Independentziaren prezioa…

PrintFriendly and PDF
Klixka

Español prentsako artikulu bat

Español estadoan ari dira kezkatzen gero eta gehiago Katalunian eta Euskal Herrian ideki edo idekitzen diren prosesuekin. Argumentu politikorik gabe, Espainiako prentsak ez daki zer argitaratu katalandar edo euskal abertzaletasuna borrokatzeko. Duela aste batzu artikulu ainitz argitaratuak izan dira datu ekonomikoak aztertzen dutenak. Aldi guziz, «aditu» batzuk dituzte estatistikak edo elementu batzu ikertu, aditu horien artean, ainitz eskuin muturrarekin edo eskuin gogorrarekin lotuak…

Euskal Herriaren kasuan, artikulu batek azpimarratzen zuen indenpendentziak pobretze zabal bat ekarriko zuela, euskal herritar bakoitzak bost mila euro guttiagorekin bukatuko zuela urte guziz. Gehitzen zuen ere barne produktu gordinak ttipitze handi bat ezagutuko zuela jakinez bixtan dena Europar batasunatik eta eurotik kanpo egonen zela estado independiente bat.

Harritzekoa da bixtan dena ikustea español aldearen argumentuen pobrezia abertzaletasun periferikoen aintzinean bainan harritzekoa dena da ere nunbait independentziaren prezioa ekonomikoa ikusten dutela usaian «biktimak» hitza egun osoan aipatzen dituztenek.

Pentsatzekoa zen Euskal Herriaren independentziaren prezioa garesti ateratzen bada, kostua gizakiarena izanen zela. Kontutan hartuz geroz objektiboki bi aldeetan izan diren erahilak, sufrimenduak eta tentsioak. Bainan maleruski, español prentsak ez du hori sartzen independentziaren kostuan, ez du ere ulertu askatasunak ez duela preziorik…

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video