Langabezia nola neurtu?

PrintFriendly and PDF
Jakes Lafitte
Jakes Lafitte
Ingérnieur
D'autres articles
Frantses Estatuan langabezi tasa 1975etik 2014a arte adin klaseen araberan, Nazioarteko Lanaren Erakundearen sailkapenaren arabera.

Frantses Estatuan langabezi tasa 1975etik 2014a arte adin klaseen araberan, Nazioarteko Lanaren Erakundearen sailkapenaren arabera.

Europako estatu bakoitzean hitz askoren jarioa eragiten dute hilabete guziz herritargoari azaltzen zaizkion langabeziaren estatistikek, bereziki Frantziako Estatuan, azken bost urte haietan, lehendakarigai oraindik zegoenean, Hollande jaunak  langabeziaren kurba goitik beherea jarriko zuela hitz eman zuelako. Haren denboraldiaren bukaeran bere helburuak kasi lortu zituela frogatu nahi izan zigun Hollande jaunak, baina bigarren mandatu baten egiteko gai ez zegoela iragarri ondoren, ezin dugu esan bigarren mandatu bat lort zezan horixe gertatu zuenik. Gauza nagusia zaigu, hilabete guziz langabeziaren datuak nola finkatzen dituzten eta zertan oinharritzen diren jakitea.

« Pôle Emploi » delakoak emandako datuetan oinharritzen dira, baina erakunde horrek hortan izen-deiturak eman dituzten jendeen zerrenda daukate eta naski  lan gune guztietatik landa daudenen izenak hola zaizkigu eskapatzen. « Pole Emploi »-ak emandako datuen beharrean lan egiteko gai diren zerrenda oso-osoa ukan behar genuke oinharrizko erreferentzat; horiek dira ikasketak bukatu dituzten eta erretiramendua hartzeko eskubidea duten adinen arteko herritar guztiak. Adinen gune  hori 16 urteetatik 65 urteetaraino heda daiteke gutxi gorabehera, baina eskola bukatzen duten eta erretiroa hartzen duten adinatik naski badoa.

Jende aktiboen zerrenda osoa lortu ondoren, horrelako estatistikak egin beharko lituzkete gure agintariek:

Lan egiteko gai direnen kopurua (Oinharria):

A

Ikasketak bukatu ondoren lehengo lanaren bila ari direnak eta « Pôle Emploi » delakoan izen deiturak eman gabekoak:

B

Lan postua galdu ondoren « Pôle Emploi » delakoan izen-deiturak eman dituztenak:

C

Lan postua galdu ondoren « Pôle Emploi » delakoan izen deiturak eman gabekoak:

D

Lanarako kapazitazio bat egiten dituztenak:

E

Lan agiri mugatu bat dutenak:

F

Mugarik gabeko lan agiri bat dutenak:

G

Arestian dauden datuetatik jarraiko porzentaiak ateratzen ahal ditugu:

Benetako enpleguaren porzentaia:

G/A

Balizko enpleguaren porzentaia:

F/A

Lanpostu bat aurki dezaketen porzentaia:

E/A

Langabetu ofizialen porzentaia:

C/A

Langabetu ez ofizialen porzentaia:

D/A

Oraindik euren lehen lana aurkitu ez dutenen porzentaia:

B/A

Hilabetez hilabete G/A porzentaia emendatuz joaiten bada, esan dezakegu benetan lan gabezia gutxituz badoala; baina (G+F)/A goruntz jarraitzen bada, ezin dezakegu gauza bera esan, mugatu gabeko lan kontratuak emendatzen ez diren bitartean. Hain zuzen ere, lan kontratu mugatuek ez baitute langilea lasaitzen, etorkizunari buruz seguru ez delako. Askotan kapazitazio denboraldietan daudenak langabeziaren kopurutik kentzen dizkigute, baina hori guztiz engainagarri zaiku, denek jakin badakigu kapazitazio bat egiten duenak hala egiten duela langabezian gera ez dadin;  hots langabezi ezkutatu bat dela esan dezakegu ahoan bilorik gabe.

Gobernuek ematen dizkiguten datuak C/A porzentaiari dagozkio gehienetan, baina atzean dagoen errealitatea ezkutatzen digute. Honetaz gainera, denboraldi batetik bestera A erreferentzia alda daiteke, ez bakarrik erretreta hartzen duten kopurua aldatzen delako (Lan merkatura sartzen direnek horren orekatzen ahal dute.) baina langabetu batzuek herbestera joaiten direlako, dagokien lanpostu baten atzematera. Horixe gertatu da Espainiako Estatuan azken urte hauetan.

Benetako lan gabeziaren aldaketa ematekotan B/A eta C/A porzentaiak eman beharko lizkigute agintariek, baita hauen arteko banaketa ere, bestela beti engainatu edo gaizki informaturik geratuko gara.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video