Metam’Or Trofeoen emate zeremonia – Kargualdi erdiko edizioa


Biziren Begirale ekologikoek Métam’Or Trofeoen ekitaldira gomitatzen zaituztete, ekainaren 5ean, astelehenarekin, Ziburuko Baltsanen, 19:00etarik goiti. Karia horretara, Ipar Euskal Herrian metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko txostenaren emaitzak aurkeztuko dira. Erronka ekologikoei dagokienez, 56 Herriko Etxeren eta Euskal Elkargoaren kargualdiko lehen 3 urteetako bilana aurkeztuko da. Parada baliatuko da, «merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeak ohoratzeko, denboraren kontrako klima-lasterketaren arloan duten engaiamenduarentzat.

 2021ean, metamorfosia ez zen oraino hasia
Kargualdiak urte bat pasa zituelarik egin den txostenean, begiraleek segitzen dituzten eta Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %87 dituzten 56 Herriko Etxeen artean, orotara  32 Herriko Etxek bakarrik erantzun zuten Metamorfosiaren Itunaren jarraipenari. Emaitzak, oro har, etsigarriak izan ziren, Herriko Etxeen gehiengo zabala ekintzarik gabeko fasean zen. Hala ere, Herriko Etxe batzu nabarmendu ziren, hala nola Itsasu, laborantza-lurraren artifizializazioa murrizten duen hirigintza-politikagatik, edo, alderantziz, Donibane Lohizune, mugikortasun eztien kontra doan Foch hiri-erdiko aparkaleku-proiektuarengatik.

Txostena, Ipar Euskal Herriko biztanleriaren zerbitzurako tresna
Ekaineko hilabete honetan kargualdi-erdia beteko da eta metamorfosi ekologikoaren aldeko Herriko Etxe eta Euskal Elkargoaren ekintzen bilakaeraren bilana egiteko aukera izanen da. Ber maneran, gardentasun demokratikoaren aldeko tresna  da, metamorfosi ekologikora hurbiltzea ahalbidetzen duena,  Herriko Etxeen mailako palankei buruzko informazio lokalizatua,  askotan falta dena, transmititzen duena. Herritar bakoitzak  txosten hau bere ganatzen ahalko du bere Herriko Etxearen eta Lurraldearen egoera kokatzeko erronka ekologikoei dagokienez. Era berean, Ipar Euskal Herriko eragileak (instituzioak, elkarteak, enpresak) txostenaren emaitzak baliatzera gomitatzen ditugu, larrialdi ekologikoari begira beren jarduna hobeki bideratzeko.

«Merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeentzat zeremonia, kargualdi-erdiko edizioa
Oraingo honetan, ordulariaren kontrako klima-lasterketaren arloan hartu engaiamenduentzat Herriko Etxe merezimendutsuenak nabarmenduak izanen dira.  Geldirik egotearen “errealismotik” atera txostenaren plazaratzean landutako kontzeptua berriz hartuz, edizio honetan lau trofeo aurkeztuko dira:

  • Urrezko tximeleta: Metamorfosi ekologikoruntz engaiatuena den herriarentzat,
  • Urrezko ostruka: larrialdi ekologikoaren aitzinean burua hondarrean gehienik sartzen duenarentzat,
  • Urrezko karpa: bere ekintzei buruz mutuena denarentzat.
  • Trofeo misteriotsua: ekainaren 5ean deskubritzekoa!

Zeremoniatik landa, elkarrizketa eta trukaketak janari-mahai baten inguruan luzatzen ahalko dira.
Sartzea urririk.
Baltsan, Gabriel Delaunay etorbideko 8., Ziburun

Izena ematen dut ikusle edo laguntzaile bezala:

Biziren ekintza indartzeko eta metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, Ipar Euskal Herriko biztanle guztiek ekarpena egin dezakete Biziko kide bilakatuz edo Biziri emaitza bat eginez, Biziren zilegitasuna eta baliabideak indartzeko, edo, jarraituak diren   Herriko Etxeeetan jarduten dutenbegirale ekologikoekin bat eginez.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).