Klimaren aldeko funtsezko lege bat, orain!

KlimaMartxa1

Bizi! mugimenduak, frantses Estatu mailako ehunka erakundek bezala, igandean, martxoaren 28an, larrialdi klimatikoaren mailara heltzen den klimaren aldeko funtsezko lege baten alde  mobilizatzeko deia luzatzen du. Martxa herrikoi eta aldarrikatzaile batentzat, Angeluko Herriko Etxean,10:30ean, hitzordua finkatua da.

Gobernuak aurkeztu duen Klima eta Erresilientzia Lege proiektua urrundik ere ez da larrrialdi ekologikoaren mailara heltzen. Alta, bost urteko kargualdi honetan, ingurumenari buruz izanen den azken testu legegilea da. Martxoaren 28an, Diputatu Biltzarrean lege testua sartzeko bezperan, Bizik mobilizatzera deitzen du, lege anbiziotsu baten aldarrikatzeko eta Klimaren Aldeko Herritar Hitzarmeneko 150 kideek proposaturiko neurrien defendatzeko.

Klima legea, ez da larrialdi klimatikoaren mailara heltzen

“Klima eta erresilientzia” lege proiektua, Diputatu Biltzarrean eztabaidatua izanen dena, larrialdi ekologikoari eta Frantses Estatuak finkatu dituen helburuei erantzuteko behar den anbiziotik izigarri urrun da. Ainitz erakundek, bai eta ere Klimaren Aldeko Kontseilu Nagusiak, Trantsizio Ekologikoaren Nazio Kontseiluak eta Ekonomia, sozial eta ingurumen-arloko Kontseiluak ere hori azpimarratu dute.

Frantses gobernuak, hainbat gaietan bere burua ukatu ondoren, eta klimaren arloan geldirik egoteaz hobendun bezala ezagutua izan ondoren, azken lege honek berriz hartu behar zituen  Klimaren aldeko Herritar Hitzarmenak egin proposamenak baztertu ditu edo serioski ahuldu ditu.

KlimaMartxaDiputatuak beren erantzukizunei buru egiteko unean

Diputatuek, lege proiektu hau osoko bileran eztabaidatuko dutelarik martxoaren 29tik goiti, beren erantzukizunei buru egin behar dute orain, eta bereziki:

  • Lege proiektuko artikuluak indartuz…  ekologia arloan anbizio gehiago ukan dezaten, bereziki egoitzen zaharberritze termikoaren arloan, publizitatearen arautzean, ongarri azotadunen erabiltzearen arloan, ostalaritza kolektiboan menu begetarianoen eskaintzean, lurren artifizializazioaren kontrako borrokan, hegazkinezko barne hegaldien mugatzean edo enpresa handien klimaren arloko arduran.
  • Lege proiektuko artikuluak indartuz…  justizia soziala hobeki konduan hartua izan dadin, eta horren bidez trantsizio ekologikoa denentzat eskuragarria izan dadin.

Igandean, martxoaren 28an, lege proiektuaren azterketaren bezperan, frantses Estatuko ehunka erakundek bezala, Bizik hemen eta saldoan mobilizatzera deitzen du klima eta erresilientzia legearen anbizio eskasa gaitzesteko, larrialdi ekologikoaren mailara heltzen den Klimaren aldeko funtsezko Legearen aldarrikatzeko eta Klimaren Aldeko Hitzarmeneko 150 herritarren gomendioak defendatzeko. Hitzordua finkatua da Angeluko Herriko Etxearen aitzinean, 10:30ean, martxa batentzat, gobernuaren gehiengoko diputatu kide den Florence Lasserre-en diputatu egoitzara joaiteko eta mezu honen ekartzeko. BAB etorbidetik pasatuz, hitz hartze ederretarik harat, ekintza zehatzak fermuki galdeginen dira tokiko erabaki hartzaileen gandik. Gogora araziko da, koronapistak kendu diren unean hainbat hautetsik bizikleta bide iraunkor eta segurren alde erakutsi engaiamendua gauzatzeko  premia!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Klimaren aldeko funtsezko lege bat, orain! »

  1. Benetan merezi du halako manifestazio edo elkartze bat egiteak. Nazioarteko biltzarretan eta hemizikletan ele hutsak egiten baitituzte gure politikariek, eta finean nekazaritza industriatsuaren eta fabrika handien buruzagien menpean daude. BAB hortan baita hiri handietan ere zer kotxe trafiko dagoen ikustea aski da zer kutsadura hartzen dugun ohar dezagun. Begira zazue hiri bat gauaz: argi geheigi daude; nire ustez denda bat itxi ondoren, arratseko zazpiak ondoren kasu geheinetan, eskaparateko argi guztiak itzalirik izan beharko lirateke.

Les commentaires sont fermés.