« Lanean segitu behar dugu bake iraunkorra eta elkarkidea lortu arte »

PrintFriendly and PDF

Xistor

Parisko Dei Auzitegiak Xistor Haranburu euskal presoak galdegindako hirugarren baldintzapeko askatasun eskaera onartu du. Jarraian EHBai eta EHBilduren agiri amankomuna aurkituko duzue non « Parisko Dei Auzitegiaren jarrera aldaketari ongi etorria egiten » zaion eta « Emaitza hau, azken urteetan aitzina eramandako mobilizazioei esker lortu » eta  « hortan segitu behar » dela « azken presoa politikoa gure artean izan arte » azpimarratzen den.

Xistor Haranburu baldintzapean aske uztea bakearen eta elkarbizitzaren eraikuntzan aurrerapausoa dela uste dute EH Baik eta EH Bilduk

Berri ona iritsi berri da… Parisko Dei Auzitegiak Xistor Haranburu euskal presoak galdegindako hirugarren baldintzapeko askatasun eskaera onartu du.

Azken urte luzeetan unilateralki eramana izan den eta frantziar zein espainiar estatuarekin -behin eta berriz- talkan egondako bake prozesuak, etapa garrantzitsu bat gainditzen lortu du. Bakearen aldeko hautua, bake iraunkor baten hautua, Euskal Herriko eragile guzien engaiamendua da, Euskal Herriko jendartearen gehiengoak sustengatzen duena eta berrikitan oraindik burutu diren mobilizazioek baieztatu duten bidea da.

Su etena, armagabetzea, disoluzioa… Azken urteotan izan diren etapa guztiak, Euskal Herrian bake iraunkorra lortzeko bidea egin dira, garaile eta garaitu gabe. Armagabetzea eta hurbilketa batzuk egon badira ere, orohar, frantziar eta espainiar estatuaren zein haien justizien jarrera atzerakoia izan da.

Horregatik, Parisko Dei Auzitegiaren jarrera aldaketari ongi etorria egiten diogu. Xistor gure artean izanen dugu eta horrek berantesten gaitu. Emaitza hau, azken urteetan aitzina eramandako mobilizazioei esker lortu dugu eta hortan segitu behar dugu, azken presoa politikoa gure artean izan arte.

Benetan espero dugu erabaki horrek aldaketa iraunkorra ekarriko duela kartzela politika zein magistratuen jarreran. Espero dugu, datozen berriak zentzu berean joanen direla bereziki Jakes, Jon, Unai kasuan eta gainontzeko euskal preso politiko guztientzat.

Lanean segitu behar dugu bake iraunkorra eta elkarkidea lortu arte. Baina euskal gatazkaren, haren ondorioen eta jatorriaren konponbide integralaren bidean, Xistor gure artean laster ikusteko aukera emango digun gaurko erabakia berri ona dela uste dugu.

Ongi Etorri Xistor!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video