EHZk 30 urte: feminismoak ere?

2026ko EHZren afixaren parte bat.

 

EHZren Brigada Ubelean sartu nintzen lagun batekin. Brigada Ubeleko arduradun guziek haien ardurak betan utzi zituzten eta, haiekin ereman erabiltzen zuten materiala (protokolo, soinu dei,…). Ez zenez nihor, nire lagun bat eta niri tokatu zitzaigun ardura horiek berriz hartzea.

Hilabete batez eta binaka, protokolo bat eraiki genuen. Eraso zapaltzaileen kontra erantzuteko protokolo bat, baita haien sahiesteko proposatzen ahal diren prebentzio ekintzena ere.

Ilusioz beteak

Garai hori biziki emankorra eta estimulagarria izan zen. Binaka, hutsetik hasiz, iruditzen zitzaigun edozoin gauza proposatzen ahal genuela EHZri. Edozoin gauza esperimentatzeko espazioa proposatzen zigula festibalak. Ilusioz beteak, mundua eraldatzera heldu ginela uste genuen.

Gogoetak

Garai hori gogoeta handietako garaia izan zen. Elkarrekin, gure duda, nahi eta iritziak partekatzen genituen. Nabardura anitz aipatzen genituen: norbait ukitzen duzularik, nola sailkatzen duzu eraso hori? Norbait bortizki ukitzea espaldan edo aluan ukitzea gauza bera da? Bai? Ez? Zergatik? Zoin erantzun eman horrelako eraso bati? Kanporaketa? Baina kanporaketa, zergatik? Eta erasotua ez bada ados kanporaketarekin? Bere hitza kontuan hartzen dugu?

Aurkezpena

Gure proposamenaz harro, talde motorea osatzen zuten hamar pertsonaren aitzinean aurkeztu genuen guk biok protokolo hura. Ez genekien egiazkiz nola pasako zen. Hilabete bat t’erdiz osatu genuen proposamen bat aurkeztera heldu ginen. Osoki gure buretatik atera zen gauza hori. Aski urduri ginen.

Pentsatu genuen guzia aurkeztu eta gero, talde motoreko kideekin puntu anitz eztabaidatu genituen. «Zergatik erantzun hori proposatzea erabaki duzue? Zergatik festibalaren eta arduradunaren erantzunak desberdinak dira kasu horretan? Zergatik kasu hori eta hori desberdintzea erabaki duzue?». Banan-banan galdera guzieri erantzun genuen. Gure gogoeta hari guzia desegin genuen eta denen artean eztabaidatu genituen erabakiak; talde motoreko kideen aitzinean argudiatu eta azaldu genituen. Gure ikuspegi eta posizio feministak defendatu genituen.

Talde motorearekin protokoloa adostu genuen. Bilkura horretatik ateratzean, gutaz harro sentitu ginen. Binaka, lortu genuen EHZri eta zapalduak diren pertsoneri, gure iduriko behar zuten protokolo bat eskaintzen.

Sistema bat

Hala ere, zapalkuntza horiek estrukturalak direla argi genuen eta protokoloaren lehen urrats hori egin bagenuen ere, bagenekien zailena heldu zela; protokoloan eginiko prebentzio ekintzak egiazkiz proposatzea.

Protokolo bat izatea ez da aski. Protokolo bat paper buxi bat da, bertzerik ez. Helburua ez da antolatua den bestan protokolo bat izatea kontzientzia garbitzeko eta antolatzaileek pentsatzeko eraso zapaltzaileen kontra behar zen guzia egin dutela. Helburua protokolo hori ez erabiltzeko beharra izatea da. Eta horretarako, bestetan gure jendartearen sistemaren erreprodukzioaren sahiestea entseatu behar gara.

EHZ ez da salbuespen bat. Euskal Herriaren egoera Zuzenean izan beharko lukeen festibalak, sistema zisheteropatriarkalaren kodeak berriz jokatzen ditu, eta Ipar Euskal Herrian modelo bezala ikusi bada ere, oraino barne eta fondo lanketa handiak baditu egiteko.

Pistak

Ez dut erantzunik jakiteko nola erreprodukzio hori sahietsi, baina pista desberdinak aztertzen ahal dira; programazioari kasu egin eta talde mixto/emazte talde/ talde kuirrak programazioan integratzeko indarra egin, mezu desberdinak aurkezten dituen afitxaketa masiboa egin, tailer batzuk proposatu txandalariei, lanketa horren ardurak banatu antolatzaile guzien artean, etab.

Protokoloa sortu genuen bi arduradunok gure esperantzak ez ditugu galduak. Gaur egun 6 gara eta lanketa hori segitzen dugu eta lanketa horren ideiak hedatzen entseatzen gara. Hala ere, azpimarratu nahiko nuke horrelako lanketa bat egitea eta proposatzea gogorra dela. Eta pisua. Maiz, bakarrik Brigada Ubeletan diren pertsonek dute lanketa hori erematen. Gogorra egiten zaigu ardura hori bakarrik guk hartzea, eta jendartea aldatzeko, pertsona gehiagok ardura hori sentitu eta berenganatu behar dute.

Sistema batez ari gara. Sistema bat ez dute 6 pertsonek eraldatzen. Beraz otoi, aurten, EHZren 30 urteak ospatzean, zuk ere ardura hori hartu eta hasi sistema aldatzen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *