Marieniako lurrak zaindu

Marieniako arditegiaren eraikuntzako eguna, 2026ko ekainaren 14an.

2019an Marieniako lur eremuaren eraikigarritasuna onartu zenetik, oposizio zabala antolatu da laborantza-lur emankor horren defentsan. Mobilizazioak, ekintza sinbolikoak eta okupazioak bata bestearen ondotik etorri dira. 2026an, ardiak sartu dira eremura eta esperantza berriak piztu. Marienia, gaur egun, laborantza-lurren babesaren eta lurraldearen etorkizunaren sinbolo bilakatu da.

2019an Herri elkargoak bozkatu zuen eta onartu Kanboko lur plangintza non onartzen zen Marieniako lur zati baten eraikigarritasuna. Doidoia hori aitzin Bouygues promotoreak zuen eremua erosia. Salagoity/Colbert jabeek eta Bouygues Immobilier erosleak lehen salmenta hitzarmen bat izenpetu zuten 3,76 ha eremu batentzat, 3.073.000 eurotan. Laborantza-lurraren prezioa baino 100 aldiz karioago! Herriko Etxeak, batez ere Devèze auzapez ohiak, ontsa lagundu zuen proiektua aitzinatzen (nahiz eta Devèze auzapezorde izan garai hartan…).

Hastapenetik oposizioa agertu zen

Hastapenetik, alde desberdinetatik agertu ziren proiektuaren kontrako iritziak : Nahi dugun Herria, herriko oposizioko hautetsiek salatu zuten herriko etxearen jukutria; bertze batzuk lotu ziren: herritarren petizioak eta mobilizazioak, elkarteak, Ainizako laborantza ganbara, laborantza arloko erakunde anitz, Lurzaindia, eta bereziki FDSEA eta ELB laborari sindikatuak. ELB, Lurzaindia, NDH, CADE eta OSTIA kolektiboak, erregularki, eraikuntza proiektuaren kontrako ekintzak antolatu dituzte geroztik.

CADEk administrazio epaitegira jo zuen, baina zoritxarrez galdu enuen, parekoek ( jabeek eta herri elkargoak) eraikigarritasunaren alde argumentatzerakoan gezurrak baliatu zituztelako: eremua ez zela baliatua, lurrak ez zuela balio agronomikorik, ezta ingurumenari begirako interesik ere… Harritzekoa!

2025ean landatu

Landatze lan bat abiatu zen 2025ean lurraren balioa frogatzeko eta eremua okupatzeko: kuia, lursagarra, biperra… Zorigaitzez biper eta kuia landareak suntsitu zituzten gau batez. Ondoko neguan garagarra erein zen eta aldi hartan ere « glyphosata »-rekin suntsitu zuten.

2026an ardiak kexu!

Jasan diren gaixtakeriak gaindituz, okupatze molde berri bat asmatua izan da! Ardi errebelak sartu dira aurten Marieniako eremuan, laborariek eskainirik. Eta arditegia eraikia izan da joan den ekainean bolondres andana baten laguntzarekin. Ekintza ederra. Segitu nahi dugu lekua okupatzen, lurra babesten segitzen dugula azpimaratzeko.

Haizea aldatu!

2026an Kanboko auzapeza aldatu da baita herri elkargoko lehendakaritza ere. Espero dugu aldaketa horiek lagunduko gaituztela. Auzapez berria partaide guziekin mintzatzen ari da.

« 2026an Kanboko auzapeza aldatu da baita herri elkargoko lehendakaritza ere. Espero dugu aldaketa horiek lagunduko gaituztela. »

Guretzat gauzak argi dira: Bouygues- ek proiektu hau abandonatu behar du eta ondoko aldietan leku egokiagoak hautatu. Berriz ere azpimarratzen dugu: ez gara bizitegi ekoizpenaren kontra, baina ez dira bizitegiak garatu behar lur ederrenak sakrifikatuz eta herri zentroetatik urrun eginez…

Marienia sinbolo gisa

Gure helburuak ez dira aldatzen, mobilizatzen segitzen dugu laborantza- lurreko proiektu suntsitzaile hori burutu ez dadin. Hazten gaituen lurra zain dezagun! Gaurko egoera ikusiz, klima aldaketak, laborarien lan tresna (lurra) desagertzen ari, lurraldearen autonomia elikaduraren aldetik aski ttipia gelditzen, bioaniztasuna murrizten, iduritzen zait bihurgune baten hartzeko tenorea jina dela! Marieniako borroka funtsezkoa da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *