Kutxa bira

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Aurten ez da pasatu Korrikaren lekukoa. Iaz ez zen izan Herri Urrats, ez Nafarroaren Eguna, ez beste hainbat ekitaldi; bide erdian gelditu zen Xilaba bertsolari txapelketa, hotza izan zen Durangoko Azoka digitala. Eta aurtengo ekitaldiak ere arriskuan daude.
Euskal Herriari bizia ematen dioten kultura ekitaldiak eta besta handiak agendatik kanpo gelditu dira. Baitezpadakoak baldin badira herri honen izaera bermatzeko, herritarren arteko loturak atxikitzeko, kultura sustatzeko, hizkuntza indartzeko edota kontzientzia zabaltzeko, pentsa zer kaltea eragin dion herriari dena bere gisa uzteak! (...)

Euskara eta izotza

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Izotz zati bat ur epelean igerian ari denean, denbora baten buruan urtuko da, eta ttipia bada, denbora gutxi barne, nornahik dakien bezala. Izozmendi batek denbora gehiago iraunen du, eta poloetako lur izoztuek biziraupena oraino segurtatua dute, nahiz eta hori ere mehatxatua dagoen, lurraren berotzearen ondorioz. Izotz zati ttipiak elkarrengandik zenbat eta urrunago, zenbat eta barreiatuago, orduan eta berehalakoagoa dute desagerpena.
Euskara eta euskal komunitatea ez ote dira izotzaren gisan ari urtzen? (...)

Poliziaren indarkeria

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Nathalie Flores. 37 urte. Hila. Tiroz. Baionan. Polizia kontrol batetik ihes egitean. Urtarrilaren 11n hil zuen Frantziako Poliziako agente batek, eta berriak harridura eragin eta hautsak harrotu zituen. (...) Azken urteetan Hego Euskal Herrian (eta Espainian) Mozal legea indarrean dago, eta kazetari, argazkilari eta herritar anitzek isun andana bat ukan dute horregatik. Poliziaren bortizkeria erakustea gero eta zailagoa da. Eta Frantziak gauza bera egin nahi du.
Eta orain, Nafarroaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko hainbat pasabide itxi dizkigute, atentatuen beldur direlakoan. Eta irekiak diren mugetan kontrol sistematikoa dago, larruaren kolorearen arabera, kontrolatua izateko arrisku ttipiagoa edo handiagoa izanik. (...)

Ikastolarik gabe?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Erregularki, ikastolei buruzko eztabaidak bazterrak inarrosten ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abenduan, Euskal Eskola Publikoaz Harro topagunea aurkeztu zuten, eta hari horretatik tiraka sekulako sua piztu da.
Badira ikastolak begien bistan ikus ez ditzaketen pertsonak, ikastola horiek “pribatuak” direlakoan. Euskal Herriko testuinguruan, ez da oraingoa pribatutasunari eta publikotasunari buruzko eztabaida, baina badirudi batzuek ez dutela ikusi nahi ez dela gauza bera herri aske baten sare publikoa eta herri menperatu batena. (...)

Euskal eta euskarazko

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Irakasle batek kezka agertu zuen Twitterren duela zenbait egun. Hogei bat urteko ikasle talde bat zeukan, denek D ereduan ikasia, eta bakar batek ere ez omen zuen sekula entzun Eneko Aritzaren izenik, ezta ere hari buruzko deus. Eta gehitu genitzake beste hainbat adibide: ez da irakasten Euskal Herriko historia, ez geografia, ez kultura… Ongi ikasi beharko dute frantses (edo espainol) literaturari buruzko xehetasun oro, baina guztiz azaletik landuko dute euskal literatura.
Twitterreko erabiltzaile batek erantzun zion ez direla nahasi behar euskal hezkuntza sistema eta euskaraz egiten den espainol hezkuntza sistema (gehitu genezake partez euskaraz egiten den frantses hezkuntza sistema). (...)

Independentziaz norekin?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Mugimendu abertzaleak diksurtso independentista berreskuratu behar duela erratean, galdera bat sortzen da berehala, berezizki zapalkuntza hezur-haragiraino sartua zaigun leku eta garaietan. Nola joan Lapurdiko kostaldean bizi den frantses edo euskaldun frantsestu batengana, independentziari buruzko diskurtso maximalista batekin?
Beste galdera bat egin genezake: zergatik joan behar dugu, orain, errotik frantses sentitzen diren horiei independentziari buruz mintzatzera? (...)

Independentismoa berpiztu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Herria kolonizatua ote da? “Kolonizazio” hitzaren definizio hau proposatzen du Wikipediak: “Kolonizazioa gizaki talde batek lurralde bat populatzea da. Prozesu horren helburua izaten da baliabide berri eta ugariagoak eskuratzea, taldea zabaltzea edo beste populazio edo herri bat mendean hartzea. Lurralde bat kolonizatzen duena kolonizatzailea da; eta kolonizazioaz lurraldean bizi direnak, kolonoak”.
Zer gertatu da Euskal Herrian? Zer gertatzen da? (...)

Euskara eta etxea

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Udaberriko konfinamendu luzeak mahai gainean jarri zuen haur euskaldun anitzek euskararekin duten harreman urriaren arazoa. Anitzek, ikastolan dute euskaraz mintzatzeko eta euskara entzuteko parada bakarra. Udako oporretatik itzultzean, irakasleek maiz nabaritzen dute giro erdaldunean bizi diren haurren euskara maila apaltzen dela.
Konfinamendu denboran, eten luze horren ondorioak kaltegarriagoak izan dira. Ez dakigu zer ekarriko duen ikasturte berriak, baina, itxura guztien arabera, deus onik ez. (...)

Herri preso bateko bozak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza -Herriko bozen bigarren itzuliaren ondoko egunetan kalapita aski bitxia sortu zen abertzaleen artean. Eztabaidaren epizentroa Baionan zegoen, baina ez zen Baionakoa bakarrik. Alain Iriart Hiriburuko auzapez eta militante abertzale historikoak iragarri zuen gogoetatzen ari zela Euskal Elkargoko lehendakari kargura aurkezteari buruz. Sekulakoak entzun eta irakurri behar izan zituen, beste abertzale batzuen ahotik edo lumatik. Eta Alain Iriarten aldekoek ere erantzun zuten (artetik errateko, eztabaida horiek guztiak frantses ederrean izan dira; Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen hizkuntza nagusiak frantsesa izaten segitzen du 2020an!).
Ororen buru, bazterrak lasaitu ziren, Alain Iriartek bere burua ez aurkeztea erabaki zuelako eta EH Bai-k Jean-Rene Etxegarai sostengatuko zuela iragarri zuelako. Euskal Elkargoari buruzko apustu eta hautu taktikoez harago, eztabaida honen gibelean zegoen abertzaleek nola jokatu frantses ezkerrarekin edo zentro-eskuinarekin. (...)