Askatu beharreko beste korapiloa
Ekainaren 15ean euskal iheslariek Miarritzen egin zuten ekitaldian euskal gatazkaren beste ondorio bat ezarri ziguten bistara. Beti aipatzen dira presoak eta biktimak; gehienetan ahanzten dira etxetik ihesi joan zirenak edo aspaldi deportatu zituztenak. Konponbidearen baitan, iheslarien egoerak ere aterabidea behar duela azpimarratu zuten.
Borroka armatua utzi arte alderdi politiko gehienek ETAren kontra bat egin zuten bezala,orain alderdi politiko gehienek bat egin behar dute PPri eta Espainiako Gobernuari jarrera aldarazteko.