« Cedant arma togae »

Cicero« Makur bitez armak togaren aurrean ». Halaxe euskaratu daiteke latinez Ciceronek bere olerki famatu baten hasieran idatzi zuena, Erromako kontsula izan zelako denboraldia laudatu nahirik. Gure denboretan bi kasu horietan aplika daiteke Ciceronena. Bata, borroka armatua utzi duten eta bide politikoan eta demokratikoan sartu diren iraultzaileei buruz. Bestea, diktatura militarrak bukatu ondoren estatuko herri(ar)entzat askatasun gehiago emateari buruz.

Franco hil ondotik hiru urtetara, konstituzio berri bat eraturik izan zen Espainiako Estatuan, baina Iberian dauden nazionalitateei askatasun murriztu bat ematen zien. Herrialde eta naziotasunen arteko diferentziarik ez zen agertzen konstituzio honetan. Euskal Herriak eta Kataluniak nahi zituzten eskumenak ez ziren osorik emanik izan eta okerrena da Konstituzio horren zortzigarren artikuluaren arabera, militarrek Espainiako osotasuna gordetzeko eskumen osoa ukaitea, baldin-eta Estatuaren zati batek banatzeko xedea balu.

Herriak aintzat bere burua definitzeko ahalmenik edo baimenik ez egotekotan ezin dezakegu aitortu benetako demokrazia bat dagoenik.

Gauzak horrela izanik, Euskal Herrian naski ez zen ETA talde armatua egoera lasai batean geratu, eta urte luzez borroka armatuari jarraitu zion, 1981-garren urtean militarrek estatu golpe baten egitera bultzatu zutena. Madrilen iragan diren gobernu guztien agintze pean Espainiako herri menperatuen aurkako zapalkuntza eten gabe jarraitu da, itxura batez zein besteaz: lege antiterroristak; GAL; atxiloketak; LOAPA; LOMCE; presoen kontrako zigorren emendatzea… Espainiako gobernuak ukan zituen erreakziorik txarrenak Ibarretxe Plana eta Kataluniako prozesu independistaren kontrakoak zirelarik.

Bitartean ETAk behin betiko eta alde bakarreko su eten bat aldarrikatu eta errespetatu du, alderdi guztiek bake bide normalizatu batean sar daitezen. Honetaz gainera, nazioarteko adituek gainbegiratzen duten desarmatze prozesu bat abian dago azken urte hauetan; baina parte hartu ordez, nazioarteko adituei arazoak xerkatzen dizkiote Espainia eta Frantziako agintariek.

Haatik bake prozesua hitza ez dute entzun nahi Espainiako Gobernuak eta ordezkaritzat Euskal Herrian dituen alderdi espainolistek. « Bake biderik ezin daitekeela izan gerlarik ez, baizik-eta terrorismorik izan zelakoan. » dioskute.

Jazargo handi handia da hori, zeren -eta « terrorismoaren aurkako gerla » behin baino gehiagotan aipatzen da gure gaurko Munduan: Bush jaunak Afganistanaren kontrako erasoa aldarrikatu zuelarik eta Aljeriak Frantziaren aurka antolatu zuen independentzi gerla. Azken kasu honetan duela bakarrik hogei urte aitortu zuen Frantziako gobernuak Algerian gertatu zena gerla bat izan zela.

Azken kasu latza Nafarroan gertatu da Imanol Haranburuarena dugu. 1988-garren urtean eginen zuen « hoben edo delitu » batengatik atxilotu zuten eta bere kondena egin ondoren, irakaskuntza eta euskalgintza diren bere ohiko lanetara itzuliz gero, haren bergizaratzea posible eta erraza izan zela frogatu zuen jende guztien aurrean. Noiz -eta ETA-koa izan zelakoan, Nafarroako gobernu berriak, segurik UPN-aren presioenpean, Hizkuntza Eskoletako zuzendaritza ukatu zioten. Espainiako edo Frantziako gobernuek egiten dutenaren aitzi, Imanol Haranburuk egun batez hartuko zituen armak utzi ditu kulturaren toga betirako hartzeko, baina bidea itxi diote.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).