Irakurtu eta gogoetatzekoa

PrintFriendly and PDF

 

https://eu.wikipedia.org/wiki/Philippe_Meirieu

https://eu.wikipedia.org/wiki/Philippe_Meirieu

Philippe Meirieu, ikertzaile eta idazle frantses bat da, heziketa eta pedagogia zientzietan berezitua. Huna hemen haren solas batzu… gogoetagarriak iduritu zaizkidanak.

«Gure jendartean, lehen aldikotz, sortzen diren haur gehienak desiratuak dira. Horrek funtsesko aldaketa bat dakar: lehen, familiak haurrak «egiten zituen», gaur, haurrak du familia egiten. Gure gutizia betez, haurraren estatutua aldatu da eta gure nagusia bilakatu da: «buraso txarrak» ez izaiteko, ez diogu deus errefusatzen ahal…

Fenomeno hori merkatu liberalistak bereganatu du. Jendarte kontsumitzaileak, gauza ainitz proposatzen dizkigu. Haien erostea aski da gure haurren kaprizak asetzeko.

Gure izan moldea bilakatua den erosle pulsio horrek, eskola sistemaren ohizko konfigurazioa inarrosten du.

Zonbait urteren geldiune baten ondotik, berriz erakatsi dut berriki. Ez nau mailaren apaltzeak lehenik harritu bainan kokota bat iduri duen gelaren atxikitzearen zailtasunak.

Orohar, ikasleak ez dira bortitzak edo agresiboak, bainan nihun ez dauzke. Erakasleak kuadro egituratzaile baten eraikitzen pasatzen du denbora.

Askotan «ostatuko zerbitzariaren pedagogia» erabili behar du, batetik bestera joanez, deneri emana izan den konsigna bat bakotxari errepikatuz, bat kalmatuz, bestea berriz lanari lot araziz. Etengabeko bakotxaren galdeek hartua da. Tensioaren apaltzeak jana da, atentzioa lortzeko…

Erakasle askok diote ezin dutela, argitasunaren seinale den «berduratzearen alderanzketa» lortu.

Burasoek ez baldin badituzte haurrak taldearen arrenguran altxatzen, bainan bakotxaren garapenaren arrenguran, ez da harritu bebar…»

Eta horrela segitzen du bere gogoeta.

Bixtan da hemen idatzia ez dela osoa, solasaldi batean hartu zati batzuz osatua dela, bainan gehiagoren irakurtzeko gogoa emaiten du…

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video