Grezian ere autodeterminazio eskubidea jokoan

syrizaSyriza-ren podere-hartzeak itxaropen handia sortu du, Europatik inposatuak zaizkigun politika neo-liberalei gogorki buru egitea erabaki duen lehen Herriak burua altxatu baitu. Troikak Greziatarreri inposatzen dizkien sakrifizioak Nazioarteko Diru Funtsak beste herrialde behardun batzuetan beti izan ohi duen jokamoldearekin parekatzen ahal dira.

Abertzale ezkertiar bezala
gure elkartasun beroena adierazi behar diogu Greziari,
finantza merkatuen diktaduraren parean,
Greziar herriaren borondatea nagusitzea baita
eramaten duen borrokaren funtsa.

Azken urteetan, diru freskoaren truke Troikak (Europako Banku Zentrala, Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa) “egiturazko” planak inposatu dizkio Greziari bat bestearen ondotik. Horien logika sinplea da : Estatuak arlo sozialari lotuak diren gastu publikoak zorrozki murriztu behar ditu, bere aitzinkontuetan zorraren ordainketak (interesek bereziki) hartu duen pisua asumitu ahal izateko. Azkenean, politika liberalen betiko  errezeta gauzatzen ari da Greziaren kasuan. Errezeta hori txoke-terapiaren errezeta da, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eskutik 80. hamarkadan heren munduari, edo 90. hamarkadan ekialdeko herriei inposatu zaiena. Greziaren kasuan txoke terapia biziki bortitza izan da, gerla batek eragin dezaken hondamendiaren heineko gainbehera ekonomikoa eraginez : 2010az geroztik ekoizpen industriala %30az apaldu da, Barne Produktu Gordina (BPG) %25az jautsi da, langabezia eta pobrezia ikaragarri emendatu dira. Honen aitzinean lehen galdera da : ba ote zen beste biderik Greziarentzat eta Europako gainerateko herrientzat ? Dudarik gabe, bai !

Zilegitasun demokratikoa

Horren lehen adibidea Ekuador dugu. 2007an Rafael Correa podorera iritsi zelarik, Ekuadorreko zorra aztertu ondoan, zor publikoaren %70a zilegitasunik gabekoa zela dekretatu zuen. Beste kasu bat hurbilago : Islandia. 2008ko finantza krisiak bortizki kolpatu duen herri ttipi (350.000 biztanle) honetan bi erreferenduma antolatuak izan dira, herritarrei zorra osoki ordaintzearekin ados zirenez galdegiteko. Lehena, 2010eko martxoan, eta bigarrena 2011ko apirilean. Bi aldietan gehiengo zabal batek ezezkoan erantzun du. Ondorioz, zilegitasun demokratiko honetan oinarrituz, Islandiako Estatuak zorra osoki ordaintzea ukatu du, Islandian inbertituak diren finantza inbertsioei handik ihes egitea debekatuz, eta zorraren hainbat atal (adibidez kreditu pribatu batzuk) osoki ezabatuz. Neurri horien eragina oso baikorra izan da, Islandiako ekonomiak berriz  ora egin baitu, langabezia apalduz. Eta hain zuzen ere, Islandiak zorra osoki ordaintzeari uko egitea erabakitzen zuen momentu hartan, Atenaseko gobernua eta Europar instituzioen arteko negoziaketak tenkatzen hasi ziren. Ordu hartako gobernu-buru sozial-demokratak – G. Papandréou – Greziari inposatu murrizketa neurrien ondorio latzak irudikatzen hasi zen. Eta 2011ko udazkenean, G. Papandréou-k Grezian ere zorraren inguruko erreferendum bat antolatzearen mehatxua altxatu zuen. Honen aitzinean, A. Merkel eta N. Sarkozy-k G. Papandréou buruz-buru hartu, eta bere kargua uztera behartu zuten. Bere ordez, Europako Banku Zentraleko lehendakari-orde ohi bat lehen ministro gisa izendatua izanen zen (L. Papadimos). Azken urteetan inposatu zaion txoke-terapiaren ondorio ekonomiko latzengatik denek dakite Greziak bere zorra ezin duela osoki ordaindu.

« Erreforma » sozial berriak

Konstatazio honen haritik zintzilik gelditzen den bigarren galdera da, ezabatuko zaion zorraren partea nolakoa izanen den. Horri begira, zorraren parte baten ezabatzearen truke, Troikak Greziari egiturazko “erreformen” jarraipen maila bat inposatu nahi dio kosta ala kosta. Zergaitik ? Egiturazko “erreformen” bertan behera uzteak txoke-terapiaren erabateko porrotaren aitortza inplizitua suposatuko lukeelako.

Hortik aitzina, beste Herriek zergaitik segitu beharko lukete egiturazko plan horien gauzatzen ?… Hilabete hunen bukaerako Greziak 7,2 miliar euroko laguntza berri bat eskuratu beharko luke. Anartean, NDFri zor dizkion 1,6 miliar euro itzuli behar ditu. Syriza-ren gobernua eta Troikaren artean tirabira handiak egon dira iragan asteetan, azken honek laguntza berri baten truke “erreforma” sozial berriak exijitzen baitizkio : erretreten apaltze bat, BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) emendatze bat, hitzarmen kolektiboen ezabaketaren berrespena. Azkenean, akordio bat erdietsiko ote da ? Ageriko… Dena den, abertzale ezkertiar bezala gure elkartasun beroena adierazi behar diogu Greziari, finantza merkatuen diktaduraren parean, Greziar herriaren borondatea nagusitzea baita eramaten duen borrokaren funtsa. Hots, han ere, autodeterminazioaren aldeko borroka dugu jokoan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).