“EHZrendako nik egindako kanta Ferminekin grabatzea, benetan hunkigarria…”

_DSC5222
Fermin Muguruza & Jurgi Ekiza

Willis Drummond-en ezaugarri eta ibilbideari buruz aurkezpen bat egin behar bazinu?

Willis Drummond kasik 10 urteko rock talde bat da. Musikalki « rock » egiten dugula erraten dugu, rock-a estilo musikala bat edo itxura bat baino, energia edo sentimendu bat bezala ikusten baitugu, eta hori da gure musikan ematen duguna.

Gure influenziak ainitz dira, azken finean, ene ustez, bizitza osoan entzuten dudan gauza bakoitzak baitu sentsu batean ala bestean bere eragina ene musikan. Influenzi guzien artean, batzu gehiago nabaritzen dira beharba gure musikan. Aldibidez rock australianoa, zaharra gaurkoa bezala (ACDC, New Christs, Beast of Bourbon, The Drones, etab.), 90. hamarkadako Seattleko eszena, « grunge » deizten zena (Nirvana, Pearljam…) edota Washingtoneko Fugazi taldea, eta nola ez gure bizitzan zehar hain beste entzun ditugun Euskal Herriko talde ainitz,… Egia errateko, ez zait batere gustatzen izenak ematea influenziak aipatzeko, konparaketa ez baita bide egokia musikaz hitz egitea ene iduriko… baina hola irakurleak nunbait kokatuko gaitu bederen.

Taldearen ibilbideari itzultzeko, espantu izan gabe, erran dezakegu beti aintzinatzen den talde bat dela Willis Drummond, eta etenik gabe ibiltzen dela. Talde sortu eta biziki laster hasi ginen jotzen, lehen data Heletako « Aguerria » ostatuan izan baitzen 2004ko abenduan… Hurrengo astean erosi genuen gure lehen furgoneta (hori baita benetako rock talde bat izatearen froga!! jejeje..) eta bigarren konzertua Parisen eman genuen…

pegata3Hortik ez gira gelditu. Hastapenetik helbura zen ahal bezain bat jotzea, eta iparraldea zeharkatu dugu… 2007an atera genuen gure lehen diska (« Anthology », Autoprod) eta horrek ireki zizkigun hegoaldeko ateak, Irun eta Gasteizetik hasiz… Eta gero konzertu batek ekartzen baitzuen beste bat, etab… 40 bat konzertu eman genituen urtean… eta erritmoa ez da geroztik gelditu! Eta konzertuetaz gain, diskografia ere osatu dugu. 2009an « Willis Drummond » diska izan zen gure lehen erreferentzia « Bidehuts » disketxearekin, 2010 publikatu genuen zuzenezko bat « Zuzenezkoak#2 », eta 2011an « Istanteak » gure 3. estudioko lana. Joan den azaroan argitaratu genuen gure azken diska (A ala B, Bidehuts). Paralekoki, birak egin ditugu (Belgika, Katalunia, Galizia, Espainar Estatua orokorki) eta Euskal Herriko xoko guzietan jo: gaztetxe, txosna, kafe antzoki eta festibaletan… Gaur egun, taldea gure bizibidea da (arrazoi ezberdinengatik, « lanbidea » ez baita hitz aproposa…), eta ari gira « A ala B » aurkezten eta defenditzen leku guzietan… Fase goxo batean girela erran dezakegu…

EHZ Festibala zer da zuretzat?

EHZ segitu dugu hastapen hastapenetik… Rafa-k (beste gitarrista) « Skunk » taldean jotzen zuen « Willis Drummond »-en sartu aintzin, eta hau da seguraski EHZan gehienik jo duen taldea, jajaja! Niretako, personalki, festibalak garrantzi ainitz izan du ene bizitzan. Bigarren ediziotik egon naiz kasik urtero… lehen urteetan festibalier bezala, eta ainitz gozatu dut aukera eman baizidan kriston konzertuak ikusteko, eta festibalen mundu eta giro hori deskubritzea, EHZ euskal herriko eta eskualdeko lehen festibaletakoa izan baita…
Baina musika baino gehio, espiritu bat zen festibala eta biziki laster izena eman nuen laguntzaile izateko festibalean bertan, edota muntaketa edo desmuntaketan. Esperienzia biziki baikorra izan da, bai enetako, baita gazte ainitzentzat ere.
Uste dut festibala izan dela ate bat jende ainitz militanziara ekartzeko, hitzaren sentsu noblean, hots, elkartu eta elkarrekin bataiatu zerbait baikorra, konkretoa eta efikaza (zenbat gauza finanziatu du festibalak??) egiteko… Arduradun ere ibili naiz zenbat urtez… eta gero berriz laguntzaile arrunta bezala… eta azkenik joan den urtean, festibalier arrunta bezala berriz ere…
Musikari bezala ere, aukera izan nuen jotzeko Arrosako garaian, muntatu genuen lehen taldearekin (Berri Beltzak), eta gero, « Willis Drummond »-ekin, bai Idauze Mendin, bai Heletan, Manu Chao eta Emir Kusturitza artean. Plazer bat da aurten itzultzea festibalara, gure diska berria aurkeztera… konzertu berezia izanen da gainera, aurtengo festibalaren abestia guk egin baitugu, Fermin Muguruzarekin… eta bera ere festibalean egonen da, beraz…
Baina ene pena bakarra da ezingo dugula egon asteburu osoan, beste konzertu bat baitugu larunbatean…

Konda ezaiguzu pixka bat gehiago Willis Drummond-en aurtengo parte hartze berezi horri buruz, hots festibalaren abestia Fermin Muguruzarekin egiteari buruz… 

Bai, experienzia ederra izan da… Alde batetik pozik baiginen gu ere festibalaren historian gure marka uztea bistan da… Baita plazer eta ohore handia izan baita Ferminekin egitea abesti bat. Beti kontatzen dut « Negu Gorriak« -ek eman didala benetako gogoa talde bat muntatzeko… eta Negu izan da ere euskara berriz ikastera erakarri nauen faktoreetatik bat, nik musikaren bidez sentitu baitut sakonki ene « euskaltasuna« … Beraz, 15 urte berantago, Fermin Muguruzarekin egotea estudio batean, nik egindako kanta bat grabatzen, EHZ festibalarentzat gainera… Benetan hunkigarria…

Fermin Muguruza  & Willis Drummond
Fermin Muguruza & Willis Drummond

EHZ 2013ri buruz zerbait azpimarratzeko bazinu?

Bah… gogo handia gune berria ikusteko.. Garro gazteluaren ingurua izigarri polita da, eta zinez, biziki aproposa iduritzen zait festibala batentzat. Gainera, guretzat leku berezia da, talde kideok, elgarrekin edo txandaka bizi izan baigira Basoitian (Lekorne-ko auzo bat) dagoen etxe batean, eta bertan genuen ensaio lokala… Beraz, beti konsideratu dugu etxe hori taldearen etxea bezala. Aski irringarria da etxe hori utzi dugun urtean lekornera itzultzea, konzertu bat emateko, gure « Lekorneri agurra » balitz bezala!

EHZ 2013 - Garroko jauregian
EHZ 2013 – Garroko jauregian

Musikalki, interesgarria iduritzen zait programazioa, Euskal Herriko eszenak badu leku ederra, eta talde gazte batzuei aukera polita ematen zaie ere, hori gero eta guttiagotan gertazten denean beste lekuetan: « Belako », aldibidez, da talde bat absolutoko ikusi behar dena ene iduriko. « Herri oihua »-rekin ezena konpartitzea gertatu zaigu ere, eta zinez talde ona!! Nik gainera nahi nituen ikusi Keny Arkana eta Anestesia, eta hauek ere ostiralean dira, beraz, xantza piskat-ekin, lortuko dut haien performanziak ikustea… Larunbateko programazioa ez dut zehatzki begiratu, bainekien ez nintzela egonen, eta beraz, nahiago dut ez jakin zer huts egiten dudan… jejeje… Beste talde batzu ikustekoak dira absolutoki hala ere, kartel buruak ez izan arren: Capsula, edo Le Mutant aldibidez…
Igandearentzat, entzun dut kantaldi handi bat izanen zela, kantari ezberdinekin. Idei biziki ona iduritzen zait… ea Lekorneko igandeak berriz hartzen duen Arrosakoaren zaporea… Eta musikaz aparte, untsa ulertu badut, leku gehio emanen zaio auzolanari, aktibitate parte hartzaileei, eta bertako janaria eta edariari… Uste dut duela zenbat urte hasitako zerbait dela, bainan « festibala areto » batean berriz egoteak, eta ez herri barne batean, lagunduko du ene ustez eguneko aktibitateak eta holako ekintzak argian ezartzen… Egia errateko, orokorki ber-pizte sensazio hori biziki goxoa eta pizgarria iduritzen zait…

Festibalari buruz, xehetasun guziak ukaiteko klika hemen www.enbata.info/articles/ehz-eh-amesten-dugun-bezala-elkartuztazuolanaz-eraikitzen-hasteko/ edo behereko irudietan :

EHZ Festibala

EHZ Afitxa

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).