Murgiltze eredua defenda dezagun!

EuskaraZIkasi

Euskal Konfederazioa & Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboa

Ez dugu utziko gobernu hau gure eskolak hesten, gure hizkuntz eskubideak zangopilatzen eta euskaraz bizitzeko dugun asmo fermua itotzen. Maiatzaren 29an, 16:00etan, denak Baionako Lauga kiroldegiaren aitzinera « Euskarak murgiltzea behar du – L’immersif en danger » lemapean iraganen den manifestaldira.

Apirilaren 8an euskararen defendatzaileak eta euskaltzaleak poztu ginen ikustean lurralde hizkuntzei buruzko « Molac Legea » gehiengo zabalez onartu zutela Asanblean: 1951tik lehen aldia zen horrelako legea bozkatzen zutela eta egiazko aitzinamenduak – bereziki irakaskuntzan – gertatuko zirenaren esperantza handia sortu zen.

Bainan pozak 14 egun besterik ez zuen iraun, La République en Marche taldeko 61 diputatuk Kontseilu konstituzionalean helegitea pausatzea erabaki arte, azken egunean. Haserrea zen orduan guregan piztu, haserre gorria jakin genuelarik gainera helegite hori Jean-Michel Blanquer hezkuntza ministroak berak gidatu zuela, diputatu batzuen adostasuna maltzurki lortuz.

Kontseilu konstituzionalak maiatzaren 21ean eman du deliberoa. Diputatuen helegitea eskola forfaitari buruz bakarrik izanik ere, bagenekien Kontseilu konstituzionalak legearen beste artikuluak ere aztertzeko parada bazuela, nahi izanez gero. Jean-Michel Blanquer ministroak ere bazekien hori eta argi dugu forfaitari buruzko errekurtxoa aitzakia besterik ez zela Kontseilu konstituzionalak beste artikuluak ere begiratu eta zentsura zabalagoa egin zezan.

Eta halaxe egin du Kontseilu konstituzionalak. Zentsuratu ez duen forfaitari buruzko artikuluaz gain, beste bi artikulu aztertu ditu: zeinu diakritikoei buruzkoa lehena, esperimentaziotik pasa gabe eskola publikoan murgiltze eredua garatzeko posibilitateari buruzkoa bigarrena (gaur egun ipar Euskal Herrian 20 eskola publikok garatzen dute murgiltzea dispositibo horren pean). Frantses Konstituzioaren 2. artikuluaren irakurketa murritzailea eginez eta iritzi juridikoa baino iritzi politikoa emanez, bi artikulu hauek zentsuratu ditu.

Bainan murgiltzeari buruz, artikuluak zioena baino urrunago joan da Kontseilu konstituzionala, erabakiz eskola publikoan ez ezik zerbitzu publikoa segurtatzen duten ikastetxeetan ere konstituzioaren kontrakoa zela murgiltze eredua, hots sare katolikoan eta ikastoletan ere bai.

Espero genuen euskararen aldeko deliberoa, espero genuen hemendik goiti eskola publikoan murgiltze klase gehiago idekiko zirela esperimentazio dispositibo pisutik pasa gabe. Horren ordez, arrunt beste egoera batean gira nun idekitze proiektu berriak kolokan izateaz gain orain arte hamarkadeetan eta hiru irakaskuntza sareetan murgiltzearen inguruan egin guzia desagertzeko mehatxupean den!

Gibelapen kalitatiboa eta kuantitatiboa izateaz gain, gurasoek nahi duten irakaskuntza sarea eta irakasmoldea libreki hautatzeko eskubidea da urratzen duena erabaki horrek. Urriaren 10ean egin zuen bezala, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak beste mobilizazio egun batetara deitzen du, maiatzaren 29ko. Euskal Konfederazioak eta hiru irakaskuntza sareetako guraso eta irakasle elkarteek mobilizatzera deitzen dute, maiatzaren 29an beraz, 16:00etan, Baionako Lauga kiroldegiaren aitzinean « Euskarak murgiltzea behar du – L’immersif en danger » lemapean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).