EAJ-PSE bikotea beste lau urtez eta indartuta, EH Bilduk bere markarik onena hautsi du

PrintFriendly and PDF

EHBILDU

Axier Lopez (Argia.eus-etik)

EAJk eta PSEk ehunekoetan eta eserlekuetan 2016ko emaitzak hobetu dituzte eta hala helburua erraz eskuratu dute: Legebiltzarrean gehiengo absolutua.

Boto kupuru absolutuetan ezin da alderaketa egokirik egin, hauteskunde hauetan garaile nagusia abstentzioa izan delako. Inoizko handiena izan da. Abstentzioak 7 puntu gora egin du, %47. Alegia, EAEko ia biztanleen erdia etxean geratu da hauteskunde hauetan. EH Bildu eta Vox alderdiak izan dira boto kopuruetan gora egin duten alderdi bakarrak.

Orain lau urte EAJk botoen %37,60 (28) lortu zuen eta PSE-k %11,94 (9), eta oraingoan biek gora egin dute. Jeltzaleek 3 eserleku gehiago (31) lortu dituzte eta 2 puntu eta erdi gora (%39,12) eta sozialistek bi puntu gora (%13,64) egin dute eserleku bat gehiago lortuz (10). Bien artean erraz eskuratu dute beren helburu nagusia, Legebiltzarrean gehiengo absolutua izatea.

Ehunekoei erreparatuta igoerarik handiena izan duen alderdia, herrialde guztietan, EH Bildu izan da. 2016an boz-emaleen %21,26ren babesa lortu zuten, eta oraingoan %27,84, 6 puntu eta erdiz hobeto dituzte emaitzak. Igoera nabarmen horrek ez du eserlekuetan maila bereko gorakada ekarri, lau gehiago lortu dituzte eta, 22 orotara.

Galtzaile nagusia Miren Gorrotxategik gidatutako Podemos-Elkarrekin izan da ezbairik gabe. 11 eserleku izatetik 6ra pasa dira eta botoetan 6 puntu eta erdi galdu dituzte (%8,03). Galera ere, eta ez edonolakoa izan da, Carlos Iturgaitzen PP eta Ciudadanos alderdien baturak jaso duena. 4 eserleku galdu dituzte (5) eta ehunekoetan 6 puntu egin dute behera (%6,75).

Ultraeskuindarrek ere lortu dute haien helburu nagusia, VOXek Araban ordezkari bat izatea. 2016an Voxek 771 boto lortu zituen eta gaurko hauteskundeetan 17.517 (%1,96). Equok ez du lortu eserlekutik, 11.616 boto eta %1,30 lortuta.

Un commentaire

  1. Jakes LAFITTE
    Publié le 13/07/2020 à 16:51 | Permalien

    Kezkagarria iruditzen zait VOX ek lortutakoa. Duela 20 urte baino gehiago Unidad Alavesak ukan zuen porrota berdina opatzen diot alderdi eskuindar horri. EuskalHerriko abertzale eta demokrazoizale guztiek bloke bat egin behr dugu VOX en kontra. Adibidez VOX ek antolatzen duen manifestazio guztietan billentziarik gabe ko kontra manifestazio bat egitea; eskratxeak, mikroen moztea eta abar, ala ignoratzea sinpleki.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video