“Gazte langileon gida”


Xuti Gazte! antolakundearekin batera “Gazte langileon gida” aurkeztu du LAB sindikatuak Lan munduari lotutako oinarrizko ezagutzen berri modu errazean izatea ahalbidetuko duen tresna izango da, betiere, kolektiboaren garrantzian azpimarra jarrita. Gazteen artean prekaritatea agerikoa da, askok lan baldintza kaxkarrak baizik ez dituztelako ezagutu; soldata apalak, kaleratzeak edota kontratu gabeko lanak, adibidez. Horrez gain, krisiek zein azken urteotako lan eta erretreta erreformek egoera okertu baino ez dute egin.

Hori dela eta, LAB sindikatuak eta Xuti Gazte!-k elkarlanean sortu dute Gazte langileon gida, ezagutu beharreko oinarrizko informazioa dakarrena; izan ere, jakina da ustez bermatuta dauden hainbat eskubide ez direla errespetatzen, eta gidak horiek borrokatzeko tresna izan nahi du. Hala ere, aurkezpenean azpimarratu dute, gutxieneko eskubide horiek lortzeaz harago, prekaritateari eta sistema kapitalistari aurre egitearen beharra. Hala, borroka lantokietara, ikastetxeetara, karriketara eta beste eremu guztietara eramateari garrantzia eman diote.

LABen izenean aritu diren Joana Urrutik (Ipar Euskal Herriko Zerbitzu Pribatuetako arduraduna) eta Heren Muruagak (Ipar Euskal Herriko Industriako arduraduna) nabarmendu dute gazteen lehen kontratuak prekarioak izan ohi direla: ikastaroak, kontratu mugatuak, denbora partzialekoak… Hori gutxi ez, eta usutan adin ezberdintasunak nagusiarekiko menpekotasun harremana areagotzen du.

Bada, liburuxka honetan laburbildu dituzte jakin beharreko hainbat kontu. Gainera, zuzenbidea aldakorra denez, gida noizean behin eguneratu egingo dute.

Langile gazteen gida honek bederatzi puntu nagusi biltzen ditu:

1. Lan kontratua: Lan kontratuaren definizioa eta halakoak irakurri eta ulertzeko gakoak, zehaztuz zein klausulatan arreta eman behar den.
2. Kontratu bereziak: Askotan kontratu bereziak izenpetzera bultzatzen dituzte gazteak, eta horien berezitasunak argitarat ateratzen ditu gidak.
3. Lansaria eta paga orria: lansariaren inguruko eskubide zein arauak eta paga fitxak dituen atal ezberdinen azalpena, adibideetan oinarrituta.
4. Lan denborak: Lan denborari buruzko oinarrizko informazioa
5. Atseden denborak: Atseden denborei buruzko arauak, adingabekoen muga bereziak, eta abar.
6. Opor ordainduak: Opor ordainduen oinarrizko printzipioen azalpena.
7. Lan geldialdiak: Lan geldialdiei buruzko informazioa; batez ere, lansarian ekartzen dituzten ondorioak kontuan harturik.
8. Kontratu bukaerak: Molde ezberdinen azalpena eta dituzten ondorioena; langabeziari dagokionez, esate baterako.
9. Kolektiboaren garrantzia: Kolektiboki antolatzeko existitzen diren aukerak mahai gainean jarri dira gidan.

Izan ere, sindikatuarentzat nahiz gazte antolakundearentzat horixe da eskubideak errespetatu zein berriak irabazteko tresnarik eraginkorrena. Gidan askatasun sindikalari, langile ordezkaritzari nahiz greba eskubideari buruzko azalpenak bildu dira.

Langile gazteon gida linean kontsultatzeko, klika hemen!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).