Lan legea zentsuratu!

PrintFriendly and PDF

Euskal kostako diputatu andereak, zuek ere izenpetu ezazue lan legearen kontrako zentsura mozio ezkertiar eta ekologista!

Ekaina bukaera honetan, El Khomri lege proiektua berriz itzuliko da bigarren irakurketarentzat bertan aulkia duzuen diputatu biltzarrerat. Orduan gobernuak berriz ere erabiliko du 49-3 artikulua jendartearen, eragile sozialen eta legebiltzarkideen gehiengoak nahi ez duen eta guttiengoan den testo horren pasa arazteko

Lehen irakurketan, lege horren onartzea saihesteko molde bakarra zen zentsura mozioa ezkertiarrek eta ekologistek pausatzeko gaitasuna ukan zezaten 2 legebiltzarkideren izenpetzeak eskas ziren.

Gaur, galdegiten dizuegu, publikoki, berriz pausatua izanen den zentsura mozioaren izenpetzea, mozio horrek ofizialki pausatua izan dadin baitezpadakoak dituen 58 izenpetzeak gainditu ditzan.

Diputatu hautatu zaituzten herritarrek ez dute hori egin langileen babesaren eta lan legearen kontrako buruz buruko ataka bat berekin zekarren programa baten araberan. Ez dezaten beren burua traditurik sendi, herritarrek behar dute zuen partez, zuen lege proiektu horren kontrakotasuna egiazki azaltzen duen horrelako jestu argi bat.

Petizioa izenpetzeko, klika hemen !

Petizioa izenpetuz, mezuel bat automatikoki igorria izanen da Colette Capdevielle eta Sylviane Alaux legebiltzarkideei

Xehetasun gehiagorentzat, irakur Capdevielle eta Alaux diputatuei igorria izan den gutun irekia : www.enbata.info/articles/capdevielle-eta-alaux-ri-gutun-irekia

vel3i

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video