Euskara legez menperatua

Hizkuntza subiraniarekin batera dabil, XVI. mendeko Pizkundetik bederen. Hizkuntzaren garapena, eta lehenik iraupena Estatuaren menpe dago. Horren etsenplu bikaina dugu frantsesa: erregeren hizkuntza zen, ondorioz errepublikaren hizkuntza da. François 1.ak inposatu zuen erresumako akta eta dokumentu publiko guztietarako Villers-Cotterêtseko ediktuaz (1539). Latinaren aurka egin zuen, baina geroztik Frantziako Estatuak « eskualdeetako hizkuntzen » zokoratzeko baliatu du.
Lehen errepublika saiatu zen hizkuntza horien osoki ezabatzera. Xede hilgarri horren burutzeko ez zuen aski luzaz iraun. baina Terrore denborako lege zorrotz batzuk oraino bizirik daude. Geroztiko frantses errejimen ezberdinek euskara zokoraturik atxiki dute, frantses bakarra inposatuz bizi publiko guztian, Helburua ez zen frantsesa « eskualdeetako hizkuntzei » gehitzea, baina horien lekuan sartzea, horiek ezabatuz. Frogatzat dokumentu ofizial andana gaitza badago, agertzen dutenak frantsesa behar zela « substituer à la langue basque ». Berant, oso berant, Frantziako Errepublikak fazismo linguistiko baten antza zuen ukapenari azken bat eman dio « eskualdeetako hizkuntzak » hein batean onartuz, eta pixka bat laguntzen ditu galderei erantzunez, baina behar litzatekeenetik zinez urrun gaude.
Espainia liberalago agertzen da, baina ezinbestean horretaratu da nahiko berantean, abertzale mugimenduen bultzada biziak beharturik. Gaztelaniaz beste hizkuntzen zapalkuntza Francorekin gogortu bazen ere, aspaldian hasia zen, bereziki XVIII. mendean, Bourbon familiako errege berriek beste hizkuntza guztiak debekatu zituztelarik espainiar inperio zabalean.
Gaur euskarak egoera ofizial ezberdinak ditu hiru euskal eskualdeetan. EAEn du araudirik onena. Hor koofiziala da gaztelaniarekin batera, iduriz horren berdinean, ezen Espainiako Konstituzioak dio « también ofizial » dela. Haatik herritar guztiek gaztelaniaz jakin behar dute, ez omen tokiko hizkuntzaz, « también » horrek stricto sensu aditzera emanarren: interpretazio ofizialak ez du hitz hori kontuan hartzen erranahi betean. Beraz euskara gaztelaniaren azpitik dago. Frankismo denboran jasan zuen bortxazko atzerapena kontuan hartuz, euskal instituzio publiko batek diskriminazio positibo pixka bat egiten duenean, berehala norbaitek auzitegira jaulkitzen du, eta hor epaia beti euskararen aurka doa.
Sartaldeko herritar gazteek euskara eskolan ikasten dute, Unibertsitate publiko ala pribatuan toki zabala du, baina gero karrikan guti entzuten da: gaztelaniaren tsunamiak estali nahi du, Espainiako gobernuaren eta espainiar indar nazionalisten berme osoarekin. Beraz euskal botereen eragina hein bat mugatua geratzen da. Baina hor ez baleude, euskara hilzorian genuke Baskongadetan ere: hori bederen ekidin diote gobernuak, hirur diputazioek eta udalerri askok, euskaldun xaharren joatea gaindituz, eta galdua zuten toki batzuetan hizkuntza berpiztuz, bereziki Araban, hango Errioxa barne.
Nafarroa Garaian euskararen politikari dagokiola, eskuineko alderdiek Foru Erkidegoko lurraldea hiru zatitan banatua dute. Gipuzkoari junto dagoen ipar-sartaldean euskara koofizial dago EAEn bezalaxe, ber abantaila, muga eta nekeziekin. Erdigunean, Iruñerrian, toki eskasagoa du bizi publikoan, eta ber indarrek ahal dituzten oztopo guztiak jartzen dizkiote, adibidez euskarazko klaseen edo elebidunen irekitzeko tenorean. Noaindik Ebrora ofizialki lekuz kanpo dago, legez arrotza da, batzuentzat etsaia ere.
Akitaniako Baskonian Frantziako legez euskara hizkuntza pribatu bat da. Konstituzioko atal urrun batek dio : « Les langues régionales font partie du patrimoine de la France. » Baina praktikan, artikulu horrek inolako eskubiderik ez digu ematen. Beraz ondare hil batez ari zaigula dirudi. Haatik Europaren presiopean eta ikastolek akulaturik, Frantziako Errepublika bere hetsiduratik pixka bat atera zaigu berriki, euskarari toki bat utzi dio etxetik kanpo, eskasa bada ere. Eskola publikoan eta kontratupekoan nahi dutenek ikas dezakete, haatik inor ezin da ikastera behartu. Departamenduko seinaletikan sartua da, IGNeko mapetan ere bai. Instituzio publikoek laguntza batzuk ekartzen dizkiote Euskararen Erakunde Publikoaren bitartez. Euskal Hirigune Elkargoak bere mailako ofizialtasun bat ematen dio frantsesa eta gazkoinarekin batera. Baina badakigu Elkargoak ahalmen mugatuak dituela, EEP delakoak bezala, eta beharrik hor dugu euskal elkarte pribatuen lan eskerga. Hori gabe hizkuntza hilzorian genuke, baina horrekin ere biziraupena ez du oraino segurtatua.

Baina legerik beharrena,
euskaraz mintzatzea dugu.

Azkenean, 2021eko maiatzaren 21etik, Molac bretoi diputatu nazionalaren izena dakarren legeak babes ofizial bat ekartzen die « eskualdeetako » hizkuntzei. Praktikan ahalmen gehiago ematen ote? Laster ikusiko. Baina gehienik eskas eta falta zaiguna, euskaraz mintzatzea da. Hori bederen gure meneko dugu. Beraz badakigunak euskaraz mintza gaitezen beti badakitenekin: hortik urrun gaude.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Euskara legez menperatua »

  1. Epe laburrean horrelak neurriak hartu beharko genituzke euskeraren alde:

    Bizkaia Araba eta Gipuzkoan euskara eta gaztelera benetako mail batean ezartzea; benetako koofizialtasuna alegia, gaztelera eta euskara jakitea derrigorrezko izatea, lanarako eta bertan egoitza nagusi duenarentzako.

    Nafarroan zonifikazioa bukatzea lehenik, eta gero euskara derrigorrezktu EAE egingo den bezala.

    Iparraldean, erdaldun eta erdaldundu asko direnez gero, berehala bi hizkuntzen derrigorrezkoa zailago badirudi. Baina lehenik euskara dakigunok, euskaldun berriok zein zaharrok, erabili behar dugu, bai mintzatuz baita idatziz ere. Horrela ohartuko dira erdaldunak euskara bizirik dagoela eta iraun nahi duela. Xarnegu herrian gaskoineraren arazoa badago. Baina kaskoinarren gehiengoak ez du motibaziorik erakusten Peyracen hizkuntza kontserbatzeko. Askok esaten dute Angelu ez dela Euskal Herriko baizik eta Gaskoinako, baina ez dute interesik gaskoineraren alde. Calandretarik ez dago Angelun. Iparraldean ikuskorrago izan behar du euskarak, bereziki bideko senalaketan; nire ustez herri izen guztiak euskaraz bakarrik idatzirik izan beharko lukete, eta frantsesezko itzulpena euskarazko izena oso desbedina dagoelarik agertu beharko luke; adibidez : Hendaia(Frantsezkoa ezarri gabe); Donibane Lohitzun/Saint Jean de Luz.(Frantsesezkoa ezarriz)

Les commentaires sont fermés.