Frantzia eta arabiera

Frantzia&ArabieraIrain asko jasan behar izan dituzte joan den astean Korsikako bi maisuk, haien eskolako bestan ikasleei John Lennon zenaren kantu bat arabieraz abestu arazi nahi ziotelako; arabieraz gainera, korsikeraz, frantsesez, alemaneraz eta espainieraz abestuko zuten bakeari buruzko kantu famatu hori.

Gaur munduan dauden liskarrak direla-eta, ez baita gauza txarra hizkuntza askoz bakeari buruz kantatu nahi izatea. Ekintza hori baikor izan arren, hura baliatu zuketen batzuek Korsikako abertzaletasuna zikintzeko, arrazakeria eta herri minorizatuen abertzaletasuna zaku txar berean jartzeko. Hala ere, gai honi buruz agertu ziren « twit » eta sareko komentarioak ikusirik, Korsikako abertzaletasuna edo nazio errebindikazioa auzian ez dagoela bistan da, erasoak arabieraren aurka bakarrik izan delako.

Frantziako Estatuko jende askorentzat arabieraren aurka izatea eta islamaren kontra izatea elkarrekin uztarturik badabiltza. Duela bi mende euskara bezala, fanatismoaren hizkuntzatzat jotzen dute arabiera batzuek. Frantziako sasi islamisazioa eta arabizazioa « min » berdintzat jotzen dituzte. Hexagonoan dauden musulmanen artean, muturreko integrista batzuk izan arren, ezin daiteke esan dagoen kopuru txikia (4,7 milioi) beste herritar guztiak (62 milioi) arabizatu eta islamisatzeko gai denik. Hori da islam-fobiaren mamua. Arabiar jatorria duten jende guztiek Frantziako Estatuan gaurkoz hizkuntza ofiziala bakarra den frantsesaren ikasteko beharra ulertu, eta sentitzen dute, arbasoen hizkuntzari zuzenki amodio bat askok ematen dion arren. Arabieraren egoera soziolinguistikoa horrela izanik, bertakoa arabizatzeko arriskurik ez dago beraz. Bertako hizkuntza minorizatuek ofizialtasun gehiago lortzen badute, indar gehiago hartzekotan, arabiar jatorrizko haur andana bat bertako hizkuntzaz irakaskuntza ematen den eskoletara segurik ibiliko da. Nik neuk duela berrogei urte katalanera eta bretoiera ikasi zuten aljeriar etorkin batzuk ezagutu nituen, eta haiek kasu hain arraroak ez daitezke izan.

Arabiera eta islamari buruz jarrera desberdinak ukan zituzten Frantziako gobernuek urtetan zehar. Hizkuntza eta erlijio horren alderako jarrerak aldatu dira herri arabiar musulmanek Frantziarekiko zuten menpetasun mailaren arabera. Aldaketa horren data kritikoa 1962-garren urtean izan da, Algeriak eta hainbeste Afrikako koloni ohiek guztiek beren independentzia lortu zutenean alegia. Hasiera batean, Algeria konkistatu ondoren Ipar Afrikara joaten ziren militarrek arabiera ikas zezaten agintzen zuten Napoleon III garrenaren arduradunek. Baina kolonizazio konkistatzailearen azpijokoan baizik ez zetzan jokabide sasi diplomatiko hori, gero Aljeria bortxaz frantsestera saiatu baitzen Pariseko boterea; mende batez beranduago magrebtar eta afrikar andana bat Frantziako Iparraldera eta Alemaniara igorri zituen Frantziako Gobernuak, eta zoritxarrez gatazka gune gogorrenetara. Garai gogor haietan ez zitzaien deseroso Frantziako agintariei meskiten eraikitzea eta arabieraz soldadoetxeetan entzutea, gerla egiteko jende asko behar baitzuten. Oportunista zen beraz arabiera eta erlijioaren aldeko jarrera hori. Algeriak independentzia lortu ondoren, ahozko erasoak entzunak izan ziren Frantziako politikari eta jendea askorengandik estatu berriaren arabizazioaren aurka, frantsesera herri honetan « hizkuntza arrotza » bihurtuko zela salatuaz, eta Algeriak bere « iraganaldi kulturalari » uko egin nahi ziola deitoratuz. Arabizazioa orain arte behintzat igurikatu zuten arrakasta lortu ez zelarik, bigundu da Frantziako jarrera erasokorra, baina frankofoniaren elkargoan sartu da herri arabiar hau arabierak indar gehiago duen bi estatuk inguraturik izan arren.

Etorkizun hurbil bati begiratuz, Frantziako eskoletan ingelesa, alemanera edo gaztelera bezala irakatsia izan beharko luke arabierak, euren sustraiak galdu nahi ez dituzten arabiar jatorrizko ikasleek ikas lezaten, eta besteek Iraketik Marokaraino harremanetarako indarra hartzen duen hizkuntza bat, haien ofiziorako behar izatekoan ikas lezaten.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).