« La détermination des citoyens en faveur des droits linguistiques arrive parfois à changer l’attitude de l’administration »

PrintFriendly and PDF
Urteko txostena Baiona20140514

Eukene Xurio de Zugaramurdi (à gauche), venue raconter son expérience avec Garbiñe Petriati Directrice de Behatokia (à droite)

L’Observatoire des droits linguistiques, Behatokia, a présenté son rapport annuel Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 (La situation des droits linguistiques au Pays Basque en 2013) à Bayonne. La directrice de Behatokia, Garbiñe Petriati a eu à ses côtés Eukene Xurio de Zugaramurdi, venue raconter son expérience. Le rapport publié par Behatokia s’appuie sur le vécu des citoyen(ne)s qui adressent au Téléphone de l’Euskara leurs réclamations, félicitations…Petriati a mis en évidence le fait qu’en 2013 certaines administrations aient adopté des mesures suite à la persévérance des citoyen(ne)s. Behatokia a également présenté son nouveau site internet, www.behatokia.org.

En 2013 les citoyen(ne)s ont  été confrontés à de nombreux obstacles les empêchant de vivre en basque, le castillan et le français sont constamment priorisés. Le fait est que lorsque les organismes publics ne prennent pas en considération le respect des droits linguistiques, les citoyen(ne)s se voient privés de leurs droits ».

Petriati a fait part des conclusions de Behatokia  pour l’année 2013. Elle a souhaité évoquer tout particulièrement le domaine de l’enseignement, car ce domaine a été confronté à de nombreuses difficultés dans l’ensemble du Pays Basque. Les citoyen(ne)s ont vus leurs droits linguistiques violés dans l’ensemble du Pays Basque et par différentes administrations et entités en 2013. Néanmoins, Petriati a souligné que des résultats positifs ont pu être obtenus. “ Grâce à la détermination des citoyen(ne)s  nous avons réussi à résoudre certaines situations, et nous considérons également positivement les mesures préventives adoptées par certaines administrations, car nous estimons qu’il s’agit là du   moyen le plus efficace pour en finir avec la violation des droits linguistiques. Ainsi les mesures adoptées par Gipuzkoako Foru Aldundia (la Députation Forale du Gipuzkoa)  et 36 mairies concernant les critères linguistiques appliqués au moment du recrutement et le projet Auzia euskaraz d’Eusko Jaurlaritza (Gouvernement Basque). »

Les réclamations portées à l’encontre  des mairies et  administrations générales du Pays Basque Nord, ont été répétitives. En effet, nous ne notons pas d’avancées significatives, les réclamations restent identiques à celles recueillies les années précédentes, qu’il s’agisse des services d’accueil au public, des sites internet, des notifications, des courriers, du paysage linguistique, des consignes de sécurité, des supports de communication, informations, expression orale…sont uniquement en français, ou alors,  l’euskara est traité comme une langue étrangère, quand une traduction en euskara est proposée.

Au-delà des difficultés habituelles survenues dans les relations avec les organismes publics, “2013 a été une année particulièrement difficile pour l’enseignement immersif au Pays Basque Nord”, a ajouté la directrice de Behatokia. En effet, l’Etat français s’est appuyé sur une loi datant de 1850, la loi Falloux, pour s’opposer à l’enseignement immersif. Ainsi, les décisions adoptées par le  Préfet de Pau et le Sous-préfet de Bayonne à l’encontre des Ikastola d’Hendaye et de Briscous sont très graves. Ainsi, l’Etat français a garanti la suprématie du français et a protégé la langue française en entravant le système immersif. D’autre part, comme les années précédentes, les élèves du Lycée Etxepare de Bayonne n’ont pu, passer toutes les épreuves du baccalauréat en euskara.

D’autre part, les acteurs du domaine socio-économique ne se sentent pas concernés puisqu’aucune loi ne les oblige à garantir les droits linguistiques des locuteurs bascophones. C’est l’argument utilisé par les multinationales et/ou les organismes nationaux qui n’utilisent pas l’euskara. Cette situation a lieu  principalement dans  les surfaces commerciales de grande envergure  (GIFI, CARREFOUR, BRICOMARCHE, LECLERC….)  mais également dans des commerces plus petits .

Le travail de Behatokia s’appuie sur le vécu des citoyen(ne)s. Ainsi, auprès de la directrice de Behatokia, Eukene Xurio, utilisatrice  du Téléphone de l’Euskara a également pris la parole. Elle a ainsi expliqué la situation à laquelle elle doit faire face actuellement, et les actions qu’elle est en train de mener avec l’aide de Behatokia. En effet, souhaitant obtenir la double nationalité pour son enfant, elle doit faire face à de  nombreuses difficultés. Le Consulat français situé à Madrid lui refuse les documents qu’elle a fourni car ils sont en euskara (alors que confrontée à la même situation en 2011 avec son premier enfant, des documents similaires aient fini par être acceptés). Elle a remercié l’aide et le soutien apporté par Behatokia.

La directrice de Behatokia a mis en exergue le fait que les comportements des citoyen(ne)s qui ont dû faire face à des situation de violations de leurs droits linguistiques a permis des changements.  Bien souvent, les administrations n’interviennent que pour répondre à la volonté des citoyen(ne)s, et dans le domaine des droits linguistiques elles se montrent complètement indifférente. Nous avons pu constater que lorsque les citoyen(ne)s se montrent déterminés à faire respecter leurs droits linguistiques, il arrive que les administrations adoptent des mesures visant à garantir les droits linguistiques”.

Ainsi, après avoir reçu une réclamation portant sur le livret d’accueil et le fascicule d’information délivrés aux patients, la clinique LAFOURCADE de Bayonne (membre du réseau CAPIO)  a répondu favorablement “Nous avons pris bonne note de votre réclamation. Nous avons un groupe de travail pour la promotion de la langue Basque en partenariat avec l’OPLB avec lequel il a été décidé de traduire les documents que nous remettons  à nos patients« .

Aussi, les comportements déterminés et proactifs dont font preuve les citoyen(ne)s qui veulent vivre en euskara, encouragent le changement de comportement linguistiques des administrations et autres entités, les poussent à adopter des mesures. Et, même s’il nous semble que ce sont des petits pas, des mesures assez modestes, chacune d’entre elles, augmente les occasions d’utiliser l’euskara et de vivre en euskara.

A Bayonne, le 14 mai 2014

Hizkuntza-eskubideen egoera zaila izanagatik ere, herritarrek ez dute amore eman
Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Baionan. Garbiñe Petriati zuzendariak bere alboan izan du Zugarramurdiko Eukene Xurio bere esperientzia kontatzen. Izan ere, Behatokiaren lana, herritarren bizipenetan oinarritzen da, hauek Euskararen Telefonoaren bitartez egiten dituzten, kexek, zoriontzeek… osatzen dute aipatu txostena. Herritarrek erakutsitako irmotasunari esker, 2013an hainbat administraziok neurriak hartu dituztela nabarmendu du Petriatik. www.behatokia.org webgune berritua ere aurkeztu dute agerraldian.

“2013an hamaika traba izan dira euskararen herrian euskaraz bizitzeko, gaztelania eta frantsesa lehenestea da behin eta berriro herritarrek aurkitzen duten tupustarria. Erakunde publiko zein pribatuek hizkuntza-eskubideen bermea aintzat ez hartzearen ondorioz, herritarrak eskubidez gabeturik ikusten du bere burua askotan”, esan du Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik.

2013. urteak hizkuntza-eskubideen alorrean jazotakoaren gaineko ondorioen berri eman du Petriatik. Hezkuntzaren alorra aipatu nahi izan du bereziki, izan ere, Euskal Herri osoan izan dira euskaraz ikasteko zailtasunak pasa den urtean. Euskal Herri osoan eta administrazio zein entitate desberdinetan jasan behar izan ditu herritarrak, 2013an ere, hizkuntza-eskubideen urraketak. Aitzitik, gauza positiboak ere egon direla aipatu du Petriatik. “Herritarren determinazioari esker hainbat urraketa konpontzea lortu da, batetik eta bestetik, hainbat administraziok hartutako prebentzio neurriak ere modu positiboan baloratu behar ditugu; izan ere, hizkuntza-eskubideen urraketekin amaitzeko bide eraginkorrena hori dela uste dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 36 udalek kontratazioetan hizkuntza-irizpideak eskatzeko erabakia hartu izana eta Eusko Jaurlaritzaren Auzia euskaraz proiektua.

Ipar Euskal Herrian Administrazioari doakionez, Herriko Etxe zein administrazio orokorrean, kexa errepikakorrak izan dira, ez da aurrera pausorik egin, bere horretan gelditu da, aurreko urteetan salatu direnak, harrerako zerbitzuak, webguneak, jakinarazpenak, gutunak, hizkuntza-paisaia, segurtasun oharrak, komunikazioa, informazioak, ahozko mezuak… frantses hutsean egotearekin batera, edota frantsesarekin batera beste atzerriko hizkuntzak agertzea eta euskara ez edo euskara atzerriko hizkuntza bezala agertzea.

Erakunde publikoekiko harremanetan ohiko zailtasunez gain, “2013 urtea bereziki zaila izan da Ipar Euskal Herriko murgiltze bidezko irakaskuntzarentzat”, esan du Behatokiko zuzendariak. Batetik, 1850eko legea baliatu du Frantses estatuak murgiltze-bidezko irakaskuntzaren kontra jotzeko. Izan ere, Falloux legea urratzen dutela argudiaturik, Paueko prefetak eta Baionako suprefetak Hendaia eta Beskoitzeko ikastolen kontra hartutako jokabidea biziki larria izan da 2013an. Horrela, frantsesaren lehentasuna bermatu eta babestearekin batera, urrunago joan eta euskarazko murgiltze eredua trabatzeko ahalegina egin du Frantziar estatuak. Bestetik, aitzineko urteetan bezala, Baionako Etxepare Lizeoan unibertsitate aurreko ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleei ikas-prozesu bukaerako azterketa, baxoa, euskaraz egitea ukatu zaie beste behin.
Alor sozio-ekonomikoari begira, legez betebeharrik ez izatea baliatzen da euskaldunen hizkuntza-eskubideak ez bermatzeko. Multinazionalak izateak edota kexa eragin duen jarduerak Estatu mailako hedapena izateak erabiltzen dute aitzakia gisa euskara erabili ez izateko. Hori merkataritza gune handiekin gertatzen da nagusiki ( GIFI,CARREFOUR, BRICOMARCHE, LECLERC….) nahiz eta txikiekin ere maiz gertatzen den.
Herritarren bizipenetan oinarritzen da Behatokiaren lana. Horren erakusle, zuzendariarekin batera, Eukene Xurio, Euskararen Telefonoa zerbitzuaren erabiltzailea agerraldian egon izana. Xuriok, une honetan Behatokiarekin batera kudeatzen ari den kasuaren berri eman du. Hainbat arazo izaten ari da bere haurraren erregistroarekin eta Behatokira jo du laguntza eske. Madrilen den Estatu frantseseko Kontsulatuan gestioak egiten ari da haurraren nazionalitate bikoitza lortzeko. Euskaraz dauden dokumentuak ez dizkiote onartu (naiz eta 2011n izan zuen haurra, azkenean onartu zizkioten). Behatokiak emandako babesa eta laguntza eskertu ditu Zugarramurdiko herritarrak.
12793512593_a8eb2587ff_o
Herritarrek egoera hauen aurrean duten jarrerak aldaketak eragin dituela aipatu du Behatokiko zuzendariak 2013ko elementu positibo gisa. Herritarren nahiaren atzetik doaz askotan administrazioak eta sarri askotan jokatzen dute ezaxolati euskal herritarren hizkuntza-eskubideei dagokienean. Herritarrek hizkuntza-eskubidea egiazki betetzeko indar egiten ez duten bitartean, oso jasangarria zaie administrazioei bere-berean mantentzea, aitzitik, herritarrek hizkuntza eskubidea baliatzeko joera erakusten badute, posible da euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen neurriak hartzea eta urratsak ematea; hori erakusten dute behintzat 2013an herritarrek egindako ahaleginaren ondotik, zenbait entitate eta administraziok bideratutako neurriek eta hartutako erabakiek”.

Ildo horretan, Baionako LAFOURCADE klinikak (CAPIO kliniken elkartze gunea), herritarren eskura ezarri informazio buletina eta harrera liburuxka frantses hutsean egoteagatik kexa jaso ondoren, “kexa kontuan hartu, eta Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, pazienteen esku uzteko diren dokumentuak euskaratzea” erabaki zuen.
Horiek horrela, euskaraz bizi nahi duten pertsonek erakusten duten irmotasunak eta jarrera proaktiboak, administrazioen eta entitateen hizkuntza-portaeran aldaketak sustatzen dituzte, neurriak hartzea eragiten dute. Eta urrats txikiak edo neurri apalak direla iruditu arren, horietako bakoitzak, euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak areagotu egiten ditu.

Baionan, 2014ko maiatzaren 14an

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video