Bizitegi duinak denentzat ! Aterpe bat eskubidea da ! Un logement décent pour toutes et tous ! Un toit, c’est un droit !

PrintFriendly and PDF

Bizitegi duinak denentzat ! Aterpe bat eskubidea da !

 Oldartu-Lutter Ensemble* kolektiboak bere elkartasun osoa erakutsi nahi die Baionako Plantoun auzoko etxe okupatzaileei, aterbe baten atxemaiteko diren sekulako arazoak eta sanotasunik gabeko bizitegien eskandaloa plazaratzea delarik horien mugimenduaren helburua. « Justizia »ren kanporatze erabakia salatzen dugu. Molde berean, Donibane Lohitzunen, agorrilaren 30ean, bizitegien arazoaren inguruan manifestatzen zuten gazteen kontra poliziak burutu errepresioa ere salatu nahi dugu.

Etekinaren legea eta espekulazioaren pean den jendarte kapitalista honetan, desberdintasunak gero eta handiagoak direlarik, gero eta zailagoa da – ezinezkoa ez bada pertsona eta familia ainitzentzat- bizitegi bat arrazoizko prezio batetan eskuratzea. Euskal Herrian, eta bereziki kostaldean, erakargarritasun turistikoa ikusirik, egoera dramatikoa da. Gaur egun, bigarren etxeak edo bizitegi hutsak etxebizitzen laurdena dira guti gora behera.

Denendako bizitegi duina ezin besteko eskubidea da.

- Urgentzia gaur egun : etxebizitza sozialen eraikitzea, horiek bakarrak direlarik beharrei erantzuteko gai : kostaldean, hamabost eskaeratik batek bakarrik du erantzun bat !Angelutik Donibane Lohitzuneraino, Miarritze eta Bidartetik pasatuz, kostaldeko herri eta hiri gehienak legez kanpo dira : SRU legeak bizitegien %20ak sozialak izan daitezen eskatzen du bainan ez dira hein hortara heldu. Estatua eta herriko etxeek  beren ardurak har ditzaten, ekintzak biderkatu behar ditugu.

- Denbora berean, “réquisition des logements vacants” delako legea (1945ko urriaren 11ko ordonantzia, 1998ko uztailaren 29ko legeak osatzen duena) aplikatzen ahal da eta aplikatu behar da. Elkargo administratiboek, eta bereziki herriko etxeek eskubide hori erabili beharko lukete, mementuko prefetek bakarrik erabiltzen ahal dutelarik. Jadanik Baionan, 1790 etxebizitza huts ditu zerrendatu INSEEk, bizitegi sozialen eskaerak 3000 baino gehiago direlarik.

- Bigarren etxeen gaineko zerga berezi bat sortu behar da : diru iturri hori bizitegi sozialen alde erabili behar da, eta bereziki etxebizitza eta etxe zaharkituak berritu behar dira bizitegi sozialak bilaka daitezen.

Horiek dira gure ustez urgentziazko plangintza baten lehen elementuak, etxebizitza ukaiteko eskubidearen alde diren borrokentzat oinarri izaten ahal direnak.

Oldartu-Lutter Ensemble-k urriaren 26an, Baionako herriko etxearen aintzinean, arratsaldeko 6etan iraganen den jende biltzean parte hartzeko deia luzatzen du.

 2013Ko urria

Oldartu – Lutter Ensemble

 

 

Un logement décent pour toutes et tous !

Un toit,  c’est un droit !

 

Le Collectif Oldartu-Lutter Ensemble* exprime son entière solidarité avec les squatters de Plantoun à Bayonne dont l’action vise à mettre sur la place publique les énormes difficultés pour trouver un logement ainsi que les problèmes de mal logement. Nous les soutenons face au verdict d’expulsion prononcé par la « justice », verdict que nous dénonçons. Nous dénonçons de la même façon la répression policière à l’encontre des jeunes qui manifestaient à Saint Jean de Luz, précisément sur le problème du logement, le 30 août dernier.

Dans une société capitaliste régie par la loi du profit, la spéculation, où les inégalités vont en augmentant, il devient de plus en plus difficile – impossible même pour beaucoup de personnes et de familles – d’obtenir un logement à un prix accessible. Au Pays Basque, particulièrement sur la Côte, la situation est dramatique vu l’attrait touristique. A ce jour, les résidences secondaires et/ou logements vides occupent environ un quart du parc immobilier.

 

Le droit à un logement décent pour toutes et tous est inaliénable.

 

- L’urgence est aujourd’hui à la construction massive de logements sociaux, seuls capables de répondre aux besoins : à peine une demande sur quinze est actuellement satisfaite sur la Côte ! D’Anglet à Saint Jean de Luz en passant par Biarritz et Bidart, la plupart des communes de la Côte sont hors la loi, n’atteignant pas les 20% de logement social exigés par la loi SRU.  Les actions doivent se multiplier en direction de l’Etat et des municipalités qui ont à prendre leurs responsabilités.

- Dans le même temps, peut et doit être appliquée la loi de réquisition des logements vacants (ordonnance du  11 octobre 1945 complétée par la loi du 29 juillet 1998). Les collectivités (en particulier les communes)   doivent pouvoir user de ce droit réservé actuellement aux seuls préfets. Rien qu’à Bayonne, 1790 logements vides ont été dénombrés par l’INSEE alors qu’il y a plus de 3000 demandes de logements sociaux.

 

- Les résidences secondaires doivent être taxées de façon spécifique : cet apport financier doit aller au logement social, en particulier en servant à la rénovation des logements et maisons anciens pour en faire des logements sociaux.

 

Tels sont les premiers éléments d’un Plan d’urgence qui peut servir de base au développement des luttes pour le droit au logement.

 

Oldartu-Lutter Ensemble appelle à participer massivement au rassemblement qui aura lieu le samedi 26 octobre à 16h devant la mairie de Bayonne.

 Octobre 2013

Oldartu – Lutter Ensemble

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video