« Fan Hemendik! » flashmoba

PrintFriendly and PDF

2014ko « Fan Hemendik! » egunean, ekainaren 14an, Espainiako segurtasun indarrek Euskal Herritik alde egin dezaten galdatzeko, Oñatiko Guardia Zibilaren kuartelaren aintzinean egin da flashmoba arrakastatsu bat.  Laugarren urtea Oñatin « Fan Hemendik! » eguna egiten dela, eta antolatzaileak kontent ziren berrikuntzek ukan duten erantzunarekin.

Oñatin bereko eta Debagoieneko beste herri batzuetako jendea ez ezik, urrunagotik etorritakoek ere parte hartu dute ekitaldietan (Azpeititik edo Altsasutik joandakoek).

Hainbat berrikuntzekin egin dute aurten « Fan Hemendik! » eguna Oñatin, eta antolatzaileek berrikuntzon balorazio positiboa egin dute. « Oso gustura gaude. Goizeko jolaspoteoak, esaterako, erantzun ona izan du. Bazkaltzeko ia 400 pertsona elkartu gara, eta tabernetan egindako kontzertuak ere oso ondo joan dira. Egin dugun flashmob-ak eguna borobildu du » adierazi du Fan Hemendik! batzordeko kide den Julen Romaratezabalak Goiena.net-i.

FanHemendikFlashmob-a izan da, hain zuzen ere, Guardia Zibila Oñatitik eta Euskal Herritik joaitea galdegiteko helburu duen egunak aurten izan duen berrikuntza deigarrienetako bat. 19:30ean abituta « Fan hemendik. Utzi bakean » leloa zeraman pankartarekin manifestazioa Guardia Zibilaren koartelera heldu denean egin dute, Ertzaintzaren begiradapean. Egurra Ta Kitto taldearen Errefusa kantua erabili dute flashmob-erako, eta azpimarratzekoa da taldekoak ere bertan egon direla.

Flashmob-a bukatzean, berriz ere indartu dira txistuak eta Guardia Zibila joan dadin eskatzeko oihuak, eta ondotik, txosnagunean bukatu da manifestazioa.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video