Bis repetita ?

HauteskundeakESPBrexitaren lurrikararen dardarak bazterrak inarrosten segitzen zuela, so guziak Madrilerat buruz itzuliak ziren, nolako emaitzak emanen zituen “bigarren itzuli” horrek. Ustegabea nagusi: aburu ikerketek iragartzen zituzten emaitzak ez dira batere baieztatu hautesontzietan. Goraki eta fermuki irabazirik ere, ezingo du Rajoy-k  bakarrik gobernu bat osatu. Akordioak lortu beharko ditu.

Joan den abendoko hauteskunde orokorren ondotik sei hilabetez gobernu egonkor bat ezin osatuz berriz bozkatu dute españolek. Aldi huntako emaitzak doi bat harritu ditu inkesta egileak eta analista politiko berezituak. Aldi bat gehiago frogatu da azken momentuko bozkatzale dudakorrek edo azken momentuan beren erabakia hartzen dutenek ahal dutela emaitza baten itxura aldatu eta ororen buru determinanteak bilaka daitezkeela. Ez dakit emaitza horrek baduen ikustekorik kanpoko elementua izan den Brexit delakoarekin, bainan argi dena da PP alderdiko eskuindar kontserbadoreak eta buru duten Rajoy argiki irabazle atera direla aldi huntan ere. Irabazi dute bainan ezingo dute gobernatu gehiengo absolutotik doi bat urrun gelditu direlako. PSOEko Sanchez eta Podemoseko Iglesias emaitza berdintsuekin segitzen dute. Inkesta guziek aintzin ikusi bazuten ere ezker radikalekoak gaindituko zuela sozialdemokrata, ez da holakorik gertatu. Agian ezkerreko espazioan, emaitza horrekin bataila psikologiko bat irabazi dio lehenak bigarrenari. Ezkerrean PSOE gelditzen da lehen erreferentzia eta mintzakide lehena ezkerretik nolabaiteko dialogo progresista bat aintzina eramaiteko. Podemosen parrean, PSOEren erresistentziak frogatzen du alderdi hunen kapazitate politiko eta soziologikoa baita bere ahal organizatiboa. Gisa berean, Sanchezek barne bataila bat irabazten dio Susana Diaz Andaluziakoari : hunek erran zuen hauteskunde hori izanen zela Sanchezen azkena. Eta berak zafraldi ederra hartu du bere herrialde andaluzan. Zafraldi goxoa Sanchezentzat.

Akordioen beharra

Eskuineko puntan Mariano Rajoyek ez du soilik erresistentzia egin, bainan bai bere lehen postua egonkortu eta azkartu. Erakaspen haundia. Nehork uste ez zuen kalitateak erakutsi ditu hauteskunde kanpainan zehar lidergo aldetik. Bainan goraki eta fermuki irabazirik ere, ezingo du bakarrik gobernu bat osatu. Akordioak lortu beharko ditu. Ororen buru ikusten da bi alderdi zahar horien emaitzak ikusita, bipartidismoak egun aski ederrak badituela geroari begira, politika « berriak » ez duela uste zen aintzinkada erdietsi. Podemos soilik hirugarren indar gisa mantentzen da, aintzinamendu izigarririk gabe eta zentro eskuineko Ciudadanos alderdi berriak beherakada nabarmena jasaiten du bere bigarren hitzordu elektoralean berean. Oro har, espainiar karta politikoa iragan abendoan bezain frakturatua gertatzen da eta ondorioz gobernu berri baten osaketa ariketa arras konplikatua izanen da. Agian eskema horrek bultza lezake kontsentsuzko gobernu baten osaketari buruz joaitea, gehiengo parlamentario bat adostu eta. Ez berriz bizitzeko beste sei hilabeteko traktazio ezin trenkatuzkoak, agian zentro eskuinak eta zentro ezkerrak tentazioa lukete bat egitea krisia instituzionaletik ateratzeko eta nolabaiteko estabilitate bat lortzeko.

Akordiarako egiazko nahia?

Alta ezkerreko espazio progresistak baluke gehiengo parlamentarioa lortzeko ahalmen matematikoa, kondutan hartuz PSOE, Podemos eta hainbat eskualdetako abertzaleen diputatu zenbakiak. Hortarako lehen baldintza gisa PSOE eta Podemosek erakutsi beharko lukete egiazko nahikari bat hurbilketarako eta akordiorako. Egiazko nahikari bat ere eskua luzatzeko minoritarioak deituak diren ERC, EAJ, CDC edo EH Bilduri. Bigarren baldintza gisa, azken hauek beharko liokete agian beren logiziel politikoaren zati bati buelta eman, kasu huntan baldintzatzeko Espainiako gobernantza lau urtez. Ez litaike afera ttipia. Euskal Herriaren kasuan, aldaketa taktiko bezain estrategiko hortarako prest ote dira EAJ eta EH Bildu bezalako entitateak ? Balukete alta pentsaketa egitekoa ikusita Araban, Bizkaian, Gipuzkoan baita ere Nafarroan Podemos/Ahal Duguren bozka ari dela egonkortzen eta zabaltzen.

Fenomeno horrek erakusten duelarik argi ta garbi, euskal abertzale sentitzen diren zentro eskuineko edota ezkerreko milaka bozkatzaleek nahi dutela ere eraginkor eta partehartzaile zuzen izan Espainia mailako hain beharrezkoa iduri zaien aldaketa politiko eta instituzionalean. Agian uste finkoa dutelako ere ez dela aldaketa politiko eta instituzionalik gertatuko Euskal Herrian, Espainian gisa bereko aldaketarik gabe. Aldebakarrekotasunak erakutsi dauzkigu bere potentzialitateak. Aldebakarrekotasunak bere mugak ere baditu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).