
Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioko ordezkaritza bat, EHBai barnean, Sébastien Lecornu Frantziako lehen ministroarekin bildu da irailaren 19an ostiralarekin. Duela egun batzuk deszentralizazioaren gaia berriz mahai gainean jarri zuen. Eta harekin biltzeko proposamena onartu dugu.
Lurraldeen erabakitzeko gaitasuna eta autonomia fiskala indartzeko dituzten nahiak nabarmendu ditugu. Ifop-ek joan den hilabetean argitaratu zuen azterketan ongi islatzen den bezala.
Peio Dufau diputatuak EHBairen Ipar Euskal Herrirako autonomia proposamena eman dio eskura eta bilakaera instituzionalaren aldeko egungo dinamikaren gaia jorratu dugu.
Euskarak eta euskal kulturak bizi duten egoera larriaren berri ere eman zaio, Frantziar Estatuaren kontrako jarrera eta batez ere EEPren eta EKEren egoera kritikoa azpimarratuz.
Szbastien Lecornuk Frantziar Estatuaren zentralismoarekiko jendeak duen aurkakotasuna aitortu eta gure eskaerak entzun ditu.
Kontsentsuak errespetatzeko eta deszentralizazio ekimenak laguntzearen alde mintzatu da.
Hitza hitz: Gaur Ipar Euskal Herriaren bilakaera instituzionalaren eta euskararen ofizialtasunaren aldeko kontsentsuak eraiki eta gehiengoa osatzera deitzen dugu. Euskal Herrian posible da!