Bizirik!, euskal uhinetan « larrialdi ekologikoa eta justizia soziala » uztartzeko

Bizirik! emankizunaren ekaineko grabaketa
Bizirik! emankizunaren ekaineko grabaketa

Iparralden Euskal Irratiak hastapen hastapenetik Irrati parte hartzaile gisa arizan dira. Izan dadin tokiko berriketariekin edo emankizun berezien animatzaileekin, betidanik herritar laguntzaileen parte hartzearekin aintzina joan dira tokiko eta euskarazko irrati hauek.
2012-2013 urtean, Bizi! Mugimenduak Bizirik! emankizuna animatu du, hilabetean behin « larrialdi ekologikoa eta justizia soziala » euskal uhinetan uztartuz.
Enbata.info-k, Bizi!ko bi kide galdezkatu ditu esperientzia horren berri ukaiteko.

Zer helburu zinuten “Bizirik!” emankizunarekin ?
Maialen : Hastapenetik arlo ekologiko eta sozialeko ardura/informazio/gogoetak mundu euskaldunean zabaltzea zen xedea. Hortarako Euskal Irratiek dituzten 10 000 entzule erregularrei eta 40 000 noizean behineko entzueleei emankizun bat eskaintzea pentsatu dugu.
Nikolas : Bestalde, Bizi!ren web gunean gune euskaldun « aktibo » bat antolatu da. Bertan Pikutara Fanzina aurkitzen ahal da eta orain arte egin ditugun emankizun guziak eskuragarri dira : www.bizimugi.eu/eu/talde-funtzionalak/bizirik-emankizuna/.
Maialen : Proiektu hori Bizi!ko 2012ko Biltzar Nagusitik etorri da. Ideia da Bizi!ren baitan euskarazko bizi/gogoeta/trukaketa guneen indartzerat… besteak beste Bizirik! Emankizunan euskaldun berri eta zaharrak parte har araziz

Zer lortu da?
Maialen : Hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun baten grabatzea. “Bizirik” deitzen da. Gai ekologista eta sozialak aipatzen ditu.
Nikolas : Lortu dena da Bizi!n 10 bat militante engaiatzerat, ideien trukatzerat hilabetero hainbat gai jorratzeko, gomita ekarrarazteko eta gogoeta ezberdin zabaltzeko uhinetan.
Maialen : Euskal Irratietan, hilabeteko 3. astelehenean, arratseko 7:00etatik goiti emankizuna zabaldu da eta ondotik Bizi!-ren webgunean zintzilikauta izan.
Nikolas : Hilabetero gai nagusi bat (10 min) aipatu dugu : gomita zuzenean edo inkesta batekin… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ munduko azken berriak eta hitzorduak jarraitzeko parada eskaini dugu.. musikan !

Zehazkiago, zein dira aipatu dituzuen gaiak ?
Maialen : Irakurleek ideia bat ukaiteko, aski dira aipatzerat aurten tratatu ditugun 10 gai nagusiak. Zero Zaborretik hasiz… uda honetan Okzitaniako Tolosan iraganen den Europie Festi-Foro-rat, Trantsizioa, Oparitu xahutu gabe eta Zaharkitze programatua aipatu ditugu.
Nikolas : EHLGren urtebetetzea kari Lurzaindiaren berri eman dugu, Euskal Monterana ere, Bizi! Plazaratutako “Udal Tresna Kutxa”, Autoari Alternatiba eta Laborantza Biologikoaren zereginak uraren zaintzeko arloan.

Datorren sartzean segitzeko prest?
Maialen : Aurtengo esperientzia ona izan da. Beharrik gutartean baginituen irratigintzan teknika aldetik esperientzia bazute bi kide. Datorren urtean ere espero dugu lehen urteko esperientzia lagun jarraitzea.
Nikolas : Emankizunak aintzinetik grabatzeak hein batean lan gehiago emaiten du… Nork daki teknikan, eta irratiko, hots ahozko komunikazioan, konfiantsa hartuz geroz, zuzenean ere egiteko maila lortzen dugun.
Maialen : Irailetik goiti berriz bilduko gira Euskal Irratiekoekin ikusteko nola antolatu datorren ikasturtean. Gure aldetik prest gira aurtengo esperientzia lagun aintzina segitzeko.Bizi!ko kideen ideia eta proposamenak bilduz (izan ditezen berri, hitzordu edo gai nagusientzat), Bizi!n diren euskaldun zahar eta berriak animatuz, hainbat ekitalditan elkarrizketak grabatuz edo gomita ezberdinak estudioetan errezebituz.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).