaketa tresna bat da, internet plataforma anitzetan bildutako emaitzak proposatzen dituenak, hots Qwant, Wikipedia, deezer, twitter, vimeo bezala. Google, Bing edo Yahoo ! bezalako bilaketa tresna batzuen erabilpenaz hurbiltzen da. Baina azken horietaz ezberdintzen da, Bilatu.eus-ek bere erabiltzaileen bizi pribatua babesten bait du eta ez bait da irabazi oneko antolakuntza bat. Bestalde, tokiko enpresen aurkitegi batean oinarritako emaitza komertzialak bakarrik proposatuko ditu Bilatu.eus-ek eta hiru hizkuntzetan erabilgarri izanen da: Euskara, Frantsesa eta Gaztelera.

Zergatik Bilatu.eus ?

Munduko liderren monopolioari aternatiba bat sortzeko. Mugaz gaindiko eta tokiko trukaketak bultzatzeko eta ekonomiaren parte bat bertokiratzeko. Internauten bizi pribatua babesteko. Kultur eta hizkuntz ondarea sustatzeko. Ber interesetako tokiko proiektuak sostengatzeko.

Nola ibiltzen da ?

Ohizko bilaketa tresnetan bilaketa bat egitea bezain aise da erabiltzaileentzat. Bilatu.eus-en komertzial lotura bat agerrarazi nahiko duten enpresak, Bilatu.eus elkartearen kide izan beharko dira eta haien urtesaria ordaindu ere. Beste bilaketa tresnak ez bezala, emaitzen egokitasunaren arabera agertuko dira enpresak, eta ohizko publizitate konpainiak ez bezala ere, haiekin beti gehiago ordaindu behar delarik gehiago agertzeko gisan.

Abantailak enpresentzat

Mugaz gaindiko publiko batetaz ezagutarazteko bide berri bat da enpresentzat, tokiko hedabide bati esker eta Google eta Pages Jaunes bezalako aktoreekin baino merkeago.

Abantailak erabiltzaileentzat

Hedabide horrek, erabiltzaileen ohiturak ez ditu aldatuko eta tokika eduki egokiago bati sarbidea ukaiteko aukera emanen dio. 3 hizkuntzetan erabilgarri, Bilatu.eus-ek mugaz gaindiko harreman berriak sortzeko gaitasuna du. Bukatzeko, erabiltzailearen datu pribatuen babesari dagokionez, konfiantza oso batekin haien bilaketak egiten ahalko dituzte.

Abantailak Euskal Herriarentzat

Bilatu.eus , Hegoaldeko eta Iparraldeko eskualdeak biltzen dituen tresna digital bat ukaiteko aukera da Euskal Herriarentzat. Tokiko ondarearen sustapenari parte hartuko duen tresna da, bereziki Euskararen garapena eta erabilpenaren bitartez. 3 hizkuntzetan izanen den eta mugaz gaindiko lurralde osoko enpresa, elkarte eta elkargo guziak biltzen dituen aurkitegia, egitura ekonomikoa dinamizatzeko tresna bat izanen da. Bilatu.eus-ek mundu osoan gaindi Euskal Herriaren sustapena egiteko ahala emanen dio.

Abantailak munduarentzat

Bilatu, Open Source lizentzia pean garatua izan da, horrek erran nahi duelarik denek berritz erabiltzeko ahala dugula urririk eta inorren baimenik gabe. Eredu teknologiko, soziologiko eta ekonomiko bat plantan ematea da Bilatu-ren helburua, eta tokiko tresna digital bat ukan nahi luketen munduko komunitateentzat garraiagarri da ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Bilatu.eus, bilaketa bai, biluzketa ez »

  1. Oso interesgarria. Emaitzak bilateko euskarazko terminoa lematizatzen al du?

Les commentaires sont fermés.