Andde Sainte-Marie

Andde Sainte-Marie

Conseiller Régional, Paysan à Lantabat, militant abertzale socialiste, ancien porte-parole d'Abertzaleen Batasuna.

Etxalde ttipiak

Gehiegi hedatua den uste baten alderantziz, munduan zehar etxalde ttipiek dute janari eta hazkurri gehiena segurtatzen. Munduko erresumen bi herenetan etxaldeen %80a etxalde ttipiak dira.

Hara Europako eta Frantses Estatuko laborantzaren argazkia.(...)


Pedro, Carles, Quim eta Pere

Deplauki erran dezagun: español gobernuak nahi luke Kataluniako lehendakaritzan “instalatu” Pere Aragones ERC alderdikoa eta gauregungo Generalitateko lehendakariordea, gisa hortan konflikto independentistari aterabide bat aurkitzeko eta akordio bidean sartzeko.

Iritzi huni titulu bat emaitekotan, hau litaike “Español gobernua kanpainan sartu da ezker independentistaren alde eta Carles Puigdemonten kontra...” (...)


Orbaizetatik Intxaurrondorat

Badu mendeak prestidigitazioa erabiltzen dela ilusioa edo gezurrezkoa den zerbait erreala eta begibixtakoa dela sinestsarazteko.

Badu orain 35 urte, molde arras ziniko eta makabroan, teknika berdintsua erabiltzen dutela Intxaurrondoko guardia zibil kuarteleko arduradunek torturapean erahildako nafartar gazte baten krimena gordetzeko. (...)


Euskal kirol selekzioen ofizialtasunaz

Euskal kirol selekzioen onarpena ez da oraiko eztabaida. Badu 50 urte kirol arduradun batzuk, guziz zangobaloiekoak eta pilotakoak, ari direla euskal kirol erakunde ofizialak sortu nahiz.

Hara zein diren ofizialtasun hori lortzeko trabak eta zein litzatekeen atekatik ateratzeko bidea. (...)


GAL

Estatu Batuetako CIA-k berrikitan GAL nola antolatua izan zen ezagutzera eman du. Argitalpenak denek zakitena baieztatu du: garai haietan Madrilen boterean zen PSOEK eta Felipe Gonzalez gobernu buruak sortu eta egituratu zutela mertzenario talde hiltzaile hori ETA kide eta errefuxiatuak hiltzeko.

Halaere, baieztapen horrek hautsak harrotu baditu ere, gune ilun asko gelditzen da argitzeko, erantzukizunak zehazki norenak izan ziren jakiteko. (...)


Ezkerraren iratzargailua?

Krisia sanitarioaren lehen erakaspenetarik bat da produktibismo salbaiaren orria itzuli behar dela, atsulutoki eta ahal bezain fite.

Beste modelo sozial eta ekonomiko bat sortzeko kolektibitate guzien engaiamenduaren beharra, Elkorgotik hasirik Europaraino. (...)


Hau ta gero zer? (2)

Kovid 19-ak eragin dituen kalte eta oinazeak aipatu eta joan den hilabeteko Enbataren zenbakian, 2. parte hontan gobernu gehienen ezaxolkeria eta aintzin ikuspen falta aztertua izanen da.

Neke dela gezurrari egiaren itxura emaitea. (...)


Hau ta gero zer?

Kovid 19-ak eragiten dituen oinaze eta kalteak ez dira bakarrik osasun arazoak: krisia sistemiko baten aitzinean gaude.

Pandemiak sistema politiko eta ekonomikoaren axolagabekeriak agerian ezartzen ditu. (...)


Agribashing?

Aspaldidanik laborantza industrialaren defendatzaileek badakite medien erabiltzen, beren, edo bederen haundienen eta aberatsenen, interesen zaintzeko.

FNSEA eta bere esku dituen Laborantza Ganbera gehienetako arduradunek asmatu azken arma mediatikoa: biktimizazioa. Agribashing edo laborantzaren gutiestea deitzen dute hori. Hara kanpaina horren gibelean zein interes dagoen jokoan. (...)

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video