Borroka klimatikoan, mobilizazioa emankorra da

AlphaCoalVictoire1
Bizi!ko 31 kide larunbata honetan, abenduaren 6an, Société Générale-aren egoitzaren aintzinean. Militante ekologista-altermundialistek Baionan. banku horren Alpha Coal klima suntsitzailetik ateratzea ospatu dute, herritar mobilizazioa indartzerat deituz, Parisen, 2015eko abenduan iraganen den Klimari Buruzko NBE-n baitako COP21 gailurraren perspektiban.

Société Générale banketxea, Alpha Coal proiektutik ateratzen da. Bizi! mugimenduak dio, mobilizazioa emankorra dela eta borroka klimatikoa irabazten ahal dela. Hots  bortxa-ezaren ildotik hartu engaiamendu deliberatuak, indartsuenak ere makurtzen ahal dituela.

Joan den ostiralean, abenduaren 5an, arratsaldeko 16:30tan, Société Générale Pays Basque – Sud des Landes-eko zuzendariak Bizi! deitu du segurtatzeko mugimendu altermundialistak untsa lortu zuela Société Générale banketxearen mezu elektronikoa. Mezuel hortan banketxeak adierazten zuen Alpha Coal klima suntsitzailea den proiektutik ateratzen zela.

Hala zen bai, minuta batzu lehenago Bizi!k lortzen zuen mezuel bat, Pariseko Société Générale-eko Garapen Iraunkorraren eta RSE (Enpresaren Ingurumen eta Sozial Ardura) Zuzendaria den Jean-Pierre Mépuis jaunak igorria. Hara mezuel horren eduki osoa:

Agur,

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Alpha Coal proiektuaren atzerapen testu inguruan, Société Générale-ak, GVK-Hancock-ekin adosturik, bere kargua eten duela. Ondorioz, bankua ez da gehiago inplikatua proiektuan.

Zuen sarean mezu hori zabaltzen ahal duzue.

Adeitasunez

Jean-Michel Mépuis

Société Générale banketxeak, bertan behera uzten ditu, Alpha Coal, australiar karbono ustiatze eta esportatze proiektuaren egingarritasun eta finantzamendu ikerketak. Proiektu horrek Alemania osoak isurtzen dituen berotegi efektuzko gasen isurketaren parekoak ahalbidetuko lituzketen ikatz ustiaketa gauzatzeko xedea zuen. Gelditze horrek, Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde ainitzen aburuz, mundu mailako bonba klimatiko garrantzitsuenetako baten detonagailu gisa kontsideratua zen proiektu baten gelditzea ondoriotzat ukan lezake.

charbon-societe-generale5Les Amis de la Terre-France, ATTAC-France eta Bizi!k, duela zonbait aste, Société Générale banketxeko Zuzendari Nagusiari igorri zioten gutun bat. Bertan Lima-ko COP20etik goiti 3 erakundeek Alpha Coal gaiari buruz elgarrekin aintzina eramaiteko presio eta interpelazio kanpaina etengabearen berri emaiten zuten. Astelehen honetan, abenduaren 1an, COP20aren idekitzean, 2 agentzia, Pauekoa eta Parisekoa, okupatuak izan ziren klimaren aldeko baraugile batzutaz.

Larunbata honetan, abenduaren 6an, Frantses Estatuko hainbat hiritan, picketing ekintzak iragan behar ziren, Société Générale banketxearen egoitzen aitzinean. Eta gure 3 mugimenduek behar zuten dei bat luzatu, Pariseko COP21an berean, 2015eko abenduaren 5ean iraganen zen Pariseko Champs-Elysées inguruan Société Générale-ak dituen 21 agentzietarik pasatuko zen Klimaren aldeko martxa haundi baten alde. Hor arte, Estatu Frantsesean zehar ainitz ekintza aintzin ikusiak ziren, ekainean Baionako Société Générale-aren eskualde zuzendaritzako egoitza aintzinean botatuak izan ziren 1,8 tona ikatzek inspiratuak.

Bizi!k garaipen hau nahi du eskaini eta eskerrak nahi ditu luzatu lehenbizik kanpaina honetan (ekintzetan, afitxaketetan, okupazioetan, etab.) parte hartu duten pertsona guzier. Eskertzen ditu ere crowdfunding operazioan parte hartu duten pertsona guziak, horri esker baita finantzatu «Igorleari itzuli» ekintza (1,8 tonaren botatzea banketxearen aintzinean). Ekintza horrek pausu kalitatibo bat markatu du Société Générale-ari buruz eramana izan den presio kanpaina luzean.

COP20-StopAlphaCoal (2)Beste behin, garaipen honek erakusten du mobilizazioak fruituak ekartzen dituela, eta, bortxa-ezaren ildotik hartu engaiamendu deliberatuak, indartsuenak ere makurtzen ahal dituela. Bizi!k uste du kaos klimatikoaren saihesteko borroka oraino irabazten ahal dela, egunero kopuru haundiagoan sinesmen horrekin bagira, eta, humanitatearentzat erabakigarria den borroka honen molde laño eta estrategikoan eramaiteko mobilizatuak bagira. Joan den larunbatean, abenduaren 6an, goizeko 11etan, Société Générale banketxearen eskualdeko egoitzaren aitzinean, garaipen kolektibo honen ospakizun batetan eraldatu Bizi!k Frantses Estatutan hainbat elkarterekin finkatua zuen « Picketing » ekintza.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).