Mantentze eskasetik hondamendira

Italia eta mundu osoa inarrosi ditu Genobako bide zubian gertatu zen suntsiketak. Halako ezbeharra Italian eta beste leku batzuetan gertatu zen arren, oraingoan biktimen kopuruak eta trafikoari dagokionez obrak daukan garrantziak eta handitasunak gizartearen arreta gehiago piztu dute. Nire lanbidea bidegintzari zegokionez gero, lerro hauen idaztea bururatu zait.

Normalki bide baten egiterakoan arreta gehiago ematen zaio zubigintzari bidegintzari baino, lehengoan arriskua fisiko eta humano delako eta bigarrenean ekonomikoa. Haatik, azpimarratu behar da ezponda handien egonkortasuna eta orekaren azterketa zubiarenari emanen diogun arreta berdinaz egin behar dela. Horren irudikatzeko esan dezadan, gaizki egina dagoen bide kapa batek ez duela ibilgailuaren eramailearen bizitza arriskuan jartzen, baizik-eta haren erosotasuna eta ibilgailuaren egoera; hain zuzen ere, bide kapa horren berriz egitea dagokio beraz bidearen kudeatzaileari, kapital berri baten inbertitu behar duelako, dudarik gabe. Aldiz egoera txarrean dagoen zubi bat  Genovan ikusi dugun bezalakoa, giza katastrofe baten kausa da. Horregatik bide azterketan arreta gehiago ematen zaio zubiari; honetaz gainera, bideari 20 edo 30 urtetako garantia bat ematen zaiolarik, zubiarenari, 50 eta 100 urte bitartekoa ematen zaio, hori naski obraren handitasunaren arabera.

Genobako kasuan, zubia 1967 garren urtean eraikia izan zenez gero, erresponsabilitate gehiena uka dezake eraikuntza egin zuen kontratistak, berak egindako obra onartua izan zelako. Eraikitako obra ehun urte iraun zezakeen, baldin-eta mantenketa normala eta erregularra ematen balitzaio. Zalantzarik gabe esan daiteke, beraz, katastrofearen erantzulea eta esplikazioak eman behar dituena obra bukatu zenetik kudeaketaren ardurapena duen erakundea dela.

Pentsa daitekeenari aitzi, lan zaila eta luzea da mantenketarena; konparazio baten egiterakoan xinaurri lana da. Bi fase nagusi baditu: ikerketarena eta ekintzarena. Maiztasunez eta erregularki begizko azterketak eta neurriak egin behar dituzte teknikalariek zubiak ukan ditzakeen akatsak ezagutzeko. Horrek naski badu kostu bat.

Sistema kapitalistan dirua duena agintzen dena denez gero, diru errekurtsoen arabera antola daitezke mantenketa lanak, azterketa eta ekintzetan lehentasunak egin arren, puntu ahulak obran utziz. Hori da sistema horren puntuetarik txarrena, ekonomiaren arabera bakarrik lehentasunak ematea. Deitoragarria izan arren, Genobako katastrofea irakaspen larria da, zeren eta Frantziako telebistan duela denbora gutxi giro horren karira adierazi digutenez, zubi andana batek ez du behar den mantenketa jasotzen. Kontutan hartu behar dute obra zaharrago batzuk (Eiffel-ek 1884 garren urtean pentsatu eta eraiki arazi zuen burdinezko biaduktoa adibidez) beti egoera onean daudela behar zuten mantenketa jaso zukeelako.

Autobide berriak, abiadura handiko trenbideak, gero eta azkarrago doazen hegazkinak eta lokomotoreak egin ordez, azken mende erdi honetan eraiki zituzten egiturak gogoango ukan beharko lituzkete gure agintariek. Gizartearen interesak eta ongizatea baztertzen dituzten proiektu faraonikoen lehiaketak geure agintariek utz ditzaten denbora heldu da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).