Ideien bataila eraman eta irabazi

El Khomriren lan lege egitasmoak bazterrak harrotu ditu,bilkura, eztabaida, lan uzte, manifestaldi etab. Protesta horiek ez dute ainitz pizatzen legearen aldekoen « bonbardaketa ideologikoaren » ondoan.

Gerla modernoan bezala da. Ofentsiba baino lehen, etsaiaren ahultzeko bonbardaketa masiboa behar da, haren determinazioa hausteko. Ideien alorrean taktika bera aplikatzen dute azken urte guzti horietan “erreforma” neoliberalak pasarazteko : bonbardaketa ideologiko masiboa. Oroitu, adibide gisa, 2013ko erretreten erreformaren kari errepikatzen zigutena, ebidentzia bat balitz bezala : “bizia luzeago denez gehiago lan egitea normala da!”.

Amets gaizto berdina pairatzen ari gara El Khomriren Lan legearekin. Zer da beraz aldi honetako ideia nagusia? Langileak babesten dituen lege, arau edo prozedura oro eta partikularki lan kodigoa, enpleguaren etsaia da. Lan merkaturen “zurrunak” langabezia iraunarazten du. Batzuen egoera “pribilegiatua”, sistematik kanpo egoteko beharturiko beste hainbat jendek pairatzen dute, berrikitan Trepalium telebistako fikziozko telesailak irudikatu bezala.

Bonbardaketa ideologiko masiboa jasaiten dugu buruzagien aldetik, ekonomilari ustez jakintsu batzuen ahotik eta nola ez hedabide nagusien bitartez. Noski ez gara diktatura batean bizi eta hedabide horietan noiztenka ahots kritikoak entzun edota irakurtzen ahal dira. Baina ikuspuntu minoritarioak bezala aurkeztuak dira, eredu “nagusia” indartzeko, haren izaera grabitatea bezain naturala aurkezteraino.

Katixima neoliberala

Bonbardaketa ideologikoa helburu zehatz batzuk betetzen ditu. Alde batetik “erreformaren” funtsezko xedea ezkutatu, helburu baikor baten bidez (kasu honetan enpleguak sortu). Bestalde arazoari (langabeziari) aterabideak pentsatzeko kuadroa mugatu, irtenbide posibleen aukerak erabat murriztu. Horrela hasieratik eztabaida faltsutu eta bideratua da. Legea kritikatzen dutenek “ez dute ongi irakurri”, “ez dute ulertu, pedagogia behar dute”. Nola debru izan daiteke proiektuaren kontra helburu hain onak izanik: enpleguak sortu, prekaritatean bizi direnak lagundu, gazteriari etorkizun hobeago bat eskaini… Alta nun nahi atxeman daitezkeen ikerketa ekonometrikoek ez dute baieztapena berresten.

Azken hamarkadako herrialde garatuen eboluzioan ez da korrelaziorik topatzen lan merkatuaren zurruntasun eta enplegu tasaren artean. Beraz egi borobil hori ez da errealitatean oinarritzen. Katixima neoliberalaren parte da : lan kostua tipitu, oinarrizko saria bezala, lan merkatua malgutu, langabetuei laguntzak murriztu, erretretako baldintzak gogortu, osasun xahuketak mugatu. Sozialistek gobernuan lerroz lerro aplikatzen duten katixima, CICE eta nagusientzako beste opariekin, 2013ko erretreta erreformarekin, osasun lege edota langabezi ordainsari lege proiektuarekin. Lan merkatua dute jomuga aldi honetan.

Katixima hori ez da zientifikoa,
kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere,
ideologikoa da erabat
interes konkretu batzuen zerbitzuko.

Bestelako pentsamendu baten beharra

Oinarrizko filosofia ezaguna da: enpresariek langileak ordaindu beharko lituzkete soilik haientzat lanean ari direlarik. Jendarte kohesioa segurtatzen duten gainerateko geriza sozialak fuera ! Edo bederen ahal bezainbat mugatu: erretreta, oporraldiak, eritasunaldiak, langabezia… Katixima hori ez da zientifikoa, kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere, ideologikoa da erabat, interes konkretu batzuen zerbitzuko. Ez da funtzionatzen, eta ez du sekula lortzen aldarrikatzen duena, enpleguak sortu, langabezia tipitu. Aldiz guztiz baliagarri eta emankorra da akziodunen etekin eta sarien arteko banaketa, lehenaren fagoretan aldatzeko. Bonbardaketa ideologikoaren ondorioz, arrunt ahulduak gelditzen gara erasoari erantzuteko, indar harreman sendo bat eraikitzeko. Parean ontsa badakite.

Karrikako mobilizazioekin batera, eta haien arrakasta segurtatzeko, bestelako pentsamendu kuadro bat sortu beharko dugu, bestelako hegemonia kulturala konkistatu. Adibidez, langabeziari aurre egiteko molde bakarra, Frantzian bertan 35 orduko legearekin frogatua, lan denboraren murrizketa da, aberastasunaren partekatzearekin batera, kapitalisten eta akziodunen kaltetan bada ere.

Ildo horri segituz, ekimen berritzaile bezain interesantea bultzatu dute lan eskubideaz adituak diren unibertsitario batzuek : gaurko jendarteari egokituriko lan kodigo argiago, sinpleago eta langileentzat babesleagoa idatzi (Pour un Autre Code du Travail).

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).