Lurraldearen etorkizunean engaiatzeko pausuak

300 pertsonek parte hartu dute martxoaren 28an, « Zein lurralde proiektu Euskal Elkargoarekin? » foroan. Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak antolatu ekitaldi honetan, 2 osoko bilkura eta 8 lan mintegi parte hartzaile lagun,  zernahi ideia bildu dira. Euskal Herriaren etorkizunari buruzko gaualdi honen bilduma eta Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseluan part ehartzeko bideak jarraian aurkituko dituzue.

« Garapen Kontseiluak gizarte proiektu bat  zirrimarratzen du Euskal Elkargoaren ondoan » foroaren bilduma lortzeko, klika hemen!

Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko izan zaitez ! 

Herritara, elkartea edo erakunde sozioprofesionala zara; eta Euskal herriaren etorkizunean engaiatu nahi duzu? Garapen Kontseiluan sartu, bere kide kopuru berritzen ari delako! Zure hautagaitza bidali maiatzaren 15a aitzin.  Informazio guzia hemen.