Energia xahutzea: RLPIan publizitate argiduna debekatzeko ekintza

PrintFriendly and PDF

Antipub

Larunbat goiz honetan, otsailaren 18an, goizeko 7:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali eta 52 afixarekin estali dituzte. Ekintza honen bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire elkarteek energia xahutze hori salatu eta publizitate argidunaren debekatzea eskatzen dute ondoko Herriarteko tokiko publizitate araudian.

Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko ekintzaileek argidun taulen itzaltzeko eta estaltzeko bortizkeriarik gabeko ekintza burutu dute, deus funditu gabe. Argidun publizitate tauletan 52 afixa ezarriak izan dira horrelako mezuekin «Taula hau pizturik uztea zentzugabekeria da pil-pilean den krisi energetikoaren garaian” edo “RLPi: Argidun publizitatea geldi».

Ekintza hau Baionan, eta Angelun gauzatu da. Era berean, neurritasun energetikorako eta publizitate (pantaila, taula, seinale) argidunaren kontrako mobilizazio egunaren barnean kokatzen da.

Energiaren prezioen kariotzeak ofizialeak, tokiko kolektibitateak eta etxe guziak, prekarioenak barne, gogor kolpatzen ditu. Klima aldaketaren ondorioak ere gero eta agerikoak dira eta animatzen gaituzte lehentasunen ematera eta neurritasunera. Testuinguru horretan, energia xahutzea oraino onartezinagoa bilakatzen da” oroitarazi du Biziko Antton Harignordoquy ekintzaileak. 2020an argitaraturiko txosten batean, ADEME erakundeak 2 m²-ko pantaila baten kontsumoa 2.000 kWh/urtean estimatzen zuen, etxe bateko urteko kontsumoaren heina kasik (berokuntza eta ur beroa kanpo).

2019an, 55.000 publizitate-pantaila digital baziren (neurri ezberdinetakoak) Frantses Estatuan, 2017an 40.000 zirelarik, bi urtez ia % 40ko igotzea [1]. “Ipar Euskal Herria bere zenbait herritan ez da publizitate pantailen inbasioaz babestua. Energia beharrik gabe kontsumitzen dute, gure bizi-ingurunea eta gure irudimena kutsatzen dute, damutzen da RAP edo Publizitate Oldartzearen Kontrako Erresistentzia elkarteko Elise Ayrault. BVAren azken inkesta batek adierazi du frantsesen % 85 espazio publikoan ikusgai diren publizitate-pantaila digitalaren kopurua murriztearen alde dela, % 54k beren debekua onartzen dute, jadanik 59.000 pertsonek baino gehiagok sinaturiko herritarren petizioak galdaturik.

Euskal Elkargoak bere Herriarteko tokiko publizitate araudia (RLPi) plantan ematea erabaki du. Tresna honek Estatu mailako legeria lurraldearen erronketara egokitzea eta publizitatea mugatzea ahalbidetzen du. Ipar Euskal Herriko RLPiaren lantzea publizitate euskarri motei buruzko ikuspegi zehatza eman behar duen diagnostiko fase batekin hasi berri da.

Heldu den Ipar Euskal Herriko RLPi-ak egungo erronkei erantzutea eta Ipar Euskal Herriko 158 Herriko Etxeetan bizi-ingurune atsegina eta gerizatzailea bermatzea nahi dugu, Nantes Metropôle-k egin berri duen maneran, iragartzen du Paysages de France elkarteko Gérard Campagnek. Jadanik adierazi dugu prozesu demokratiko honen garapen-fase ezberdinetan parte hartzeko gure motibazioa.

CADEko Victor Pachonek erran du “Euskal Elkargoko hautetsiei galdatzen diegu publizitate argidunak debekatzeko, lantzen hasi berria den Tokiko publizitate araudian. Horrez gain, dei egiten diegu auzapezei prozesu demokratiko honetan afixazain batekin kontraturik ez sinatzeko. Herriarteko Tokiko Publizitate Araudian, publizitate argidunen debekatzea, sekulan baino beharrezkoagoa da!

Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektibo

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video