EH ubela ?

EHUBELAAbendoaren 20an, ezkerreko abertzale hainbatek lehenetsi dute erabakitze eskubidearen finkatzea español Estatuan, independentzia griña Euskal Herrian behin ta berriz oihukatzea baino. Bada hor zer pentsa eta zer nola jokatu geroari begira.

Espainiako azken hauteskunde orokorrek ziklo politiko baten bukaera erakutsi dute ezin argiago. Bipartidismoak zaplastako ederra bildu du, berea hain luzaz eman eta. Hainbat eta hainbat urtez hauteskundeek eman izan dute gehiengo absolutoa, izan PPri edo PSOEri. Aldi huntan, bata zoin besteak bere botoen herena galdu egin dute, ukaldi bakar. Jeloskeriarik ez, berdinketa bientzat, nahiz ta PPkoek diputatu gehixeago lortu.

Euskal Herrian ere nolabaiteko lur ikara ttipia senditu da. Nork erranen zuen EAJri nagusituko zitzaiola botoetan Podemos/Ahal Dugu?

Nork erranen zuen abertzalea ez den alderdi batek EAEn irabaz zezakeela bi bloke abertzaleen gainetik ?

Nork asmatuko zuen Podemosen alde uholde hori?

Nehork, ez eta sorginek ere. Oraindik guttiagok pentsatuko zuten EH Bildu 7 diputatuetarik 2 soiletarat pasatuko zela. Katalunian ere ez dira gauzak hain errex pasatu independentziaren aldekoentzat. Alabainan Artur Masen CIUko koalizioak bozken eta diputatuen erdiak nolabait galdu ditu, CUPek abstentzioarat deitua zuelarik eta aldiz ERCk emaitza ona lortzen zuelarik bikoiztuz bere diputatu zenbakia.

Galizian BNG desagertzen da Madrileko legebiltzarretik, UPyD eta IU bezala funtsean.

Podemos irabazle mediatiko

Hala ta guziz erran ote daiteke alderdi berri edo sortu berrien aldeko haize bat sortu denik ? Ez arras. Bipartidismoak kolpe seriosa bildu du bainan ezin erran betirako hil ote den. Demokrazia aldetik halere berri baikortzat beste hainbat alderdi berriek  protagonismoa hartu izana hauteskunde hauetan. Bainan “zaharrek” oraindik larrua gogorra dute… PPk soilik, Podemos eta Ciudadanosek baturik baino bozka gehiago poltsikoratzen du. Podemos ezkerreko alderdi berria hala ta guziz irabazle mediatikoa agertzen zaigu, izan Madrilen ala Euskal Herrian. Dudarik ez, ondoko hilabeteetan egonkortuko den hautua izanen dela bozkapaper ubela, izan Madrilen edo Bilbo aldean eta Gipuzkoan baita ere.

Hori dela eta, jadanik batzuk hasi dira pentsatzen heldu den EAEko hauteskunde autonomikoeri begira. Nahiz ta prudentziaz ez diren hauteskunde ezberdinen koionturak eta emaitzak parekatu behar, erran daiteke jadanik Gasteizko parlamentuak ere  ikus lezakela ortzadarraren kolore gehixeago izaitea bere jarlekuetan. Abendo huntako emaitzen estrapolazio bat eginez, nehork ez luke harritu behar helduden maiatzean Podemosen ubel koloreak gaina hartzea berriz ere, eta berdin diputatu zenbaki haindiena ere Gasteizen. Ez litzateke gauza arrunta EAJ soilik bigarren postuan izaitea, sustut jakinez EH Bilduk bronzezko medaila batekin lanjer haundian jar lezakeela gaur egun Iñigo Urkulluk zuzentzen duen gobernua. Eskema horieri bide emanez erran daiteke ere PP eta PSEk gainbehera seriosa ezagutu lezaketela maiatz hortan.

Aldaketa hitza izan da nabarmen aipatua Madrilen abendoaren 20 gauean. Aldaketa segur behintzat gobernua eta gehiengo berri bat lortzerakoan legebiltzarrerako. Negoziaketa luze eta zailak bi hilabetez bederen, ta agian puntaren puntan beste  hauteskunde batzu gehiengorik adostu ezinean. Pluralismoaren xarmak eta zailtasunak.

Ezkerraren birfundazioa?

Aldaketaren gosea ordezkatzen badu Podemosek Madrilen, logika beretik erran daiteke botoak pilatuz ere Euskal Herrian, aldaketa nahikunde baten ispilu dela ere Hegoaldean. Podemosek lortzen du ukaldi bakarrez kasik botoak eskuratzen PSEtik, IUtik  eta bereziki EH Bildutik. Hau, ezin uka gauza berria da.

Abendoaren 20an, euskaldun abertzale ezkerreko andana funtsezko batek nahi ukan du bere bozkatzeko ahalmena baliatu aldaketa bideragarri izaiteko Madrilen lehenik.

Abendoaren 20an,  ezkerreko abertzale hainbatek lehenetsi dute erabakitze eskubidearen finkatzea español estatuan, independentzia griña Euskal Herrian behin ta berriz oihukatzea baino.

Bada hor zer pentsa eta zer nola jokatu geroari begira. Funtsean hausnarketa hitz  berdintsuak izan zituen Asier Arraiz EH Bilduko bozeramaileak igande gau hartan berean. Azpimarratzekoa ere eledun politiko berri hunen heldutasun politikoa, publikoki eta ahoan bilorik gabe autokritikarako hitz sentituez jantziz hauteskunde emaitzen bere azterketa. Chapeau !

Bai, EAEn ere Madrilen bezala, uste baino fiteago gerta daitezke aldaketak hauteskunde panoraman. EAJ egonkorra da noski, behin ta berriz erakutsi du. Bainan EAEko ezkerra mugi eta birfundatu daiteke Podemos/Ahal Duguren irupzioarekin.

Hurbiltze eta elkarlana egingarri ote EH Bildu eta Ahal Duguren artean? Ortzadarrean, gorri berde eta xuriari hurbil ez litzateke kolorerik itsusiena ubela. Politikan ere nahiarekin ahala bermatzen da. Nahi bada ahal da eta  gehienik ahal duenak badu gutienik egiteko ahala ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).