Focus
Ipar Euskal Herriko elkargoari buruz, Busti-ren « tutolgazioa »
Busti, Ipar Euskal Herriko gazteek gazteentzat eginiko webtelebista saioak bere bigarren sasoina abiatzen du. Sartzeko lehen ale hunentzat, egitarau anitza aurkezten daukute. Aldaketa batzu egin dituzte bainan konzeptu berdina da.
Sortzaileari hitza atalarentzat, Xiberu aldeko Prefosta elkartearengana joan dira, dibulgazioarentzat Ipar EHko elkargo bateratuaren gaia aurkezten daukute, kafeñoan aldiz Oihan Indart Baigorriar gaztearekin solastatu dira eta bukatzeko hilabeteko kantuan akapela kantuz ari izan dira Busti bandeko artistak.