Euskara gara

Espainiako Erkidegoetako 2025eko Presidenteen Konferentzia

PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori ukatu nahi digu Madrilgo Erkidegoko Diaz Ayuso presidenteak. Gure izatea. Gaztelania eginez espainiarrak izan gaitezela eta uko egin diezaiogula euskarari, uko egin diezaiogula gure izateari, espainiarrak bakar-bakarrik izateko.

Espainiako inperialismo linguistikoak beste erasoaldi bat antolatu du Espainiako Erkidegoetako 2025eko Presidenteen Konferentzian. Lehendakariak euskaraz egin duenean, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak uko egin dio bere belarrietatik gaztelania ez den beste hizkuntza bat entzuteari eta alde egin du euskara entzuten zen aretotik, espainiarra ez den gure izatea ukatuz eta mespretxatuz. Espainiarrak ez diren izate guztiak eta izate horiei lotutako hizkuntza guztiak ukatzen, baztertzen eta mespretxatzen ditu Espainiako inperialismo linguistikoak.

Inperialismo linguistikoa espainiarren artean oso zabaldua eta barneratua dagoen ideologia dugu. El Español hedabidearen arabera, espainiarren erdia baino gehiago, ٪ 56,6, ados dago Madrilgo presidentearen jarrera ukatzailearekin.

Espainiako inperialismo linguistikoak espainiarra izateko hizkuntza bakarra gaztelania ezartzen du eta inposatzen du estatuko egitura sozial eta politikoaren luze-zabalean. Baina Espainiako gainontzeko hizkuntza gutxituetako hiztunei gezur handi bat sinetsarazi nahi die: gaztelania bakarrik hitz eginez izan daitekeela euskaldun, katalan, galiziar edo Espainiako beste edozein herritakoa. Gaztelania ez den beste hizkuntzarik ez dela jakin eta egin behar euskaldun, katalan, galiziar, aragoiar edo asturiar izateko eta sentitzeko. Espainiar izateko, ordea, gaztelania jakitea legezko betebeharra da Espainiako inperialismo linguistikoarentzat. Eta legezko betebehar hori, gainera, ez dago bigarren mailako lege batean jasota, legerik garrantzitsuenean baizik, Espainiako Konstituzioan.

Inperialismo linguistikoak  hizkuntza bakarra onartzen du komunikaziorako, bizikidetzako eta elkar ulertzeko. Gainerako hizkuntza guztiak herritarrak zatitzeko, banatzeko eta elkarbizitza kaltetzeko direla diote inperialismo linguistikotik.

Gurean, ordea, zatitzaileak eta baztertzaileak, Euskal Herria itotzen duten bi inperialismo linguistikoak ditugu. Horiek zatitzen dute euskaldun jendea frantses-euskaldun eta espainol-euskaldunen artean. Bi inperialismo linguistiko eta linguizida horietatik euskaldun jendearen zatiketa, banaketa eta isolamendua datorkigu. Euskarak elkartzen gaitu eta auzoko bi erdarek, berriz, elkarri bizkar emanda jartzen gaituzte.

Gutarik bakoitzak anitz hizkuntza ukan ditzake, euskarak gu baizik ez gaitu. Eta gutarik bakoitzak, gure izateari eusteko, euskara baizik ez dugu. Euskara gara.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *