Miliar ixtorio

sncf_logo_tgv2_1Uztailaren 12-an Bretigny-n gertatu tren istripuak argi uzten du Frantziako agintarien itsukeria azken hogoitahamar urte hauetan. Hiri haundien arteko abiadura haundiaren eguneroko 300.000 erabiltzaileeri  lehentasuna emanik, beste trenetako lau miliun ibiltariak ahantzi dituzte. Trenbide zaharkituak, seinale sistema desegokiak, adin haundiko trenak, horra zer den, egun, hogoitahamar urteko inbeztizamendu eskasaren bilana Frantzian.

1981-az geroztik, hiru hamarkadaz, bi mila kilometro abiadura haundiko trenbide eraikiak izan dira Hexagonan. Martxan diren trenbideen %6-a. Beste 500 kilometro eraikitzen ari dira, hemendik lau edo bost urte barne bukatuko direnak. 340 kilometroekin, Tours-etik Bordelerateko zatia da gaurko obrarik haundiena.

2.500 kilometro abiadura haundiko trenbide horien eraikitze gastua 40 miliar eurotara (kopurua gaurko euroaren baliora ekarriz) estimatzen da, geltoki berrien eraikitzea kondatu gabe. Diru zama ikaragarria beraz, eguneroko erabiltzaileen % 8-aren onetan eta beste %92-en kaltetan. Bidaiarien %8-entzat miliarrak xahutzen zirenean *, %92 horiek egunero lanerat joaiteko erabiltzen dituzten tren azpiegiturak zaharkitzerat utziak izan dira. Denen egiteko sosik ez baitzen, alabainan.

Ohiko harrokeria

Nor dira hautu hori egin dutenak? Nor dira 30.000 kilometro trenbide entretenitu gabe utzi dituztenak? RFF eta SNCF, alabainan, haiek baitira eraikitzaile eta erabiltzaileak. Baita ere Frantziako gobernuak, edozein izan zitezen, eta lurralde kolektibitateetako arduradunak. Eta orokorki, Frantses hiritarren gehiengo nabaria, hautu horiek ez baititu sekulan zalantzan ezarri. Alderantziz, Frantziaren haunditasunaren izenean beti sustengatu. Concorde hegazkina edo zentral nuklearrak bezala, Abiadura Haundiko Trenak Frantziaren teknologia aintzinakoiaren, hots, mundu osoak gutiziatzen daukun Frantses genioaren emaitzak baitira. Berdin du nehork ez baldin baditu erosi nahi. Jakina da bestek ez dutela deus ulertzen eta Frantzia dela munduko hoberena. Frantsesen ohiko harrokeria.

Hala ere, iduri luke gauzak aldatzen hasiak direla. Bortxaz. Diru eskasak badu batzutan onik ere. Bianco eta  Mobilité 21 txostenek burdinbideenganako politika errotik aldatzeko  gomendatu ondoan, Hollanden gobernuak abiadura haundiko trenbide sarearen eraikuntza gelditzea erabaki du, dauden burdinbide eta trenak erreberritzeko eta hobeki mantentzeko. Ez dute egun guziz trena hartzen duten langileek aspaldi danik besterik galdatzen. Ber-denboran, Ipar Euskal Herri honek atsegin hartuko du ez bada, dirudien bezala, AHT-rik egiten datozen urteetan.

Diru eskasak badu batzutan onik ere.
Hollanden gobernuak abiadura haundiko
trenbide sarearen eraikuntza gelditzea erabaki du,
dauden burdinbide eta trenak
erreberritzeko eta hobeki mantentzeko.

Kontsumitzailearen onetan

AHT masakratzailearen irriskua urruntzen ari bada ere, beste egitasmo mehatxatzaile bat ateratu du berehala Frantses gobernuak: RFF eta SNCF berriz batzeko xedea, lehengo monopolioa berriz sortzeko. Egitasmo horren zinezko arrazoinak denek dazkite: lehenik, RFF-en zor ikaragarria (gaur egun 32 miliar, laster 40 miliar) eta SNCF-n 7,3 miliarekoa “mutualizatzea”.** Zorra bi egituren artean banatuz ttipituko balitz bezala! Bigarrenik, Europako Batasunak agintzen duen garraio askatasunari, ahalaz, kontra egitea. Frantses gobernuak uste duke, burdinbideen eta hauen erabiltzaile nagusiaren arteko monopolioa berriz eraikiz, beste Europar operatzaileak errexkiago baztertuko dituela. Geroak erranen.

Alta, ez litzateke batere gaixto SNCF edo Eskualdeko TER-n ondoan, Hegoalde eta Iparraldearen arteko tren zerbitzuak Euskotrenek ere eskain balitza. Hautua denean, beti kontsumitzailearen onetan da. Bide edo aire garraioaren kasuan egia dena ez ote da hala tren trafikoarentzat?

 

* Berrikitan Lyon-eko unibertsitateko ikertzaile aditu batek atera du AHT bakar bat ere ez dela errentagarri Frantzian. Parisetik Marseillarat AHT-ko tren txartelaren egiazko prezioaren laurdena estatuak diruztazen du. Tours-tik Bordelerateko AHT berrian gauza bera izanen da.

**SNCF-en 2012-ko tren mozkinak 24 miliar eurokoak ziren: 14 miliar saltzapen mozkinak, 10 miliar estatuaren eta lurralde kolektibitateeen diru laguntzak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).