Frantziar nazionalismoaz

FrantziarNazionalismoazFrantziar gehixenek nazioaz duten ikuspegia honela laburbil nezake zenbait puntutan. Estatua eta Nazioa bat daude. Sinonimoak dituzte Herria, Aberria, Populua, Ziutatea (le Pays, la Patrie, le Peuple, la Cité). Denek adiera berdina dute. Halaber “citoyenneté” ala “nationalité”, gauza bera da. « Autonomia” eta “independentzia” sinonimoak dira. Estatala “national” da, estatal ez dena “régional” edo “local” da : adibidez euskara hizkuntza “régional” bat da, Eusko Jaurlaritza gobernu “régional” bat da, ETB telebista “régional” bat da, Iparraldeko berriak “local” dira…

Errepublika eta Frantzia bat daude frantziar gehixenentzat. Kasik denek Errepublika onartzen dute. Beraz politikari batek azpimarratzen duelarik bera zein errepublikanoa den, zein “républicain”, horrek adierazten du ezkerreko nazionalista gogorra dela. Horren etsenplu nabaria eta karikaturala da Jean-Pierre Chevènement, defentsako eta gero barne arazoaetako ministro ohia.

Errepublika bat eta ezin zatitua da ofizialki. Frantziar ideologian, federalismoa munstrokeria bat da, barnean bezala kanpoan, zinez Frantziako Nazioaren etsaia. Ofizialki “le droit du sol” da frantziar izateko kriterioa.

Baina ustekabean, odolaren eskubidea ere hor dago: frantziar aita-amen haurrak automatikoki frantziarrak dira, atzerrian jaiorik ere.

Praktikan horiek dira bi kriterio nagusiak: lurra eta odola. Renanen ikuspegi bolontarista teorian indartsu dabila, praktikan askoz ere gutiago.

Sail horretan, Frantzia ez da berak nahi zukeen bezain eskuzabala. Errepublika oso laikoa da ofizialki. Haatik laikotasunaren mugak agerian daude: Estatuko buruzagien hiletak ardurenean Eliza Katolikoan egiten dira, adibidez Mitterrand presidente ohiarenak… Bestalde musulmanak gaizki ikusiak dira, eta ondorioz asko dira Turkia Europa Batuan onartu nahi ez duten frantziarrak. Egia da kasu berezi horretan beste arazorik ere badagoela : gaurko turkiar gobernuaren demokraziarik eza.

Errepublikako hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da. Hizkuntza unibertsalista da, bereziki aberatsa, logikoa eta kontzeptuala. Eskualdeetako hizkuntzek ez dute Victor Hugo bezalako idazle handirik; hizkuntza konkretuegiak dira, ideietarako arras desegokiak, zientziarako halaber. Hizkuntzen eurokarta baztertzen du Frantziak.

Berriki arte, historiaren irakaspena oso nazionalista izan da. Orain nazionala da. Barneko nazionalitateen historiak ez du hor lekurik, badirenik ere ez da aipatzen. Historia bakuna da. Minoria nazionalik ez dago Frantziako Errepublikan. Frantziar guziak berdinak dira. Frantziar ikuspegian, denak identikoak dira.

Frantziar askok Errepublikako presidentearen botere pertsonal eta guziz bertikala onartzen du. Horrekilako harreman zuzena eduki nahi du, bitartekaririk gabe. Frantzian historikoki anti-parlamentarismo puntu bat badago, ziklikoa, gorabeheraka dabilana.

Frantziar ertainak ez daki zein nazionalista den

Frantzia Giza Eskubideen Aberria omen da, “la Patrie des Droits de l’Homme”, eta “le Pays des Lumières”. Irakasle ona da, baina bere hitza ez du beti betetzen. Frantziarra unibertsalista porrokatua da, baina edonoiz “l’exception française » delakoari dei egiten dio, bereziki bere kultura bereziaren zaintzeko eta bere monolinguismoaren justifikatzeko. Baina Frantzia ez ote da mundu osoan herrialde unibertsalista bakarra? Beraz kontraerranik ez dago…

Frantziar ertainak ez daki zein nazionalista den. Bere ustez patriota guziz normala baizik ez da. Bere nazionalismoa hitz unibertsalistaz beztitzen du federik hoberenean, kasik inozoki. Besteen patriotismoa nekez uler dezake, nazionalismotzat ikusten du.

Oroz gainetik, abertzaletasun ez estatala guziz anormala zaio, bereziki Europan, eta nolaz ez Frantzia eternalean. Norbait ez dela frantziarra izan nahi, ezin zaio buruan eden eta kabitu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).