Mugalketa

PrintFriendly and PDF

SOS

Izan ekonomia, izan geo-politika,  izan gizartea, izan nik dakita ze, iduritzen zaut Europa ez dela izan behar zena izaiten ari. Ezta politikariek haien interesentzat eratu zuten Europa ere. Dena kontrolatu nahian, Heuren-pe-ar Batasuna, Nehoren-pe-arra bilakatzen ari da. Erresuma Batuak kontinentearen menpetik libratu nahi du, sos mailan jadanik liberatua delarik. Etorkinentzat etorrera zaildu dute! Zaildu, zaindu eta Calais zaintsutu! Iñaki… zein urrun dago Cameron! Islandiak Isla Handirako kandidatura kendu du. Frantziako hauteskundeentan, eskuin muturrean denaren izendapena gauzatzen marin mazen, gauzak ez litaizke hobeki!

Katalunia ere aitzina doa, Madrilek banaketarik nahi ez duen arren: Europaren izenean, bainan ekonomiaren arabera, edo ego-nomiaren arabera (ez niz segur) ez banatzea edo españatzea nahiago luke!

Etorkinekin, herriak biziki idekiak dira mugak ezartzeari. Geroz eta gehiago dira : mugalketa? Egoera huntan, Euskal Herria ere zatiturik agertzen da etorkinen harrera dagokionean. Zonbat aldiz ez dira eskaleak kritikatu, betiko « haiek ere lan egiten balute » batekin.  Alta, tendentzia batek, lehen arazo edo parasito batzuk bezala ikusten ginituen hauek martirio bilakaarazi ditu. Gaur egun, norengatik eskale dira? Errefusiatuengatik bistan dena! Pobreendako dirurik ez delarik desblokatzen, batzuek ozen diote etorkinek dutela baliatzen. Nola erabil dezakete pobreentzat desblokatzen ez den dirua?! Nor da errudun? Gerlatik ihes datorrena ala pobreentzat bere xakeletik dirua desblokatzea errefusatzen duen agintaria? Bere aldetik eskuin muturrak pobreendako sosa aipatzen du, bere ondasun-deklarazioetan zuzen ez dabilelarik. Zentzu gabeko pundua : Sosa atera frantses bat gehiago ez dadin eskaletu, bainan etorinak egon bitez eskeletu! Galdera errexa da : errefusa ala errefusia!

Idekia egon behar zuen Europak parasitoak sorterrira bidali nahi ditu, eta gerla eginen die haien herrian! Zoinek du sosa ebasten? Omen pobrezia pobretzen duten etorkinek ala hemengo pobrezia apaltzeko pobrezia pobretzen dutenen aurka hartuak diren neurriek eta egiten diren gerlek? Diote lanjerrean ziren etorkinek S.O.S. sos bilakatu dutela eta gobernuek, sos delakoa S.O.S lanjer haundi batean inbertitu dutela!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video